San Andres auzoa (Kontrargi 2002)
- Sarrera hau San Andresen adiera nagusiari dagokio. Bestelako esanahietarako, ikus San Andres
Geografia [1]
San Andres auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan baserri eta bizilagun gehien dituen auzoa. Ezozi eta Txurruka auzoen erdian dago San Andres eta herritik mendigainera iristeko biderik zuzen eta erosoena igarotzen da bertatik. Horregatik da San Andres jende mugimendu gehien izaten duen auzoa. Foru Aldundiaren jabetzakoa den bide bikaina izan arren, azken urteotan baserri asko hustu dira auzoan eta oraindik bertan bizi diren bizilagunen gehiengoa edadetua da. Auzo aldapatsua da ia bere osotasunean eta abeltantzarako egokiagoa, nekazaritzarako baino. Oso gutxi dira baserriari errendimendu ekonomikoa ateratzen saiatzen diren sendiak; Osuma, Osumazpi, Obe, Haritza…
San Andresek baso eta mendi sail handiak ditu mendigainera bitartean, gehienak pinuz landatuak. Oraindik ere, lehengo ohiturari jarraituz, auzoko baserritarrek auzolanean garbitzen dituzte mendi bideetako asko.
Erreka urtsuak ere baditu San Andresek, Keixetako errekastoa esaterako, eta orain urte asko ez zela erori zen Bagozgoitia baserriaren gainekaldean zegoen azken errota. Auzoa zeharkatzen zuen bide zahar edo galtzadaren zati batzuk ere osorik daude oraindik. Bestalde, Izarre baserriaren gainean, inork gutxik ezagutzen duen hogei bat metroko luzeera inguruko mehatze zulo sakon bat dago.
San Andres (Kontrargi 2002)
San Andres ermita
XVI mendearen amaiera aldera San Andres santuaren omenez egindako baseliza da. 200 pertsona ingururendako lekua du barruan eta ataria hamabi metro luze eta hiru metro zabaleko estalpe eroso batek estaltzen du; atari hau frontoi moduan ere erabili izan dute. Altarearen erdi erdian San Andresen irudia dago eta jendearendako egurrezko bigarren pisu bat ere badu. XX mendearen azken urteetan, auzoko baserritar eta Inazio de Migel arotzaren arteko auzolanean, erabat berriztu zen ermita. Oraindik ere, auzokoren bat hiltzen denean, meza egiten da larunbatean. Auzoko jatorria duten gazte askok bertan ospatzen dituzte ezkontza elizkizunak.
San Andrespe elkartea
San Andres ermitaren ondoan dago San Andrespe elkartea, San Andresko soziedadia izenagaitik ezagunagoa dena.
Elkartea, auzoko baserritarren eta baserriko jatorria duten senideen arteko harreman gune nagusia bihurtu da: bertan gauzatzen da nagusiki San Andrestarren arteko elkarbizitza. Mahaiaren bueltan bokadutxo bat eginaz, auzoko kontuei errepasotxo bat egin edo pelota partiduak ikustearekin, komunikaziorako giro aparta sortzen da, baserri munduko giroaren, filosofien eta bizimoduaren belaunaldi arteko transmisio bide ere bihurtuz.
Frontoia eta elkartea (Kontrargi 2002)
Frontoia, bolatokia…
2000. urte inguruan izugarri aldatu zen San Andresko ermita eta elkartearen ingurua. Elkartean batzen diren auzotarren eskulanari eta erakundeen laguntzari esker, frontoi (Munua izenekoa), bolatoki, jolastoki, aparkaleku eta lokal sozial eder bat egin dira inguruan. Lan hauek egin direnetik, gero eta gehiago dira astebukaera nahiz astegunetan, arratsalde pasa San Andresera jotzen duten soraluzetar eta kanpotarrak; pelotan jokatu, haurrak jolastokian erabili edo bolotan egitera doazenak.
Gune hontaz gainera, badira San Andres auzoan bisitatzea merezi duten beste gune batzuk ere. Bidean gora eginda dagoen Urkia-Zelai esaterako, urki zaharrez jantzitako gune ederra da, Izarre baserriko artzai txabola eta guzti; eta inguruan bi elkarte gastronomiko haundi dituela; Urkia-Zelaiko Txabola eta Izai-Aterpea. Honekin batera, mendi gaineko Atxolingo gaina eta inguruko monumentu megalitiko ugariak (Begiratu Txurruka auzoko sarreran sakonago) ere ikusteko modukoak dira.
San Andres (Kontrargi 2002)
Jaiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
San Andres jaiak San Andres egunean ospatzen ziren, azaroak 30ean, baina eguraldia dela eta aspalditik uztailaren bigarren asteburuan egiten dira. San Andrespe elkarteko auzotarrek antolatzen dituzte jaiak. Hiru eguneko jaiak izaten dira, larunbat gauean hasi eta astelehen gauerdiarte luzatzen direnak. Betidanik jende asko hurbildu izan da San andres auzoko jaietara.
Elkarteko jendearekiko harremanez eta lekuaren egokitasunaz gain, 2.000 urte ingurutik egitarau erakargarri eta potolo askoak prestatu izan dituzte elkarteko batzordekoek. Arriskatuz eta lan handia eginez, Oskorri, Tapia eta Leturia eta Anje Duhalde moduko kontzertuak ekarri dituzte. Horrez gainera, bertsolari, harrijasotzaile , trikitilari, pelotari, bola txapelketa eta bestelako ikuskizun ugari eskeini izan dira jaietan. Beste leku askotan ez bezela San Andres jaiek gogor eusten diete auzo txikietako giroari.
Bitxikeriak [2]
Leziagako haitza (Kontrargi 2002)
Leziagako haitzen kondaira
- (gehiago jakiteko sakatu hemen)
Aintzina kontatzen zen, bazela mendi gainean bizi zen indar ikaragarridun Artzabal izeneko jentil bat. Jentil horrek, haserrealdi baten, haitz izugarri bat bota omen zuen Atxolingo mendi tontorretik Leizeagako errekazulora.
Leizeaga erreka ondoko harritzar horrek, zabaleran 50 bat metro eta altueran 25 bat metro ditu eta aterpe ederra eskeintze die inguruko belardietan bazkatzen duten abereei. Beheraxeago ere badago beste haitz handi bat, goikoa baino txikixegoa eta “Leziako Haitzak” izenez ezagutzen dira.
Han, han, han! Nun, nun, nun?
- (gehiago jakiteko sakatu hemen)
Gertaera bitxi bat bada, garai hartako bizimoduak zuen naturarekiko lotura eta irudimen goxoaren erakusgarri dena. Soraluzeko herriak, bere “metereologia zentru” berezia izan zuen garai batean eta bere eguraldi gizona ere bai, Jose Urizar Arteta (Arteta baserrikoa).
Arteta baserrikoak urte askotan izan dira San Andresko ermitako kanpaiak jotzearen arduradunak. Joxe Artetak, San Andresko tontorretik urrutira hodei tontor beltzen bat (orea zetorrela) antzematen zuenean (uda partean batez ere), gainontzeko baserritarrak jakinaren gainean jartzen zituen, euri edo txingor zaparradak heldu aurretik egiten zihardutenari laga eta azkar etxeratu zitezen. Haizeak jotzen zuen norabideagatik, lainoen abiadurarengatik edo euren altitude edo berak bakarrik somatzen zituen beste zantzu berezi batzuengatik ekaitza zetorrela igartzen zionean San Andresko ermitako kanpaiak jotzen zituen abisu emateko: Han, han, han!.
Kanpai hots honek, gero, erantzuna izaten zuen: Nun, nun, nun? erantzuten zuen kaleko kanpandorreko Santa Barbara kanpaiak, soinu baxu eta sakonez. Eta Santa Ana monjen konbentuko kanpaia ere ez zen ixilik geratzen.
Bailarako mapa
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":false,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/San_Andres_ermita_(eu)\" title=\"San Andres ermita (eu)\"\u003E San Andres ermita\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" San Andres ermita\n","link":"","lat":43.174981,"lon":-2.404018,"icon":"/images/6/6f/Blue_marker.png"},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Agarreburu_baserria_(eu)\" title=\"Agarreburu baserria (eu)\"\u003E Agarreburu\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Agarreburu\n","link":"","lat":43.169944,"lon":-2.404555,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Argate_baserria_(eu)\" title=\"Argate baserria (eu)\"\u003E Argate\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Argate\n","link":"","lat":43.175306,"lon":-2.409111,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Argateburu_baserria_(eu)\" title=\"Argateburu baserria (eu)\"\u003E Argateburu\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Argateburu\n","link":"","lat":43.178639,"lon":-2.409722,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aritzaga_baserria_(eu)\" class=\"mw-redirect\" title=\"Aritzaga baserria (eu)\"\u003E Aritzaga\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Aritzaga\n","link":"","lat":43.173111,"lon":-2.402139,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aritzagaetxetxo_baserria_(eu)\" title=\"Aritzagaetxetxo baserria (eu)\"\u003E Aritzagaetxetxo\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Aritzagaetxetxo\n","link":"","lat":43.173917,"lon":-2.401861,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arkaitz_baserria_(eu)\" title=\"Arkaitz baserria (eu)\"\u003E Arkaitz\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arkaitz\n","link":"","lat":43.169131,"lon":-2.406169,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arteta_baserria_(eu)\" title=\"Arteta baserria (eu)\"\u003E Arteta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arteta\n","link":"","lat":43.175083,"lon":-2.404639,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Atziolatza_Zar_baserria_(eu)\" title=\"Atziolatza Zar baserria (eu)\"\u003E Atziolatza Zar\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Atziolatza Zar\n","link":"","lat":43.176778,"lon":-2.392333,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Atziolatza_Barri_baserria_(eu)\" title=\"Atziolatza Barri baserria (eu)\"\u003E Atziolatza Barri\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Atziolatza Barri\n","link":"","lat":43.176778,"lon":-2.392333,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Barrenetxe_baserria_(eu)\" title=\"Barrenetxe baserria (eu)\"\u003E Barrenetxe\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Barrenetxe\n","link":"","lat":43.178667,"lon":-2.404917,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Bozkoitxi_baserria_(eu)\" title=\"Bozkoitxi baserria (eu)\"\u003E Bozkoitxi\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Bozkoitxi\n","link":"","lat":43.173666,"lon":-2.409666,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Errotazar_baserria_(eu)\" title=\"Errotazar baserria (eu)\"\u003E Errotazar\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Errotazar\n","link":"","lat":43.175065,"lon":-2.407668,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Etxebarri_baserria_(eu)\" title=\"Etxebarri baserria (eu)\"\u003E Etxebarri\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Etxebarri\n","link":"","lat":43.180306,"lon":-2.404583,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Guenetxe_baserria_(eu)\" title=\"Guenetxe baserria (eu)\"\u003E Guenetxe\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Guenetxe\n","link":"","lat":43.180917,"lon":-2.405222,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Guenetxetxo_baserria_(eu)\" title=\"Guenetxetxo baserria (eu)\"\u003E Guenetxetxo\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Guenetxetxo\n","link":"","lat":43.182667,"lon":-2.408139,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Ipi%C3%B1arrieta_baserria_(eu)\" title=\"Ipi\u00f1arrieta baserria (eu)\"\u003E Ipi\u00f1arrieta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Ipi\u00f1arrieta\n","link":"","lat":43.176972,"lon":-2.399472,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iriarte_baserria_(eu)\" title=\"Iriarte baserria (eu)\"\u003E Iriarte\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iriarte\n","link":"","lat":43.177305,"lon":-2.411611,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iriarte-gain_baserria_(eu)\" title=\"Iriarte-gain baserria (eu)\"\u003E Iriarte-gain\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iriarte-gain\n","link":"","lat":43.17766,"lon":-2.410024,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Itsasoi_baserria_(eu)\" title=\"Itsasoi baserria (eu)\"\u003E Itsasoi\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Itsasoi\n","link":"","lat":43.171833,"lon":-2.404666,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iturriaga_baserria_(eu)\" title=\"Iturriaga baserria (eu)\"\u003E Iturriaga\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iturriaga\n","link":"","lat":43.172278,"lon":-2.402944,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Izarre_baserria_(eu)\" title=\"Izarre baserria (eu)\"\u003E Izarre\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Izarre\n","link":"","lat":43.180139,"lon":-2.40625,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Izarre-etxetxo_baserria_(eu)\" title=\"Izarre-etxetxo baserria (eu)\"\u003E Izarre-etxetxo\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Izarre-etxetxo\n","link":"","lat":43.181472,"lon":-2.406278,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Korta_baserria_(eu)\" title=\"Korta baserria (eu)\"\u003E Korta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Korta\n","link":"","lat":43.180306,"lon":-2.401417,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Obe_baserria_(eu)\" title=\"Obe baserria (eu)\"\u003E Obe\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Obe\n","link":"","lat":43.176389,"lon":-2.402861,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Olea_baserria_(eu)\" title=\"Olea baserria (eu)\"\u003E Olea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Olea\n","link":"","lat":43.17202,"lon":-2.40878,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Olalde_baserria_(eu)\" title=\"Olalde baserria (eu)\"\u003E Olalde\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Olalde\n","link":"","lat":43.172717,"lon":-2.410888,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Osuma-azpi_baserria_(eu)\" title=\"Osuma-azpi baserria (eu)\"\u003E Osuma-azpi\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Osuma-azpi\n","link":"","lat":43.174389,"lon":-2.389194,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Osuma-gain_baserria_(eu)\" title=\"Osuma-gain baserria (eu)\"\u003E Osuma-gain\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Osuma-gain\n","link":"","lat":43.174667,"lon":-2.388111,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/San_Andres_baserria_(eu)\" title=\"San Andres baserria (eu)\"\u003E San Andres\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" San Andres\n","link":"","lat":43.175278,"lon":-2.402806,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Uzkate_baserria_(eu)\" title=\"Uzkate baserria (eu)\"\u003E Uzkate\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Uzkate\n","link":"","lat":43.178917,"lon":-2.403583,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Zabaleta_baserria_(eu)\" title=\"Zabaleta baserria (eu)\"\u003E Zabaleta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Zabaleta\n","link":"","lat":43.176722,"lon":-2.407306,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Zeleta_baserria_(eu)\" title=\"Zeleta baserria (eu)\"\u003E Zeleta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Zeleta\n","link":"","lat":43.17333,"lon":-2.410305,"icon":""}]}
Ermitak
San Andres bailarak ermita bakarra du, izena ematen diona:
Baserriak
2002eko datuak
Kopurua |
34
|
Eroriak/ desagertuak |
8
|
Hutsik |
9
|
Bizitzak |
27
|
Bizilagunak |
72
|
Bataz besteko adina |
52 urte
|
Gaur eguneko baserriak
Desagertutako beste baserriak
Gorago aipatutako Atziolatza Barri eta Arkaitzez gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.
Lausagarreta
Izenak lau sagarrondoen tokia esna nahi du. XVIII mendean erreta agertzen da, María Josefa de Eguizabal jabea zela. Ez da jakiten non zegoen. Nahiz eta beste herrietako armarriak ezagunak izan, adituek ez dute Soraluzeko Lausagarreta aipatzen.
Txitxikua
Urkimuño izenez ere ezagutua[3]. San Andreserako errepidea zabaldu zenean baserri honen azken hondarrak desagertu ziren. Etxebarri lurretan zegoen, Mozkorta soroan, Argateburu eta Zabaleta artean, eta Barrenetxe azpian.
Erreferentziak