Theatre de la guerre (eu)

    Sorapediatik
    Theatre de la guerre en Espagne et en Portugal
    Egilea Pierre Mortier
    Urtea 1700 ggb
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 96 x 120 zm
    Theatre de la guerre (P. Mortier 1700).jpg


    Lau plantxetako bat

    Mapa zertan den

    Pieter eta David Mortier liburu-saltzaileak ziren Parisen eta lan geografiko ugari argitaratu zituzten. Geroago Amsterdamera lekualdatu ziren. Pieter hil ondoren (1711), alargunak hartu zuen negozioaren martxa, eta gero Cornelius semeari pasa zion. Honek kargua hartu zuenean, Johannes Covens koinatuarekin elkartu eta Amsterdamen Covens and Mortier argitaletxe ospetsua sortu zuten. Sanson, de l'Isle, Visscher eta de Wit atlasak berriro kaleratu zituzten.

    Mapa Espainiako Ondorengotza Gerra garaian argitaratu zuen (1701-1714). Pierre Mortier-rek, ordurako Amsterdamen, mapa Carlos artxidukeari dedikatu zion (Carlos III berarentzat).

    Mapa lau plantxatan inprimatuta dago, gero guztiak elkartzeko, edo binaka. Pierre Mortier-ren semeek, Jean eta Cornelius-ek, mapa berrargitaratu zuten urteetara.


    Soraluzeko ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze modu nabarmenean agertzen da, bai ikurraz zein letra tamainaz.

    Gainera, Durangotik Tolosarainoko errege bidea agertzen da (herrian Iruretik sartzen eta Irukurutzetatik irtetzen zena).


    Bitxikeriak

    Mapa honetan Frantziako errege-bide zaharra agertzen da: Gasteiztik Agurainera eta handik, San Adrianetik barrena, Segura, Ordizia eta Tolosara.

    Honetaz gain, itsasertzeko errege-bidea ere marraztuta dago: Durangon hasi eta Ondarroatik Mutriku, Astigarribia, Deba... Iruneraino.

    Kartutxoan Austriako Carlos artxidukea agertzen da, "Espainiako zein Indietako erregea".


    Erreferentziak