Urteurrenak. Ekaina (eu)

    Sorapediatik
    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Euskal Jaia Plaza Zaharrean (plaentxia.eus 2019).jpg Ekainaren lehen domekan Euskal Jaia egiten da.

    Beste herri askoren moduan, 1970 hamarkadan sortu zen, euskal giroa herrian eutsi eta zabaltzeko. Goizez herriko eta kanpoko dantzariak kalez kale erakustaldiak egiten dituzte, eta arratsaldean batera dantzatzen dute plaza Zaharrean.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Pistola 02 (Astiazarán 1857).jpg 2 1860 urteko ekainak 2an Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta orduan Soraluzeko Erret Lantegia Banco de Pruebas izatera pasa zen.

    Hala ere, egoera berriak ez zuen asko iraun: 1865 urteko bi Erret Aginduk Erret Lantegiak deuseztu zituzten. Modu honetan ehunka urteetako ohiko funtzionamenduarekin bukatu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Aranzadi eta Barandiaran.jpg 2 1921ko ekainak 2an José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Muskiritzu mendia aztertu zuten (Irukurutzeta-Kortazar mendilerroa), bi soraluzetarrek lagunduta: Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea. Aurreko urteko gabonetan Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten.

    Ekainak 30an miaketa zientifikoari ekin zion, Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoek lagunduta (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Salogoeneko elektretxea. Ikuspegi orokorra 01.jpg 4 1898ko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik Sologoen zentrala Deba ibaiaren urez ustiatzeko emakida lortu zuen.

    Bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Jauregi etxea eta Loiola etxea. Ikuspegi orokorra (Iñaki Linazasoro).jpg 5 1891ko ekainak 5ean Círculo Católico elkartea sortu zuten, egoitza Abadetxean zuela.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 6 1761ko ekainak 6an María Josefa de Eguizabal andereak auzia zabaldu zion Manuel de Echevarria jaunari, Santa Cruz (San Roke) ermitaren aurrean harrobia zabaldu zuela, eta arroka apurtu.

    Urte batzuk geroago errepide berria egingo zuten, Deba ibaia ondotik Maltzagaraino, mendiko errepidea albo batera lagata.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 6 1806an Espainiako erregeak hainbat eliz-ondasun desegin eta bere ondareak enkantean jarri zituen, horien artean Juan Ignacio Obiagak sortutako Hil-hurrenen kapelautzarenak.

    Soraluzen, Bartolomé de Churrucak Kalegoeneko etxe bat erosi zuen, 7.400 errealetan, 1.808ko ekainak 6an. Bartolomé de Churruca Juan Ignacio de Obiagak sortutako beste fundazio baten arduraduna zen, Erruki kutxarena (herrian gari, arto eta beste labore-hazien biltegia sortzeko).
    Hirugarren kapelautza ere sortu zuen Juan Ignacio Obiagak, Ikasketa Nagusien kapelautza. Gaur egun oraindik indarrean dirau.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Rafael Hernández Francés (1942).jpg 8 1920ko ekainak 8rako Rafael Hernández Francés Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresan hasi zen lanean.

    Palma de Mallorcan jaioa (1885), militarra zen eta Artilleria Akademiako irakasle aritu ostean, Soraluzera etorri zen. 1928 urtean Eusebio de Calonje zuzendaria hil zenean, Rafael izendatu zuten posturako.
    Gerra garaian SAPAko zuzendaria zela, kargutik kendu eta bere etxean atxilotuta izan zuten. Gerra ostean zuzendari izendatu zuten atzera.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Herriko jaiak. Erromeria eguna (Plaentxia.eus 2018).jpg Ekainaren bigarren asteburuan Erromerixa eguna ospatzen da. 2007an berreskuratu zuten, usadio zaharrak berrituz.

    Jaia kalean hasten da, hamaiketako batekin, gero Ezozirako bidea kalejiran egiteko. Behin Ezozian, Soraluzeko Urrats dantza taldeak erakusketa egiten du. Ostean bazkaria izaten da, santutegiko atari estalian. Arratsaldean, eta ilundu arte, erromeria izaten da. Erdialdean Larrain dantza egiten dute, gaiteroek lagunduta.
    Ezoziako jaiak hurrengo asteburuan izaten dira.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 9 1932ko ekainak 6an Udalbatzak onartu zuen Guardia Zibilaren casa cuartelaren alogera-kontratua, bertan jasotzen zela jabeak (Blas Lascurain) ura doan izateko eskubidea zuela.

    Alkateak esan zuen casa cuartelea bizi ziren guardiei ez zitzaiela azken hilabeteetan ura kobratu. Dena batera ordaintzeko arazoak zituztela, urtea bukatu baino lehen zorrak kitatu behar zituzten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Aurrekaldea (Eusko Jaurlaritza).jpg 10 1987 urtean udal hauteskundeak egin ziren.

    EAJk lau zinegotzi izan zituen: Luis Felipe Galarraga, Juan Antonio Garitano, José Martín Oregi eta M. Concepción Iriondo. HBk hiru: José Francisco Aizpuru, Rosa Etxeberria eta Pablo Mauricio Muro. EAk beste hiru: Jesús Artolazabal, Luis Kortabarria eta Marino Azkona. PSE-PSOEk, berriz, bi : Juan María Borinaga eta Elías de Castro. Azkenik, EE aldetik Xabier Iñurrieta irten zen. Alkatea Luis Felipe Galarraga aukeratu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 11 Madina zinegotziak proposatuta, 1937ko ekainak 11an udal langileek txapel gorria erabiltzea onartu zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Archivos Municipales (1481-1520). Azala.jpg 12 1513 urtean Eibarko bizilagunekin tirabirak izan ziren, Gipuzkoako Biltzarrak agindutako bide azterketaren kontura.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Diccionario de Gorosabel. Azala.jpg 12 1804eko ekainak 12an erregeak berreztu zion Soraluzeri garau merkatua hilero egiteko eskubidea. Emakida probintziak eman zion aurreko urtean.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Osuma. Tornua 02.jpg 12 1949 urteko ekainak 12 eta 19 artean, Ufemesak Gipuzkoako makina-herreminten erakusketa antolatu zuen Donostian, Udaletxearen sotoetan hain zuzen.

    16 enpresek hartu zuten parte, horietako Soraluzeko bik: Sacia eta Osuma.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Zubi Nagusia. Estropadak (1964).jpg 13 1965ko ekainak 13an Pasai San Pedro eta Jaizkibelen arteko batel estropada egin zen Soraluzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Herriko jaiak. Ezoziko jaiak. Zezenak (Plaentxia.eus 2018).jpg 2000 urtetik hona, ekainaren hirugarren astebururan Ezoziako jaiak ospatzen dira.

    XX mende bukaerako Ezoziako jaiek indar asko galdu zuten; batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta kaleko jendea joaten ez zelako, inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako...
    Gaur eguneko programa hiru egunetan luzatzen da: ostiral iluntzeko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin amaitu. Tartean meza nagusia, herri afaria, bola txapelketa, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 16 1932ko ekainak 9an Guardia Zibilaren buruak Errepublikako bandera eskatu zion Udalari. Honek inguruko udalek egindakoaz enteratu zen: Bergara zein Elgoibarrek ez zuten jaso Guardia Zibilaren eskaerarik; Eibarrek, nahiz eta eskaerarik ez jaso, Guardia Zibilari bandera bidali zion.

    Ekainak 16ko saioan Cano zinegotziak bandera erostearen alde agertu zen, inor ez mintzeko. Baina Lascurain jaunak esan zuen Soraluzeko Udalak ez zeukala ez dirurik ezta betebeharrik, eta Guardi Zibilarentzak herrarik ez zutela. Azkenean, Lascurain jaunaren proposamena aho batez onartu zuten. Honetaz gain, alkate jaunak proposatu zuen casa cuartela akokatzeko kontratuan zera jasotzeko, Lascurain jauna jabeak ura doan izango zuela, eta txorrota zein komuna jarriko ziotela.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg 19 1730ko ekainak 19an hiltegi zaharra eraikitzeko lanak hasi ziren.

    Erabakia hilabete bat lehenago onartu zen: herriko plazan, zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Bertan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.
    Hurrengo urteko (1731) urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 19 Juan Ignacio de Obiaga soraluzetarra 1784ko ekainak 19an hil zen, Liman.

    Lau urte aurretik (1780) 16.000 peso bidali zituen Soraluzera, bi kapelautza sortzeko. Horietako bat, Ikasketa Nagusien kapelautza, oraindik bizirik dago J. Ignacio Obiaga Fundazioa izenarekin.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Oleako presa. Alberdi 01.jpg 19 1929.ko ekainak 19ean Oleako presa bukatu zuten, nahi eta emakida hogetamasei urte lehenago lortu (1895 urtean).

    Lortutako indarra bertan erabiltzen zen, Alberdi Hermanos S.A. enpresan.
    Presa oraindik mantentzen da, nahiz eta Oleako zubia eraiki zutenean pare bat metro kendu zioten; ondorioz, presaren ur azalera dezente murriztu zen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Nueva contrata para la provisión de armas. Azala.jpg 20 1761ko ekainak 20an Caracaseko Gipuzkoar Errege Konpainiak, Soraluzeko Erret Lantegien orduko kudeatzeatzaileak, kontratua sinatu zuen zazpi urtetan hainbat arma eta lanabes ekoizteko.

    Alde batetik 100.800 fusil, baioneta eta guzti (urteko 14.400). Gainera, bizpahiru motako karabina eta pistolak, eskatu ahala. Eta gastadoreentzako lanabesak: aizkora handiak, aizkora txikiak, marrakoak, harri-pikatxoiak, aitzur-pikatxoiak, aitzurrak eta palak.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Salonazpi baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 20 Aurreko hamabost egunotan euria bota eta bota ari ostean, 1775ko ekainak 20an, goizeko zortziretan, Sologoen inguruko sastrakadian haitz handi bat apurtu zen eta, behera etortzerakoan, etxe bat bota zuen. Atoan hil ziren bertako Maria de Ganuza, 50 urtekoa, eta 12 urteko alaba, Ana Maria; aita, berriz, hondakinen artean bizirik ateratzea lortu zuten. Orduko adituen arabera harria 304.448 libratakoa omen zen.

    Udalak Jose de Arluciaga bizilaguna bidali zuen lubiziaren tokia aztertzera, baina bertara heltzerakoan bigarren lubizi batek harrapatu eta hil egin zuen. Honetaz gain, egun hartan bertan egundoko ufala izan zen, hainbat burdinola eta etxebizitza aurretik eruan zuena.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Fabrika zaharra. Errekaldeko etxaurrea (Serapio Múgica).jpg 20 1862an La Euscalduna-k bere baliabideak saldu zizkion Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari: La Euscalduna lantegia, Igarateko lantegia, Sagarragako barrenoa...

    Zuazubizcar, Isla y Cía enpresa hiru hilabete lehenago (1862/03/04) Madrilen sortu zuten. Pedro de Zuazubizcar eta Manuel Isla jaunen gidaritzapean, bertan zeuden La Euscaldunaren bazkideak: José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, José Ramón de Aldasoro y Uribe, Juan de Aldasoro y Uribe... Sozietate komanditarioa zen; hau da, bazkide batzuk dirua jartzen duten, eta besteak (José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, kasu honetan) kudeaketarako gaitasuna.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 21 1951.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 23 1572.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 23 Udate edo San Juan suak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1912ko ekainak 24an herriko ehiztari batzuk Asociación Venatoria izeneko elkartea sortu zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 24 2003.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1887.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1932ko ekainak 25ean La Protectora sorospen-elkartearen araudia onartu zuten. Egoitza Udaletxean omen zuen, lehen solairuan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1937.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1951.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 25 1997.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 27 1964.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 30 1809.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 30 1834.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 30 1921.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 30 .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)


    Erreferentziak