San Andreseko jaiak (eu)
Egutegia
San Andres bailarak bi patroi ditu: San Andres bera (azaroak 30) eta Santa Isabel (azaroak 5).
Sasoi batean San Andres bailarako jaiak San Andres apostoluaren egunean ospatzen ziren, azaroak 30ean, baina eguraldi txarra zela eta aspalditik uztailan egiten dira. Hasiera batean Santa Ana osteko domekan[1] eta uztailaren bigarren asteburuan gero.
Herriko jai egitarauetan 1977. urtean agertzen hasi ziren San Andreseko jaiak, beti hiru eguneko programarekin: larunbat gauean hasi eta astelehen gauerdiarte. Beste bailaretako jaiek ez bezela, egitura mantendu dute.
Egitaraua
San Andrespe elkarteko auzotarrek antolatzen dituzte jaiak.
Hasieratik jaien egitura berbera mantentzen dute. Zapatu iluntzean jaiak hasi, eta domekan eta astelehenean antzeko programa trinkoa: meza, bertsolari, trikitilari edota herri kirolak, bazkaria gero, bazkalostean atzera bertsolariak eta herri kirolak, eta iluntzean erromeria. Domekan kaletar asko joaten dira, eta astelehenean auzokoei zuzenduta dago.
Batzordekoek ahalegin bereziak egin dituzte egitarau erakargarri eta potolo askoak prestatzeko. Arriskatuz eta lan handia eginez, Oskorri, Tapia eta Leturia eta Anje Duhalde moduko kontzertuak ekarri dituzte.
Horrez gainera, bertsolariak (eta ez nolanahikoak), trikitilariak, dantzariak... Herri kiroletan, erakusketaz gain (harrijasotzaileak kasu) parte hartzekoak ere izaten dira (pelotariak, bola txapelketa...). Ikuskizunen artean ez dira erromeriak falta.
Betidanik jende asko hurbildu izan da San andres auzoko jaietara, kalekoa zein baserritarrak. Beste leku askotan ez bezela San Andres jaiek gogor eusten diete auzo txikietako giroari.
1991. urteko jaiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Herriko jai egitarauak. 1931.etik gaur arte.
- ↑ Serapio Mugicak halaxe jaso zuen 1901. urtean, Geografia de Guipúzcoa liburuan.