Olea baserria (eu)

    Sorapediatik
    Olea
    Olea baserria. Ikuspegi orokorra (Google 2013).jpg
    Izen formala Ola
    Bailara San Andres
    Altuera 120 m
    Hedadura 0 Ha
    Kaletik 0 km


    Bertako familia

    ¿?


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Izenak ola esan nahi du.

    Baserria Keixeta errekaren azken zatiaren gainean dago, Arnasakon (Arnaçacon erreca) esatzpen zitzaion inguruan, hain zuzen.

    XVI. mendea

    XV. mendeko bigarren erdialdean Martin Gracia de Ygarça zen Olea baserriaren jabea, baina herri kaskoan bizi zen.

    XVI. menderako bazegoen bertan arkabuzeak egiteko forja bat, inguruari izena eman ziona: Oleako auzoa, Oleako aldea, Oleako presa... Etxearen atzeko aldean antepara zuen, errekaren urak biltzeko eta erabiltzeko, aurretik ola moduan, gero ogi-errotan. Gaur egun antepara bertan dago oraindik, baina urik gabe.

    Olean burdinola[2] zegoen, 1510.ean hamar urtetarako Juan Ybañez Loiola eta Juan Martinez Txurrukari alokatu ziena.

    Bi urte geroago, Ygueraçaarraga parajean (Arkaitz baserria gerora) Juan de Aguirre bertako burdinola[3] berreraikitzen hasi zen. Kontratua bukatzerakoan Juan Ybañez Loiolak eta Juan Martinez Txurrukak burdinola berria alokatuko zutelakoan, Olean jarraitu beharrean, Martin Gracia de Ygarça auzitan sartu zuen Juan de Aguirreren aurka, kalte egingo ziola eta. Baina azkenean epaia galdu zuen.

    1519. urteko krisian, Soraluzek Carlos I.aren alde jarri bazen ere, Martin Gracia de Ygarça Hernaniko Batzarrarekin lerratu zen. Agian arrazoi honenfatik, hurrengo urteetan inork ez zuen burdinola alokatu. 1530-1547 tartean burdinola erorita zegoen.

    Azken urte honetan (1547) Martin Garcia de Ygarçaren iloba batek “Arnaçacon erreca” ondoko burdinola alokatu zion Santuru de Narbaizari, honek berriro jasotzeko baldintzapean.

    XIX. mendea

    Ola baserria bihurtua, Juan de Sagarragak sortutako Kapelautzarena izen zen, 1745. urtean Fernando de Espilla arduraduna zela.

    1806.eko irailean saldu zuten, Zuloaga, Uzkate eta Barrenetxe baserriekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[4].

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[5]:

    OLEA, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (OLEA: cas. del valle de San Andrés, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

    1887. urtean, Durango-Zumarraga trenbidea eraikitzen ari zen peoi batek erlojua eta jantziak ebatsi omen zituen bertatik. José Francisco Arriola y Leturiondo zuen izena, Markina-Etxebarri elizateko zen, ezkongabea eta hamar eta zortzi urtekoa. Urte bereko uztailean Bergarako epaitegiak deialdia argitaratu zuen Gaceta de Madrid-en, José Francisco topatzeko eta epaitzeko asmoarekin.

    Gaur egungo egoera

    Presa eta erretena desagertuta daude, trenbidea bertatik pasatzen zelako (agian aztarnaren bat geratuko da oraindik).

    Antepara ondo ikusgarri dauka. Besterik ez da jakiten (aztertu behar).

    Lege babesa

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Soraluzeko Plan Orokorrak (Soraluzeko Udala 2017) udal mailan babesten du, 18 zenbakiarekin.


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
    2. ...la ferreria de tirar fierro sotil...
    3. Ygueraçaarra = igera zaharra = burdinola zaharra.
    4. Autos de venta y enajenación de las caserías de Olea, Zuluaga, Uzcarate y Barrenechea, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real cédula de 20 de octubre de 1800, sobre bienes tocantes a obras pías (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1806/09/02).
    5. Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)