Agarreburu baserria (eu)

    Sorapediatik
    Agarreburu
    Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Agarrebolu, Agirre-boluna
    Bailara San Andres
    Altuera 145 m
    Hedadura 4 Ha
    Kaletik 0,85 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izena Agirre-boluna-tik dator, hau da Agirre errota. Agirre hau Agarre baserriari dagokio. Inoiz Agarre bolu eta Agirre bolu ere agertu izan da.

    Errotak Orroaga errekaren urak erabiltzen zituen. Bi harri pare zituen. Beherago beste errota zegoen, Beko errota izenekoa.

    XVI. mendekoa edo zaharragoa da. 1515.eko Soraluzeko bideen azalpenean: ...Agirre errekara doana, erreka horreran dagoen errota ondoan...[3].

    Herriko parrokiaren lehen bataio-liburuan jasotzen denez, 1572.eko ekainak 23an Juan, Agirre errotako errotaria zen Domenjaren semea bataiatu zuten. Eta lehen hildako-liburuan agertzen da, berriz, 1591.eko maiatzak 31an María Pérez de Aguirre, errotaria hil zela.

    Agarreburu errotaren neurriak eta eraikuntza mota kontutan harturik, aurrena armak ekoizteko olak izan ziren. Halaxe uste zuen, behintzat, Ramiro Larrañaga zenak.

    Errotak lana egin zuen 1915 urte arte. Azken errotaria Pedro Maiztegi Urizar izan zen.

    Babesa

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Soraluzeko Plan Orokorrak (Soraluzeko Udala 2017) udal mailan babesten du, 12 zenbakiarekin.


    Jabeak eta biztanleak

    XVI mendean bi andra errotari agertzen dira, Domenja[4] (1572) eta María Pérez de Aguirre[5].

    Martínez de Isasti jaunak Soraluzeko Agirre oinetxea aipatzen du 1625 urtean.

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andres de Mendiola zen, bere etxea, Errekaldeko beste bat eta Agirre-boluna barrenoa hipotekatu zituela[6].

    1778. urtean orduko jabeak, Lascurain jaunak, Agirre Boluna errota alokatu zion J. de Maistegui-ri[7]. Eta hurrengo 250 urtetan Maiztegitarrak izan ziren bertako errenteroak.

    1890. urteko erroldak bi famili kokatzen ditu Agirrebolunan: 57 urteko José Maiztegui Lascurain eta 30 urteko Pedro Maiztegui Urizar, nekazariak biak, irakurtzen eta idazten ez zekitela.

    1902. urteko Gipuzkoako Aldizkari ofizialean Agirrebolu errota agertzen da, eta 1911. urtekoaren arabera Larrañaga jaun-andreak Osuma errekaren azpikaldeko hiru erroten jabeak ziren.

    1939. urtean hil zen Pedro Maiztegi Urizar, Agarreburuko azken errotaria, 87 urte zituela.

    Ostean, Ansolatarrak bizi ziren bertan.

    XX. mendean Elgoibarko Soraluze familiak Isanzelaia bizkaitarrari erosi zion baserria; eroslea Jose Mari Soraluzeren aita izan zen.

    Oraindik ere Soraluzetarrarena da baserria, baina 1977tik kalean bizi dira. Lehen bi errota zeuden Agarrebolun baina Jose Mariren akorduan ez dira martxan egon.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (20. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
    3. …que va a dar en el arroyo de Aguirre junto al molino que está en dicho arroyo…
    4. "...Agirre errotako errotaria zen Domenjaren..." Soraluzeko Parrokiaren bataio liburua (1572/06/23).
    5. "María Pérez de Aguirre, errotaria" Soraluzeko Parrokiaren hildakoen liburua (1591/05/31).
    6. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    7. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1778/02/28).