Gerraurreko elkarteak (eu)
XIX mende bukaeratik elkarteek Gobernu Zibileko erregistroan izena eman behar zuten. ia 50 urtetako epean Soraluzeko 21 elkarte[1] agertzen dira. baina kontutan hartu behar da kasu batzuetan elkarte batzuk besteen ordezkoak direla.
Azterketa
21 elkarteak aztertuta, multzo hauetan sailka ditzakegu:
- Olgeta[2] 7. Ia denak alderdi edo joera politiko bati lotuak zeuden, izenek salatzen dutenez. Salbuespen bakarra Centro de la Amistad izan daiteke.
- Sorospena[3] 7.
- Politika 3. Denak Errepublika garaikoak, baina aurretik olgeta arloan agertzen direnak gehitu behar zaizkie.
- Kirola[4] 1.
- Interesen babesa 2. Berez elkarte bakarra, patronatoa, Colegio Sagrado Corazón de Jesús sortu zuena eta Marista Anaiak ekarri.
- Kooperatiba 1. Gaur eguneko Sociedad Cooperativa de Consumo edo Sociedad Cooperativa Placencia.
Elkarte guzti hauetatik bakarra da bizirik iraun duena, Kooperatiba. Eta honi gehitu beharko zaizkio frankismo ostean berpiztutako Batzokia eta Herriaren etxea.
Zerrenda[5]
Izena | Mota | Arautegia | Sortua | Helbidea | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Centro de la Amistad | Olgeta | 1888/11/08 | 1888/11/29 | Errabal, 1 | |
Círculo Católico | Olgeta | 1891/05/16 | 1891/06/05 | Kalebarren[6], 2 | 1925. urtean Juan Lasak, Círculo Católico Obrero elkartearen izenean, Juan Gualberto López-i (Conde de las Navas) Erret Liburutegiko ale batzuk eskatu zizkion, kultura katolikoa zabaltzeko. Honek 88 lan (97 liburukitan) bidali zituen Soraluzera. |
Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia | Sorospena | 1905/03/06 | 1905/03/14 | Lantegia[7] | Aldaketa 1928/07/07 |
Batzoki Soraluzetarra | Olgeta | 1908/10/01 | 1908/10/16 | Kalegoen, 9, 1. | |
Círculo Tradicionalista | Olgeta | 1908/10/31 | 1909/03/31 | Kalegoen, 2, behea | Aldaketa 1934/05/19[8] |
Unión Obrera | Olgeta | 1910/03/17 | 1910/04/01 | Kalegoen, 2, 1. | |
C@sino Liberal | Olgeta | 1910/03/23 | 1910 | Kalegoen, 2, 2. | Aldaketa 1917/03/26 |
Socorros Mútuos de Artesanos | Sorospena | 1910/05/31 | 1910/08/26 | Etxaburueta, 10, 1. | |
Sociedad Cooperativa Popular | Kooperatiba | 1910/08/04 | 1911/01/08 | Kalebarren[9], 4 | Aldaketa 1919/02/16, 1919/05/19, 1928/07/30 1993/02/02[10] |
Asociación Venatoria | Kirola | 1912/06/24 | |||
Centro de la Juventud Democrática | Olgeta | 1912/10/01 | 1912/10/10 | Kalegoen, 2, 2. | |
La Humanitaria | Sorospena | 1913/04/30 | 1913/05/10 | Errabal, 1, 1. | Aldaketa 1920/04/15 |
Zintzotasuna, socorros del Círculo Tradicionalista | Sorospena | 1914/08/14 | 1914/10/10 | Círculo Tradicionalista | Aldaketa 1919/11/03 1930/06/05 19??/07/30 |
Asociación de la mujer patriota | Politika | 1931/08/24 | 1931/09/10 | Santa Ana, 8, 2. | |
Asociación de Padres de Familia | Interesen babesa | 1931/09/05 | 1931/09/09 | Errabal, 9 | |
Asociación de Margaritas de Ntra. Sra. de Ezozia | Politika | 1932/01/08 | Círculo Tradicionalista | ||
La Protectora | Sorospena | 1932/06/25 | Santa Ana, 1, 1. | ||
Patronato escolar de Placencia | Interesen babesa | 1932/12/06 | 1932/12/19 | Elizburu, 8 | |
Juventud Socialista | Politika | 1932/04/22 | Errabal, 9 | ||
Mutualidad Catequística | Sorospena | 1934/02/08 | Kalebarren[11] | ||
La Infancia Previsora | Sorospena | 1934/02/14 | 1934/02/17 | Mutilen eskola, 2 |
Honetaz gain, beste elkarte bat egon zen, Laguntasuna izenekoa, baina izena besterik ez da geratu.
Erreferentziak
- ↑ Berez, 23 erregistro daude, baina bi bikoiztuta daude
- ↑ Recreo jatorrizko agirian
- ↑ Socorros, socorros mútuos, mutualidad, mutualidad escolar jatorrizko agirian
- ↑ Sport jatorrizko agirian
- ↑ Ez dira agertzen bikoiztutako erregistroak.
- ↑ Barrea jatorrizko agirian
- ↑ Fábrica jatorrizko agirian
- ↑ Aldaketa hau beste erregistro batean agertzen da, gero ezabatu zena
- ↑ Barrencalle jatorrizko agirian
- ↑ Elkartea bi aldiz agertzen da, bigarrenean azken aldaketa erregistratu ahal izateko
- ↑ Barrencalle jatorrizko agirian