Gvipvscoa (eu)
Gvipvscoa/ Guipuzcua | |
---|---|
Egilea | Lambert Andreae Johannes Matalius |
Urtea | 1595 |
Hiria | Amsterdam / Kolonia |
Tamaina |
Mapa zertan den
Mapa honi buruz bi jatorri aipatzen dira.
Mapa Lambert Andreae-rena izan daiteke, Amsterdam-en inprimatutako Konrad Löw-en liburuan agertzen dela: Hispania, Francia, Austrasia & Heluetia geographice historiceq[ue] tabulis aeneis delineatae : in qua singularum cuiusque prounciarum natura, caeli soliq[ue] constitutio, incolarum mores, civitatum oppidorumque nominis origines, & Provinciae cum externis commercia, & earum propiae artes, una cum Principum qui eis praefuerunt serie ac genere sic indicantur...
Edo Johannes Matalius-ena (1520-1597) da, eta Atlas Hispania tabulis aeneis expressa bildumaren parte da, Kolonian argitaratua. Mapaz gain, liburu honetan Gipuzkoako azalpena dator, eta Asturietako[1], Bizkaiako eta Gipuzkoako 64 herrien izenak.
Irudiak
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze inguruko herriak baino nabarmenagoa agertzen da.
Gainera, 64 herrien izenen artean agertzen da, Pasaia (Passage) eta Pravia (Prauia) artean.
Bitxikeriak
Iparra goian egon beharrean, mapa honetan eskuman geratzen da.
Erreferentziak
- ↑ Bi Asturiak: Oviedokoa eta Santillanakoa.