Arkaitz baserria (eu)

    Sorapediatik
    Arkaitz
    Arkaitz baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg
    Izen formala Arkaitz
    Bailara San Andres
    Altuera 125 m
    Hedadura
    Kaletik 0,9 km


    Bertako familia

    Baserria desagertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Ibaiaren bestekaldean dagoen parajeari, Txurruken baserriaren ortuen parean, Arkaitzeta esaten zitzaion. Uretatik harkaitz handiak agertzen ziren eta uda partean herriko mutilak bertara joaten omen ziren bainatzera.

    XVI. mendea

    1512. urtean Juan de Aguirrek burdinola berria eraiki zuen Ygueraçaarraga inguruan, Orroaga errekaren alboan. Izenak adierazten duenez (igera = errota), aurretik beste burdinola izan zen leku berean.

    Eta Martin Gracia de Ygarçak, Olea baserriaren jabeak, auzitan sartu zuen. Izatez, bi urte lehenago Juan Ybañez Loiolak eta Juan Martinez Txurrukak Martin Gartzia Igartzari Olea bere baserrian zeukan “la ferreria de tirar fierro sotil” alokatu zioten hamar urtetako (1510-1519). Eta Martin beldur zen Juan Ybañez Loiolak eta Juan Martinez Txurrukak, Olearen alogera luzatu beharrean, burdinola berria alokatuko zuten.

    Azkenean Martin Garcia de Ygarçak kontrako epaia jaso zuen. Gainera, 1520. urtean Juan Ybañez Loiolak eta Juan Martinez Txurrukak Ygueraçaarraga burdinola alokatu eta birmoldatu zuten, armak ekoizteko[2].

    XIX. mendea=

    Urteekin izena galdu zen, eta baserriari Arkaitz esaten hasi ziren, segururena Arkaitzeta parean zeukalako.

    XIX mendeko agirietan, Arkaitz izenarekin, garai bateko ola zaharra zela agertzen da, arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen zituztela.

    1888 urtean Durango-Zumarraga trenbidea zabaldu zen, baserri aurre-aurrean pasatzen zena. Eta 1910 hamarkadan Arkaitzeko tunela zabaldu zioten trenbideari baserriaren ondoan, Soraluze aldetik.

    1980rako baserria jausita zegoen, eta gaur egun ez da ia ezer geratzen.

    Babesa

    1997.eko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten parajea.


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
    2. ...para hacer armas en servicio de su Magestad, por la micha necesidad que los armeros de la villa tienen. (Valladolideko Kantzilertzaren Artxiboa 1521/05/01).