Unamuno baserria (eu)
Unamuno | |
---|---|
Izen formala | Unamuno |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 205 m |
Hedadura | 10 Ha |
Kaletik | 4 Km |
Bertako familia
Egurendarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Abizenak muino garaia esna nahi omen du.
Soraluzeko baserri eta abizen zaharra da Unamuno. Esateko, etxe honetan zuen jatorria Martín Ibáñez de Unamuno jaunak, 1526. urtean Carlos V enperadorearentzat arkabuzak eta mosketeak modu industrialean ekoizten zituenak.
Izen bereko Bergarako etxeak hemengoa omen du jatorria eta handik Miguel de Unamuno idazle ezaguna ere[3].
Bere armarria: zilarrean, zuhaitz fruituduna eta enbor gainean basurdea; zuhaitzaren eskuman urrezko izarra.
1853.ean bi maizter ziren Unamunon, Pedro Elizburu eta Andres Ganchegui. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Pedro Elizburu zein Andres Gancheguiri 38 erreal koarto eman zizkien.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
- UNAMUNO, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (UNAMUNO: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
1975. urteko martxoko 23an erre zen Unamuno baserria, eta bertako familia kalera etorri zen. Ordurarte baserritik bizi izan ziren, eszena etxerik etxe partitzen zutela eta barazkiak Soraluzeko plazan saltzen.
Gaur egun baserriaren zati bat estalita dago, eta bertan egoten dira ortuan lan egitera edo arratsalde pasa joaten direnean.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (54. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
- ↑ Miguel Unamuno Jugoren arbaso soraluzetarrak. Fernando Alberdi (2018).
- ↑ Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)