Nova Hispaniae Descriptio (eu)

    Sorapediatik
    Nova Hispaniae Descriptio
    Egilea Pieter van den Keere
    Urtea 1616
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 46.5 x 56.0 zm
    Nova Hispaniae Descriptio (Van den Keere 1616).jpg


    Mapa zertan den

    Espainia eta Portugaleko mapa eder hau Pieter van den Keerek argitaratu zuen lehen aldiz 1616an.

    Pieter van den Keere (aka Petrus Kaerius), Ganten jaio zen 1571n. Gaztetan familiarekin batera Londresera joan zen bizitzera eta Jodocus Hondiusek grabatzaile gisa prestatu zuen. Hondius bezala, Amsterdamera itzuli zen 1593an. Kobrezko grabatu ugari egin zituen, tartean Blaeu-rentzat zein J. Hondius-en Atlas Minorerako ere. 1617an bere Herbehereetako atlasa argitaratu zuen: Germania Inferior.

    Bi kartutxorekin, batean Madril agertzen dela. Gainera, iparrorratza, munstroa eta itsasontziak erakusten ditu. Inguruan Felipe III erregearen irudia, armarria, 12 ikuspegi (El Escorial, Montserrat, Lisboa, Sevilla, Segoviako zubia Madrilen eta Valladolid goian, Toledo, San Adrian mendatea, Burgos, Granada eta Barcelona azpian) eta jantzi tradizionalak jasotzen dituen 8 irudi (Espainiako, Bizkaiako, Portugaleko eta Granadako mairuen bina).

    1623an Claes Janszoon Visscher-ek Herbehereetako atlasaren kobrezko plakak erosi zituen eta Kaeriusen izena bereaz ordeztu zuen. Sei bat aldiz birrargitaratu zuen, 1638.ean Nova et accurata Tabula Hispaniae izenarekin, eta 1640. urtean laugarrena[1].


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Plazenzia) ez da nabarmentzen gainontzeko herrien artean, baina LEPVSCVA probintziaren erdi erdian agertzen da.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Bitxikeriak

    Hondarribia eta Irun Nafarroa barruan daude, Lepvscva Errenderitik Bilboraino zabaltzen da, eta BISCAIA, aldiz, Bilbotik Santanderreraino. Araba Gaztela barruan agertzen da.

    Jantziak ilustratzeko lau multzo bereizten dira: espainiarrak, bizkaitarrak (euskaldunak?), portugaldarrak eta Granadako moriskoak. Bizkaiko bi irudi dakar: Bizkaiako andra nobleak[2] eta Bizkaiako bertakoak[3]. San Adrian mendi lepoaren irudia ere badakar.


    Erreferentziak

    1. Irudian erakusten dena.
    2. Nobiles faeminae Biscaiae,
    3. Biscaiae Indigenae.