Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (eu)
Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars | |
---|---|
Egilea | Willem Janzsoon Blaeu (Johannes Janssonius) |
Urtea | 1634 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 48.0 x 55.7 zm |
Mapa zertan den
Willem Janszoon Blaeu (Johannes Janssonius deituta ere) herbeheretarrak Atlas Novus izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1634 urtean.
Bertan lamina hau dago, Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars izenekoa (Bizkaia eta Gipuzkoa Kantabriako alde zaharrak). Lamina eskuz margotuta dago.
Laminak bi orrialde betetzen ditu, eta liburuan erditik tolesten da. Aurreko orrialdean Bizkaiaren azalpena dakar, eta atzekoan Gipuzkoarena.
Soraluzeri buruzkoak
Bertan Plasencia agertzen da oso nabarmen, maparen erdi-erdian; izena letra handiz idatzita dago, eta ikurra ere handiagoa eta osoagoa du. Beste zazpi herri besterik ez dira modu horretan agertzen: lau Bizkaian (Bilbao, Vitoria, Laredo eta S. Andero), bi Nafarroan (Logronno eta Calahorra) eta zazpigarrena Galian (Baiona).
Gipuzkoako azalpenean Soraluze bigarren tokian agertzen da[1]:
- Hiriburua Tolosa, Araxes eta Oria elkartzen diren tokian. Placentia, injeniari ugari dagoen lekua: Motricus, edo beste batzuen ustez idatzi behar den bezala, Monte de Trico...
Bitxikeriak
Maparen arabera, Bizkaia denak Gipuzkoa, Araba, Kantabria eta Burgos iparraldea hartzen zituen bere baitan. Nafarroa gaur egunekoa baina handiagoa agertzen da: alde batetik Bidasoaren bi aldeak hartzen ditu: Hondarribia, Irun, Hendaia, Arabako Sonsierran ere sartzen da Guardiaraino, eta Ebro ibaiaren bestealdea ere beretzat hartzen du.
Garai hartan Errobi ibaia ez zen Baiona parean itsasoratzen, 20 bat kilometro gorago baizik, gaur eguneko Vieux Boucau parean (hau da, Bokale Zaharra euskaraz).
1672 urtean mapa berrargitaratu zuten, lurraldean bereizten: Alava eta Rioja agertzen dira. Nafarroako mugak ere egokitu zituzten, nahiz eta Ebro ibaiaren bestekaldean oso txukun ez ibili. Azkenik, izenburua osatu zuten: Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars.
Erreferentziak
- ↑ Metropolis Tolosa ad Araxis ed Oriae confluentes. Placentia, ubi fabrorum copia: Motrico, vel ut alii scribendum putant, Monte de Trico...