Les Asturies et la Biscaye (eu)
Les Asturies et la Biscaye les Royaume de Navarre, d'Arragon et de Leon, et celuy de la Vieille Castille | |
---|---|
Egilea | Nicolas de Fer |
Urtea | 1700/ 1705 |
Hiria | Paris |
Tamaina | 38,4 x 26,7 cm |
Mapa zertan den
Nicolas de Fer (1646-1720) paristarrak 600 mapa baino gehiago grabatu zuen. 1700. urtean L'Atlas Curieux où le Monde représenté dans les cartes générales et particulières du Ciel et de la Terre argitaratu zuen (Atlas bitxia, edo Mundua Zeruko eta Lurreko mapa orokorretan eta partikularretan azalduta).
1701 urtean La province de Guipuscoa izeneko mapa agertu zen, agian goian aipatutako bilduman.
Mapa gehienak eguneratuta, 1705. urtean berriro argitaratu zuen Atlasa. Mapen bi bertsioak oso antzekoak dira: ertza desberdina izateaz gain, gainetik marraztutako mugek, koloretakoek, desberdintzen dituzte.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) Urrola ibaiaren ertzetan agertzen da. Maparen arabera, itsasoz hel zitekeen Soraluzeraino.
Bitxikeriak
Bi mapetan Bizkaia ia Santanderreraino heltzen da. Hirutan banatuta dago: Bizkaia benetakoak bi zati hartzen ditu, eta hirugarrena Gipuzkoa da (Guipusacoa). Eta itsasoa Bizkaiako itsasoa deitzen da.
Bi mapen arteko desberdintasun bat Araba eta Errioxa dira: mapa batean Gaztela barruan agertzen dira, eta bestean berezituak. Beste desberdintasuna, berriz, Hondarribia, Irun eta Hendaia esleitzeko orduan: Gipuzkoan edo Nafarroan agertzen dira. Bigarren mapan Nafarroa Aragoi koroarekin batera agertzen da.
Baiona inguruan Errobik izandako aldaketak erakusten dira: gaur eguneko itsasoratzea eta itsasoratze zaharrak, 20 kilometro goragokoak (Errobiko ahoak). Itsasoa, hemen, Euskaldunen itsasoa da.
Mapek ederki asko bereizten dituzte Asturies de Santillana eta Asturies d'Oviedo.