San Andres baserria (eu)
San Andres | |
---|---|
Izen formala | San Andres |
Bailara | San Andres |
Altuera | 390 m |
Hedadura | 5 Ha |
Kaletik | 3,7 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Auzoaren eta auzoko Santuaren izen berekoa da baserria.
1710. urtean Juan de Lizarriturri Izaguirre zen jabea[3]. 1745. urtean, berriz, agirietan agertzen da: San Andres izeneko etxetxo berria, jabea Martín de Izaguirre y Lizarriturri dela[4].
1766. urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1775 urtean hiru lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen. Tartean Josef de Yzaguirre zen, San Andres baserri berria aurkeztu zuela.
Lizarriturritarrak XIX. mendetik aurrera bizi izan ziren San Andresen, 1950. urte inguruan Santos Lizarriturri baserria utzi zuen arte, Elgoibarrera joateko. Ordurarte behiak eta idiak zituzten etxean eta etxeko generoa saltzen zuten kalean.
Baserritik ermitarako bidearen eskuman ortua eta zelaia zeuden. 2000. urtean Soraluzeko Udalak lur horiek erosi zizkion Santosi, parkea eta frontoia egiteko.
2016. urtetik baserriak jabe berriak ditu, eta goitik behera berritzen ari dira baserria.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (37. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
- ↑ "...la casa y Casería solar de Izaguirre y la casería nueba que ha labrado junto a la hermita del glorioso San Andrés Apostol que ambas son en jurisdicción de esta dicha villa" (ACSBA-ASBKA, Eskriturak 1710/08/24).
- ↑ "...1a casilla nueva llamada de San Andrés, cuyo poseedor es Martín de Izaguirre y Lizarriturri".