La Biscaye Divisee en ses 4 Parties principales (eu)
La Biscaye Divisée en ses 4 Parties principales et le royaume de Navarre divisé en ses merindades | |
---|---|
Egilea | Jean Baptiste Nolin |
Urtea | 1700 |
Hiria | Paris |
Tamaina | 60.2 x 46.1 zm |
Mapa zertan den
1688 urtean Jean-Baptiste Nolin grabadorea gai geografikotan espezializatu zen. 1694n Orleanseko dukearen geografoa bilakatu zen, eta 1701 urtean Frantziako erregearena.
Bitartean, inprimatu zituen mapen artean zuri-beltzeko La Biscaye Divisee en ses 4 Parties principales daukagu, mende bukaera baino lehenago egina. Itxura guztien arabera, 1696 urtean Erroman Giovanni Rossik antzeko mapa argitaratu zuen: La Biscaia Divisa Nelle Sue 4 Parti Principali.
1700 urtean Felipe de Anjou Espainiako erregea izendatu zutenean, mapa berriro argitaratu zuen, lau urte lehenago Giovanni Rossik egindakoaren kalko hutsa.
1707 urtean maparen beste argitalpena egin zuen, eta 1762 urtean ere argitaratu zuten chez le Sr. Julien (à Paris) (Julien-enean Parisen). Mapa hauek banaka saltzen ziren edo Atlasetan enkoadernatuta.
Soraluzeri buruzkoak
Sasoiko mapa gehienetan moduan, Soraluze Gipuzkoako herri nabarmenena agertzen da.
Bitxikeriak
1700 urteko mapari egindako berrikuntzen artean, Espainiako Felipe Varen erretratua dakar, urte hartan bertan koroatua (1700), eta Bizkaiako eta Nafarroako armarriak ere.