Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania (eu)

    Sorapediatik
    Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania
    Egilea Petrus Bertius
    Urtea 1616
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 19 x 13 zm
    Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania (Bertius 1616).jpg


    Mapa zertan den

    Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) Beverenen (Flandria) hazitako teologo, historialari, geografo eta kartografo flandriarra izan zen. 1593an liburuzain eta matematika irakasle izan zen Leydeko Unibertsitatean. Bere lan kartografiko nagusiak 1600. urteko miniaturazko munduko atlas bat, arkitekturari buruzko atlas txiki bat, 1616ko Alemaniar Inperioko 26 mapa eta 101 hirien ikuspegiak, eta Ptolomeoren Geografiaren bertsioa (Mercatorren 28 mapa eta Orteliusen Parergonen agertutako beste 14 mapa jasotzen zituela).

    1616 urtean Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen. Atlas hau Bernardt Languenes-en Caert-Thresoor-aren jarraipena da. Pertius Bertius-en atlasa W. Blaeu-k berriro argitaratu zuen 1635. urtean, Amsterdamen.

    Bertako 168 lamina Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania izenekoa da (Espainiako Bizkaia eta Gipuzkoaren azalpena). Lamina hau eskuz margotuta dago.

    Atlas bereko 194 laminan ere Soraluze agertzen da: Descriptio Regni Navarrae.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra.


    Bitxikeriak

    Inguruko geografia lau zatitan dago: Bizkaia eta Gipuzkoa batera agertzen dira, Bizkaiak Araba, Burgoseko iparraldea, Santander arteko kostaldea eta Santillanako Asturia ere hartzen dituela. Nafarroak Arabako sonsierra (Guardia barne), Ebroko bestekaldea (Logroño eta Calahorra, esateko), Bidasoa osoa (Irun eta Hondarribia) eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu. Gaztela, berriz, Campoo (Reinosa), Bureba (Briviesca) eta Montes de Oca eta Cameros-eraino heltzen da.


    Erreferentziak