Nova et acuratta regnorum Hispaniae Descriptio (eu)
Nova et acuratta regnorum Hispaniae Descriptio | |
---|---|
Egilea | Cornelis Danckerts |
Urtea | 1633-1656 |
Hiria | Amsterdam? |
Tamaina | 109 x 124 zm |
Mapa zertan den
Mapa hau Cornelis Danckerts grabatzaile eta argitaratzaile holandarrak argitaratu zuen XVII. mendearen bigarren laurdenean (1633-1656 inguruan).
Toponimia urria, Gipuzkoa, Katalunia, Valentzia, Galizia eta Portugal iparraldean izan ezik. Azalpenak beheko aldean datoz (letra tipoak, ikurrak...)
Goiko eskuinean, Espainiako Koroaren armarri handia, lehoi batek eta grifo batek eutsia. Beheko eskuinean, "Insignia Regnorum Hispaniae" idazkuna agertzen da eta, inguruan, Espainia eta Portugalgo erresumetako armarriak. Honen gainean lehoia, ezkerreko eskuan ezpata duena. Itsasoan garaiko hainbat ontzi ageri dira, itsas borroka bat eta itsas munstroa ere. Afrikako kontinentean, irudi bat lehoi bikote batekin eta hiru lehoinabarrekin.
Izenburua goiko ertzean ageri da; plantxa berean grabatuta dago eta ez dago maparen gainean itsatsita, garai hartako beste horma-mapa batzuetan gertatzen den bezala.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze Gipuzkoa barruan agertzen da, eta hau Bizkaiaren esparruan.
Soraluze kokatzeko ikur handia dago. Gipuzkoan Tolosa bakarrik nabarmentze da Soraluzeren parean. Bizkaia handian, berriz, Santander, Laredo, Castro Urdiales, Bilbo eta Gazteiz.
Bitxikeriak
Bizkaia Bidasoatik Torrelavegaraino heltzen da, eta barrualdean Araba ia osoa ere hartzen du.
Gipuzkoako aldean herri asko agertzen dira, baina inguruko lurraldeetan oso gutxi.