Placencia 88/51 kañoia (eu)

    Sorapediatik
    Placencia 88/51 kañoia
    SAPA. Tankeen kontrako 88-51 kainoia 01 (1950).jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Andoain (SAPA)

    Prototipo honen izen ofiziala Cañón contra-carro y de campaña de 88/51 izan zen.


    Ezaugarriak

    Kañoia (kalibrea) 88 mm.
    Tutu luzeera 51 kalibre


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Historia

    Gerra ostean, SAPAk bi karro-kontrako kañoi modeloak egin zituen. 1940n Errepublikak Soviet Batasunetik ekarritako 45 mmtakoa kopiatu zuten, eta 1945n 60 mmtako kañoia diseinatu zuten, CCC Placencia 60/45 izenekoa.

    1.950 urtean bi kañoi diseinatu zituzten, CCC Placencia 60/50 (aurrekoaren bertsio luzeagoa) eta beste bat askoz indartsuagoa, 88 mmtakoa eta Cañón contra-carro y de campaña de 88/51 izenekoa. Ekoizpena errazteko pieza asko berdinak ziren.

    SAPAk 1.951/03/21an aurkeztu zuen 88 mmtako kainoaren asmakizun-patentearen eskaera, eta ekainak 21an patentea onartu zioten, 88/51 zenbakiarekin. Dena dela, 1.955 urteko maiatzak 23an Gipuzkoako Industria Ordezkaritzaren injeniaria Soraluzeko lantegira etorri zen, patente eskaeran agertutakoak egiaztatzeko.

    Hala ere, prototipoarekin egindako probatan hutsune larriak agertu ziren, konponbide zailekoak. Beraz, proiektua bertan behera laga zuten.

    Gaur egun prototipoa SAPAko Andoaingo lantegian gordetzen dute. Bere plakan honako hitz jartzen ditu: Cañón C/C de 88/51 Experimental S.A. Placencia de las Armas 1950.


    Ramiro Larrañaga Arma Museoan

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoak kainoia ikusteko aukera ematen digu.


    Erreferentziak