Nova et Exactissima Descriptio (eu)
Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae in partibus Hispaniae sitae | |
---|---|
Egilea | Gerard de Jode |
Urtea | 1578 |
Hiria | Amberes |
Tamaina | 35,4 x 25,7 cm (grabatua) 45 x 30 zm (orria) |
Mapa zertan den
Gerard de Jode (1509–1591) grabatzaileak Speculum Orbis Terrarum lana argitaratu zuen, zortzi urte aurretik Ortelius-ek sortutako Theatrum Orbis Terrarum atlasi konkurrentzia egiteko. Hala ere, nahiz eta Gerard de Jodek mapa hobeak egin, berandu ibili zen eta ez zuen arrakastarik lortu.
Bigarren argitaldia prestatzen ari zela hil zen. Gerard de Jode semeak Speculum Orbis Terrae bukatu eta 1593 urtean argitaratu zuen, baina hau ere ez zen ondo saldu.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Pazenzia) ez da nabarmentzen beste herrien artean.
Bitxikeriak
Margotutako mapan, Deba ibaiak egiten du muga Gipuzkoa eta Bizkaia artean.
1584 urtean Abraham Ortelius-en Gipuzkoako beste mapa bat grabatu zuen, Gvipuscoae regionis tipus izenekoa, bi grabatzaileen lanak alderatu nahi bada.