San Andres bailara (eu)

    Sorapediatik
    San Andres auzoa (Kontrargi 2002)

    Geografia [1]

    San Andres auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan baserri eta bizilagun gehien dituen auzoa. Ezozi eta Txurruka auzoen erdian dago San Andres eta herritik mendigainera iristeko biderik zuzen eta erosoena igarotzen da bertatik. Horregatik da San Andres jende mugimendu gehien izaten duen auzoa. Foru Aldundiaren jabetzakoa den bide bikaina izan arren, azken urteotan baserri asko hustu dira auzoan eta oraindik bertan bizi diren bizilagunen gehiengoa edadetua da. Auzo aldapatsua da ia bere osotasunean eta abeltantzarako egokiagoa, nekazaritzarako baino. Oso gutxi dira baserriari errendimendu ekonomikoa ateratzen saiatzen diren sendiak; Osuma, Osumazpi, Obe, Haritza…

    San Andresek baso eta mendi sail handiak ditu mendigainera bitartean, gehienak pinuz landatuak. Oraindik ere, lehengo ohiturari jarraituz, auzoko baserritarrek auzolanean garbitzen dituzte mendi bideetako asko.

    Erreka urtsuak ere baditu San Andresek, Keixetako errekastoa esaterako, eta orain urte asko ez zela erori zen Bagozgoitia baserriaren gainekaldean zegoen azken errota. Auzoa zeharkatzen zuen bide zahar edo galtzadaren zati batzuk ere osorik daude oraindik. Bestalde, Izarre baserriaren gainean, inork gutxik ezagutzen duen hogei bat metroko luzeera inguruko mehatze zulo sakon bat dago.


    San Andres (Kontrargi 2002)

    San Andres ermita

    XVI mendearen amaiera aldera San Andres santuaren omenez egindako baseliza da. 200 pertsona ingururendako lekua du barruan eta ataria hamabi metro luze eta hiru metro zabaleko estalpe eroso batek estaltzen du. Altarearen erdi erdian San Andresen irudia dago eta jendearendako egurrezko bigarren pisu bat ere badu. XX mendearen azken urteetan, auzoko baserritar eta Inazio de Migel arotzaren arteko auzolanean, erabat berriztu zen ermita. Oraindik ere, auzokoren bat hiltzen denean, meza egiten da larunbatean. Auzoko jatorria duten gazte askok bertan ospatzen dituzte ezkontza elizkizunak.


    San Andrespe elkartea

    San Andres ermitaren ondoan dago San Andrespe elkartea, San Andresko soziedadia izenagaitik ezagunagoa dena.

    Elkartea, auzoko baserritarren eta baserriko jatorria duten senideen arteko harreman gune nagusia bihurtu da: bertan gauzatzen da nagusiki San Andrestarren arteko elkarbizitza. Mahaiaren bueltan bokadutxo bat eginaz, auzoko kontuei errepasotxo bat egin edo pelota partiduak ikustearekin, komunikaziorako giro aparta sortzen da, baserri munduko giroaren, filosofien eta bizimoduaren belaunaldi arteko transmisio bide ere bihurtuz.

    Frontoia eta elkartea (Kontrargi 2002)

    Frontoia, bolatokia…

    2000. urte inguruan izugarri aldatu zen San Andresko ermita eta elkartearen ingurua. Elkartean batzen diren auzotarren eskulanari eta erakundeen laguntzari esker, frontoi, bolatoki, jolastoki, aparkaleku eta lokal sozial eder bat egin dira inguruan. Lan hauek egin direnetik, gero eta gehiago dira astebukaera nahiz astegunetan, arratsalde pasa San Andresera jotzen duten soraluzetar eta kanpotarrak; pelotan jokatu, haurrak jolastokian erabili edo bolotan egitera doazenak.

    Gune hontaz gainera, badira San Andres auzoan bisitatzea merezi duten beste gune batzuk ere. Bidean gora eginda dagoen Urkia-Zelai esaterako, urki zaharrez jantzitako gune ederra da, Izarre baserriko artzai txabola eta guzti; eta inguruan bi elkarte gastronomiko haundi dituela; Urkia-Zelaiko Txabola eta Izai-Aterpea. Honekin batera, mendi gaineko Atxolingo gaina eta inguruko monumentu megalitiko ugariak (Begiratu Txurruka auzoko sarreran sakonago) ere ikusteko modukoak dira.


    San Andres (Kontrargi 2002)

    Jaiak

    San Andres jaiak San Andres egunean ospatzen ziren, azaroak 30ean, baina egraldia dela eta aspalditik uztailaren bigarren asteburuan egiten dira. San Andrespe elkarteko auzotarrek antolatzen dituzte jaiak. Hiru eguneko jaiak izaten dira, larunbat gauean hasi eta astelehen gauerdiarte luzatzen direnak. Betidanik jende asko hurbildu izan da San andres auzoko jaietara.

    Elkarteko jendearekiko harremanez eta lekuaren egokitasunaz gain, azken urteotan egitarau erakargarri eta potolo askoak prestatu izan dituzte elkarteko batzordekoek. Arriskatuz eta lan handia eginez, Oskorri, Tapia eta Leturia eta Anje Duhalde moduko kontzertuak ekarri dituzte azken urteotan. Horrez gainera, bertsolari, harrijasotzaile , trikitilari, pelotari, bola txapelketa eta bestelako ikuskizun ugari eskeini izan dira jaietan. Beste leku askotan ez bezela San Andres jaiek gogor eusten diete auzo txikietako giroari.


    Bitxikeriak [2]

    Leziagako haitza (Kontrargi 2002)

    Leziagako haitzen kondaira

    Aintzina kontatzen zen, bazela mendi gainean bizi zen indar ikaragarridun “Artzabal” izeneko jentil bat. Jentil horrek, haserrealdi baten, haitz izugarri bat bota omen zuen Atxolingo mendi tontorretik Leizeagako errekazulora. Leizeagako erreka ondoko harritzar horrek, zabaleran 50 bat metro eta altueran 25 bat metro ditu eta aterpe ederra eskeintze die inguruko belardietan bazkatzen duten abereei. Beheraxeago ere badago beste haitz handi bat, goikoa baino txikixegoa eta “Leziako Haitzak” izenez ezagutzen dira.


    Han, han, han! Nun, nun, nun?

    (gehiago jakiteko sakatu hemen

    Gertaera bitxi bat bada, garai hartako bizimoduak zuen naturarekiko lotura eta irudimen goxoaren erakusgarri dena. Soraluzeko herriak, bere “metereologia zentru” berezia izan zuen garai batean eta bere eguraldi gizona ere bai, Jose Urizar Arteta (Arteta baserrikoa).

    Arteta baserrikoak urte askoan izan dira San Andresko ermitako kanpaiak jotzearen arduradunak. Joxe Artetak, San Andresko tontorretik urrutira hodei tontor beltzen bat (orea zetorrela) antzematen zuenean (uda partean batez ere), gainontzeko baserritarrak jakinaren gainean jartzen zituen, euri edo txingor zaparradak heldu aurretik egiten zihardutenari laga eta azkar etxeratu zitezen. Haizeak jotzen zuen norabideagatik, lainoen abiadurarengatik edo euren altitude edo berak bakarrik somatzen zituen beste zantzu berezi batzuengatik ekaitza zetorrela igartzen zionean San Andresko ermitako kanpaiak jotzen zituen abisu emateko: Han, han, han!.

    Kanpai hots honek, gero, erantzuna izaten zuen: Nun, nun, nun? erantzuten zuen kaleko kanpandorreko Santa Barbara kanpaiak, soinu baxu eta sakonez. Eta Santa Ana monjen konbentuko kanpaia ere ez zen ixilik geratzen.

    Bailarako mapa

    Mapa kargatzen...


    Ermitak

    San Andres bailarak ermita bakarra du, izena ematen diona:

    San Andres ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    San Andres ermita


    Baserriak

    2002eko datuak

    Kopurua 34
    Desagertuak 8
    Hutsik 9
    Bizitzak 27
    Bizilagunak 72
    Bataz besteko adina 52 urte


    Gaur eguneko baserriak

    Izena 1979 2002
    Agarreburu (argazki barik) Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Argate Argate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Argate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Argateburu Argateburu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Argateburu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arizaga Arizaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arizaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arizaga-etxetxo Arizaga-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arizaga-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arkaitz Arkaitz baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (desagertua)
    Arteta Arteta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arteta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Atziolatza Barri Atziolatza Barri baserria. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (argazki barik)
    Atziolatza Zar Atziolatza Zar baserria. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Atziolatza Zar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Barrenetxe Barrenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Barrenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Bozkoitxi Bozkoitxi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Bozkoitxi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Errotazar Errotazar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (desagertua)
    Etxebarri Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Guenetxe Guenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Guenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Guenetxetxo Guenetxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Guenetxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ipiñarrieta (argazki barik) Ipiñarrieta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iriarte Iriarte baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iriarte baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iriarte-gain (argazki barik) Iriarte Gain baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Itsasoi (argazki barik) Itsasoi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iturriaga Iturriaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iturriaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izarre Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izarre-etxetxo Izarretxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Izarretxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Korta (argazki barik) Korta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Obe Obe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Obe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Olea Olea errota. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (argazki barik)
    Olalde (argazki barik) Olalde baserria. Ikuspegi orokorra (Google 2013).jpg
    Osuma-azpi Osuma-azpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Osuma-azpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Osuma-gain Osuma-gain baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Osuma-gain baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    San Andres Fitxategi:San Andres baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Caros Astiazarán 1979).jpg San Andres baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Uzkate Uzkate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Uzkate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Zabaleta Zabaleta baserria. Aurrekaldea 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Zabaleta baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Zeleta Zeleta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Zeleta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg


    Desagertutako beste baserriak

    Gorago aipatutako Atziolatza Barri, Arkaitz eta Unamunoz gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.

    Arechaga
    Izenak harrizko etxearen tokia esna nahi omen du. Abizen honetako etxe bat Soraluzekoa zen, armarri honekin: kau zatitan, 1. eta 4. zilarrezkoak, arrano gorri (gules) banakoekin; 2. eta 3. urdinak (azur), urrezko banda batekin ertzetan urrezko dragoi buruak dituela, gorritan (gules) lanpasatuak.

    Lausagarreta
    izenak lau sagarrondoen tokia esna nahi du. XVIII mendean erreta agertzen da, María Josefa de Eguizabal jabea zela. Ez da jakiten non zegoen. Nahiz eta beste herrietako armarriak ezagunak izan, adituek ez dute Soraluzeko Lausagarreta aipatzen.

    Urkimuño

    Soraluze
    Ezer gutxi dakigu San Andreseko baserri honi buruz: herriaren izena zuen, ala alderantziz, herriari izena eman zion. 1665 urtean, behintzat, Goenechea familiarena zen; halaxe agertzen da Oinatiko protokolo agiri batean (3842 liburua):

    Martín de Arizaga Goenechea eta María de Zubiaurre ezkon-kontratua. Aipatutako eskriturek agintzen dutenez, betiko lokarri eta maiorazkokoak izan daitezela Goenechea oinetxea eta aipatutako Martin de Goenechea dituen lur eta soro, sagasti, gaztainadi, mendi eta gainontzeko jabegoak, kenduta Soraluzeko etxetxoa eta bere azpiko bi ortuak, libre direnak eta garatu behar direnak.

    Txitxikua
    San Andreserako errepidea zabaldu zenean baserri honen azken hondarrak desagertu ziren. Etxebarri lurretan zegoen, Mozkorta soroan, Argateburu eta Zabaleta artean, eta Barrenetxe azpian.

    Urkimuño
    Txitxikua agian?


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
    2. Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)