Argate baserria (eu)

    Sorapediatik
    Argate
    Argate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Argarate
    Bailara San Andres
    Altuera 220 m
    Hedadura 3 Ha
    Kaletik 1,95 km


    Bertako familia

    Goiogana-Urtaza.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak zelaia edo larrea esan nahi du.

    1700. urtean Antonio de Argárate zen jabea eta 1740. urtean, aldiz, José de Argárate.

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Antonio de Argarate zen, Argarate baserria hipotekatu zuela[3].

    Bi etxebizitzako baserria da. 1985. urte inguruan familia bakoitzak Gasteizko Ruiz de Gauna sendiari beze zatia erosi zion. Garai hartan ere bi familiek esnea saltzeari laga zioten.

    Argateko etxe ondoko bide zaharrean pago handi bat zegoen Erreginan besaulkixa esaten ziotena. Ezezagun batzuek su eman eta erre egin zuten 1992. urte inguruan.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (28. eta 29. orrialdeak)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
    3. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).