Itsasoi baserria (eu)

    Sorapediatik
    Itsasoi
    Itsasoi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Itsasoegi
    Bailara San Andres
    Altuera 275 m
    Hedadura 17 Ha
    Kaletik 1,90 km


    Bertako familia

    Elizburu-Soraluzetarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak isats tokia esan nahi du.

    Antzineko erreferentziak daude baserri honen gainean. José de Unamuno maizterra izan zen 1695. urtetik 1720. urtera. Eta XVIII mendean José de Mendiola zen jabea. XIX mende hasieran, berriz, Juan Olaberria bizi zen bertan.

    Jabierren aittitak, Zeferino Garaik, baserria erosi zion Osintxuko Orei baserriko nagusiei.

    1981.urtean baserria esne behiak jartzeko egokitu zuten eta 1988. urterarte esne saltzetik bizi izan ziren. Esnea etxean bertan paketatzen zuten, gero kalean saltzeko. Esnea saltzerari laga ziotenean okelatarako behiak jarri eta baso garbiketa lanei ekin zieten batera anai batzuk.

    Baserrian bizi zen Inazio de Migel osaba, maila handiko arotz eta tailugilea zen. Soraluzeko parrokiako egurrezko atari ikusgarria berak zaharberritua da[3], Euskal Herrian eta kanpoan egindako beste lan bikain askoren artean.

    Isasoi Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    ITSASOI, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ICHASOY: cas. del valle de San Andrés, en la prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisd. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (25. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
    3. El atrio de la iglesia de Placencia. Ramiro Larrañaga (1987)
    4. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)