Iriarte baserria (eu)
Iriarte / Irigarte | |
---|---|
Izen formala | Iriarte |
Bailara | San Andres |
Altuera | 180 m |
Hedadura | 7,5 Ha |
Kaletik | 0,8 km |
Bertako familia
Maiztegi-Alberditarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak hiri artean edo garo artean esan nahi omen du.
XVIII mendean Pedro Antonio de Belasco jaunaren ondasunen artean agertzen da, Yrigarte izenarekin. XIX mende hasieran, berriz, Joaquín de Issa zen maizterra.
Iriarte ondotik pasatzen den errekastoak muga egiten du Ezozi eta San Andres bailararen artean.
Estebanen aitak, Anastasiok, erosi zien Iriarte baserria Uzkatekoei gerra ostean. Iriarte baserria oso gertu dago kaletik eta beraz erosoa da bertan bizitzia.
Sasoi baten Iriarte baserrikoak burdinbolantiakin idixekin karreterixan ibiltzen ziren kalean. 1978 aldera laga zioten kalean esnea eta barazkiak saltzeari.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- IRIARTE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (IRIGARTE: cas. del valle de San Andrés en la prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisdiccional de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (23. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Baviera Estatuko Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)