Atziolatza Zar baserria (eu)
Atziolatza Zar | |
---|---|
Izen formala | Aseginolaza Zaharra |
Bailara | San Andres |
Altuera | 530 m |
Hedadura | 3 Ha |
Kaletik | 5,55 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenaren esanahia ez dago garbi: batzuentzat atseginaren txabola eta besteentzat hagin tokia.
1540. urtean Pedro de Aseguinolaza zen dorretxe honen jabea. Bere ondorengoak Soraluzeko punta-puntako beste familiekin lotu ziren.
Ramiro Larrañagak Placencia de las Armas. Monografía liburuan esaten duenez: Zazok[4] esaten duenez, Donostiako portua ikusten den mendi batean Archiguinolaza de Placencia izeneko etxea zegoen. Baliteke Donostiako Plasentzia baserria izatea.
Archiguinolaza de Placencia-koen armarria: koartelduna, 1. eta 4. urrezko lehoia zutik, urrezko koroaz, atzekalde urdinaren gainean (azur); 2. eta 3. urdina (azur) baita, urrezko banda urrezko bueltadun suge buru berdetan (sinople) engolatua; urrezko ertz orokorra.
XVIII mende hasieran baserri ondoko errota zegoen, Andrés de Lascurain jabea zela. Errotari Atziolatza Barri esaten zioten eta aurreko baserriari Atziolatza Zar. XIX mende hasieran, José Joaquín de Lascurain bizi zen baserri zaharrean, eta beste Andrés de Lascurain Atziolatza Barrian.
1930. hamarkadan, gerra hasi arte, baserriaren zati bat eskola izan zen, eta inguruko baserritarrak bertara joaten ziren ikastera.
Atziolatza Barriko errota erabiltzerik ez zutelako, 1941. urtean Ozuma errota lau baserrien artean eraiki zutenean, horietako bat Atziolatza Zar izan zen.
Baserria errentan izan zuten Atxa familia 1982. urte arte; orduan anai arreben artean erosi zuten, nahi eta 1967. urtetik inor ez bizi.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (38. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
- ↑ Segururena D. Ramón Zazo y Ortega, Carlos III erregearen kronista eta arma-erregea.