«Soraluze mapetan (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
120. lerroa: | 120. lerroa: | ||
|- | |- | ||
| 1700-5 || [[Les Asturies et la Biscaye (eu)|Les Asturies et la Biscaye]] || Nicolas de Fer || Paris | | 1700-5 || [[Les Asturies et la Biscaye (eu)|Les Asturies et la Biscaye]] || Nicolas de Fer || Paris | ||
|- | |||
| 1704 || [[Regna Hispaniarum atque Portugalliae (eu)|Regna Hispaniarum atque Portugalliae]] || Gerard Vlack || Amsterdam | |||
|- | |- | ||
| 1704 || [[Regnorum Castellae Veteris (eu)|Regnorum Castellae Veteris]] || Nicolaes Visscher || Amsterdam | | 1704 || [[Regnorum Castellae Veteris (eu)|Regnorum Castellae Veteris]] || Nicolaes Visscher || Amsterdam |
19:10, 11 maiatza 2024(e)ko berrikuspena
1450 urtearen inguruan Johannes Guttenberg-ek inprenta asmatu zuen. Liburuak bakarrik ez, aurki mapak eta atlasak inprimatzen hasi ziren, interes handia zegoelako eta saltzeko errezagoak zirelako, hizkuntzen menpe ez zeudenez merkatu zabalagoa zuten eta.
Ordutik hona Soraluze hainbat mapetan agertu izan da, mapa txikietan eta handietan, modu arruntan zein nabarmenean... beti gure herriak unean zuen garrantziaren arabera.
Hasierako urteak
XVI mendean Gipuzkoa behin baino gehiagotan agertu zen, hasieran Gerard de Jode-n (edo Jodocus Hondius) mapetan, eta Ortelius-en ‘’Theatrum Orbis Terrarum’’-en gero. Azken liburu honek jasotzen duenez, Gipuzkoa oso menditsua zen, eta bertan burnia egoteagatik, burnigintza eta armagintza zabalduta zeuden.
XVI mendean Soraluze herri txikia zen oraindik, nahiz eta orduan hasi armagintzan nabarmentzen. Horregatik aipatutako Gipuzkoako mapetan agertzen da, baina gainontzeko herrien pare beti, nabarmendu barik.
Hurrengo mende erdian Kantauri inguruko (Santanderretik Landeetaraino) mapetan ere hasi zen agertzen, aurreko mapetan moduan, nabarmendu barik.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1539 | Atlas del Escorial | Alonso de Santa Cruz | San Lorenzo del Escorial |
1578 | Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae | Gerard de Jode | Amberes |
1584 | Gvipuscoae regionis typvs | Abraham Ortelius | Amberes |
1595 | Gvipvscoa | Lambert Andreae | Amsterdam |
1606 | Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1607 | Varduloru five Guipuscoae regionis typus | Gerard Mercator | Amsterdam |
1616 | Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | Petrus Bertius | Amsterdam |
1616 | Descriptio Regni Navarrae | Petrus Bertius | Amsterdam |
1616 | Nova Hispaniae Descriptio | Pieter van den Kaare | Amsterdam |
1618 | Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne | Petrus Bertius | Paris |
1619 | Biscaia et Legio | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1620 | La Castille septentrionale | Petrus Bertius | Paris |
1628 | Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana | Henricus Hondius | Amsterdam |
1631 | Typus Hispaniae | Hendrik Hondius | Den Haag |
Gero eta ospe gehiago
Armagintza zela eta, XVII mendeak aurrera egin ahala Soraluzek gero eta ospe handiago zuen, eta 1633 urteko mapa batean modu nabarmenean agertzen da, Gipuzkoako herri nagusia moduan.
Hurrengo urteetan Espainiako zein Europako mapetan agertzen zen, baina nabarmendu barik.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1628 | Hispaniae veteris et novae descriptio | Philipp Clüver | Leyden |
1633 | Nova et acuratta regnorum Hispaniae Descriptio | Cornelis Danckerts | Amsterdam? |
1634 | Descripción de España y de las costas y puertos de sus reinos | Pedro Texeira | Madril |
1634 | Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars | Willem Janzsoon Blaeu | Amsterdam |
1638 | Nova et accurata Tabula Hispaniae | Nicolaus Visscher | Amsterdam |
1642 | Regnorum Hispaniae Nova Descriptio | Willem Janzsoon Blaeu | Amsterdam |
1650 | Europa delineata et recens edita | Nicolaus Visscher | Amsterdam |
1652 | Les estats de la couronne de Castille | Pierre Mariette | Paris |
1656 | Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica | Matthäus Seutter | Ausburgo |
1658 | Carte Generale d'Espagne et de tous les Royaumes | Nicolas Sanson | Paris |
1669 | Totius Europae Nova Et Exacta Tabula | Willem Janzsoon Blaeu | Erroma |
1692 | Parte occidentale dell'Europa | Vincenzo Coronelli | Venezia |
Urrezko garaia
XVIII mendean kartografia herri guztietara zabaldu zen: Alemania, Italia, Ingalaterra… Dena dela, eta Luis XIVk bultzatuta, Frantziak aurrea hartu zuen kartografia munduan.
Mende hau armagintzaren (eta Soraluzeren) urrezko garaia izan zen. Europako mapetan agertzeaz gain, Espainiako mapetan nabarmentzen zen, eta zer esanik ez Kantauri inguruko mapetan. Are gehiago, munduko bi irudietan Soraluze agertzen da: Portugaleko Mafra monastegiko mapamundian, eta Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean Vincenzo Coronelliren lurbira-globoan.
Aro honetakoa da Florencio Josepf de Lamot ospetsuak egindako Soraluzeko mapa grabatua. Mapan bertan agertzen denez: ...Soraluzeko Arma Lantegia horren ospe handikoa izanik, Europako gainontzeko Printzeek agindu dute hiribildu hau beraien mapa geografikotan jartzeko, Europako hiri nagusi eta ezagunen artekoa izanik, longitudeko 17 gradotan eta latitudeko 43 gradotan.
Gainbehera
XIX mendean Soraluzeren garrantzia asko erori zen: gerrek herria eta fabrikak hondatu zuten (Frantziaren Konbentzioaren gerra, Espainiako independentzia gerra, karlistadak), arma fabrikak Asturiasera bidali zituzten, armak egiteko teknologia berriak sortu ziren...
Mapetan ederki ondo islatzen da atzerapen hau: Europako zein Espainiako mapetan ez da gehiago agertzen, Kantauri mapeetatik ere desagertzen da... Euskal Herriko zein Gipuzkoako mapetan bakarrik agertzen da, eta ez modu nabarmenean gainera.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1770 | Mapa de la provincia de Guipuzcoa | Tomás López | Madril |
1789 | Die Landshaften Guipuzcoa, Alava und Vizcaya | Franz Johann Joseph von Reilly | Viena |
1845 | Carte Geographique de Navarre, Alava, Guipuzcoa et Biscaye | José de Rebolledo | Madril |
1846 | Provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya | R. Alabern eta E. Mabon | Bartzelona |
1863 | Carte des sept provinces basques | Luis Luziano Bonaparte | Londres |
1900 | Guipúzcoa | Benito Chías y Carbó | Barcelona |
1925 | Sevillako Espainiaren plaza | Enrique Orce | Sevilla |
1944 | Carta ilustrada de Guipuzcoa | Gregorio Hombrados | Tolosa |
Erreferentziak
Los vascos en la cartografía histórica. Javier Aspuru Oribe. Deia 2015/01/17