Regna Hispaniarum atque Portugalliae (eu)

    Sorapediatik
    Regna Hispaniarum, atque Portugalliae
    Egilea Gerard Valck
    Urtea 1704
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 53 x 63 zm
    Regna Hispaniarum atque Portugalliae (Gerard Valck 1704).png


    Mapa zertan den

    Gerard Valck Amsterdamen jaio zen (1652). Abraham Blooteling jaunarekin grabatzaile ikasi zuen, eta albarekin ezkondu. Aitaren rrebarekin Londonera joan zen (1672-1680). Ingalaterran aitarenarrebarekin lan egin bazuen ere, batez ere nobleen erretratuak grabatuz, Amsterdam-era itzuli zenean Leonardus semea eta Peter Schenk suiarekin aritu zen. Mota guztietako grabatuak inprimatu zituen: atlasak, mapak, lur-globoak... Amsterdamen hil zen (1726).

    1704 iberiar penintsularen mapa argitaratu zuen, lau orritan: Regna Hispaniarum, atque Portugalliæ : ex recenti, summâ curâ, et variô punctorum charactere, suas in provincias, territoria et diœceses; geographicè, politicè, ecclesiasticè subdistincta. Guztira, mapak 97 x 117 cm hartzen zituen.


    Soraluze ingurukoa

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze goiko eskumako laurdenean agertzen da; hau da, ipar-ekialdeari dagokion zatian.

    Beste herrien artean nabarmentzen da, letra tamainaz eta ikur batekin kokatuta dagoelako.

    Erregebidea ondo nabarmentzen da: Hegoaldetik dator Deba arroaren barrena, eta Soraluzera heltzerakoan mendiz Zestoara pasatzen da, handik Oria bailarara heltzeko.


    Erreferentziak