«Bilakaera urbanistikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 12 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
==Hastapenak: 1343 urte aurrekoak== | ==Hastapenak: 1343 urte aurrekoak== | ||
::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)]]''</small> | ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)]]''</small> | ||
64. lerroa: | 62. lerroa: | ||
Baina, 1831 urtean herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), [[Ipiñarrieta baserria (eu)|Ipiñarrietatik]] ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen. | Baina, 1831 urtean herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), [[Ipiñarrieta baserria (eu)|Ipiñarrietatik]] ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen. | ||
Eta 1834ko ufalaren eraginak konpontzeko, apurtutako [[Zubi | Eta 1834ko ufalaren eraginak konpontzeko, apurtutako [[Zubi Nagusia (eu)|zubiaren]] bi arkuak arku zabal batekin berreraiki zuten eta [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentuko]] hegoaldean babes borobil potorra egin zuten. | ||
==Kañoi fabrikak: 1850-1950== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Kañoi fabrikak (eu)]]''</small> | |||
Sistema gremiala desegin zutenean [[Ybarra aita-semeak (eu)|José Ignacio de Ibarra e Iribecampos]] jaunak enpresa handi eta modernoa egitea erabaki zuen. Horretarako, 1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, gaur egun [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegia]] dagoen tokia, hain zuzen. Hurrengo urtean [[S.A. Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] enpresa sortu zuen, eta [[Fabrika zaharra (eu)|''Fabrika zaharra'']] eraiki. ''Euscalduna'' fabrika ere esaten zioten. | |||
Durango-Zumarraga trenbidea 1888 urtean zabaldu zuten. Trenbidea ibaiaren eskumako ertzetik egin zuten eta, herri kaskoa sahiesteko, ibai-kotatik nahikoa gora egin zuten trenbidea. Elizaren atzekaldean [[Tren geltokia (eu)|geltokia]] eraiki, eta aurrean enparantza zabaldu zuten. Geltokira bertara heltzeko [[Erregetxea (eu)|Erregetxetik]] hasita [[Kotxebidea (eu)|Kotxebidea]] zabaldu zuten. | |||
[[Fabrika zaharra (eu)|Fabrika zaharrean]] leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten. 1916-1926 urteetan fabrika berriaren eraikin nagusiak sortu zituzten (bi nabe, bulegoak, prensa lantegia eta ajuste lantegia). Gerra ostean eraikin laguntzailekin osatu zuten: biltegia (1938), ekonomatoa (1941), babes antoaereoa (1942) eta kainoi probalekua (1946-1953). | |||
Fabrika zaharra | |||
Fabrika | |||
Gerra aurretik, eta ostean ere, lantegi txikiak hazten hasi ziren, eta eraikin berriak egin zituzten: Sacia, Amuchastegui, Aranguren... | |||
Aldi honetan ere bi erakunde publiko sortu eta beren egoitzak egin zituzten: Babesetxe-Ospitalea 1896 urtean Atxuri kaleko Mendizabal etxean, eta Bigarrena [[Maristen ikastetxea (eu)|Maristen ikastetxea]] 1909 urtean [[Elizburu kalea (eu)|Elizburu]] kalean. | |||
==Desarrollismoa: 1950tik 1975 arte== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)]]''</small> | |||
Gerra osteko estuasunak arinduta, 1950tik aurrera Soraluzen industria loratu zen, batez ere [[Torlojugintza (eu)|torlojugintza]]. Ordurako martxan ziren lantegiak hazi ziren, ehundaka langile hartuz: Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Lantegi hauek gero eta handiagoak egin ziren. Eta beste lantegi berri asko zabaldu ziren, asko eta asko etxeazpietan. | |||
Gerora begira, 1970 hamarkadan enpresari batzuek Mendiola industrialdea sustatu eta egin zuten baina, 1973eko krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte. | |||
Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan. Biztanle kopurua bikoiztu egin zen eta, nahiz eta herriko etxe askotan solairu bat edo bi gehitu, oraindik ez zen nahikoa. | Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan. Biztanle kopurua bikoiztu egin zen eta, nahiz eta herriko etxe askotan solairu bat edo bi gehitu, oraindik ez zen nahikoa. | ||
Hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), | Hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan [[Gabolats kalea (eu)|Gabolatsen]] (iturri inguruan), [[Alejandro Calonge auzunea (eu)|Alejandro]] Calonge eta [[Txurruken auzunea (eu)|Serafin Achotegi]], [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]], [[Arraikua kalea (eu)|Arraikua]] eta [[Loralde auzunea (eu)|Loralde]]; 1960 hamarkadan [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] garaia, [[Ezozibidea (eu)|Ezozibidea]] eta [[Zeleta auzunea (eu)|Zeleta]]; 1970 hamarkadan [[Estaziño kalea (eu)|Estaziño]] kalea, [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] bukaera, [[Gipuzkoa etorbidea (eu)|Gipuzkoa etorbidea]] eta [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentuaren]] lurretan eraikitako etxeak. | ||
1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten, [[Ezozibidea (eu)|Ezozibidea]] eta [[Estaziño kalea (eu)|Estaziño kalea]] zuzenean lotuz, herrigunetik pasa beharrean. Gainera, [[Arraikua kalea (eu)|Arraikua]] eta [[Loralde auzunea (eu)|Loralderako]] irismena asko hobetu zen. | |||
==Hirigintza ordenatua: 1975tik aurrera== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Hirigintza ordenatua (eu)]]''</small> | |||
Krisien eraginez, 1970 urteetatik Soraluzek biztanle asko galdu ditu. Hala ere, etxe berriak egin izan dira; gehienetan, ez da erabili orube berririk; lehendik zeuden eraikin handiak bota eta bertan eraiki dira: Santa Ana kalean (Aranguren, komentua, komentuko ortuak), Etxaburueta kalean (Sacia), Estaziño kalean (Ucin), Errabalean (Amuchastegi), Baltegieta kalean (Arizaga)... | |||
Erregetxea 1975 urtean bota zuten, bertan aparkalekua egiteko. 1980 urte inguruan Udalak [[Fabrika zaharra (eu)|Fabrika zaharraren]] hondakinak erosi eta [[Arane kiroldegia (eu)|Arane kiroldegia]] eraiki zuen. Hiribildu historikoa konpondu zuten, espaloiak kenduz eta lurzoru berria jarriz: [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kalearen Kalegoeni zegokion zatia, [[Labaderogain (eu)|Labaderogain]], [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]], [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]], [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]], [[Udaletxeko aldapa (eu)|Udaletxeko aldapa]] eta [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburuetaren]] aurreneko zatia. | |||
Errepideei dagokienez, 1973 urtean [[Ezozibidea (eu)|Ezozibidea]] eta [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola industrialdea]] lotu zituzten, 1986 urtean sahiesbidea zabaldu zuten, eta 20xx urtean barne sahiesbidea Ezozibidetik Olearaino. | |||
1970 hamarkadan | Oinezkoentzat Mendiola industrialdetik Sagar-errekara pasatzeko zubia egin zuten 1970 hamarkadan, eta Iturburu pasealekua zabaldu zuten. | ||
Azken urteetan hainbat igogailu publiko zabaldu dute, irismena hobetzeko asmoz: Gabolatsetik Arraikuara, Galipotetik Frontoira, Estaziño kaletik Kanposantura, Atxuritik Zahar-Egoitzara (bi) eta Errekaldetik Gipuzkoa etorbidera. | |||
1970 hamarkadan Mendiola industrialdea egin zuten, gero [[Elektrika (eu)|Elektrika]] parean Carmelo Mendizabal industrialdea, eta 2010 hamarkadan [[Sagarraga industrialdea (eu)|Sagarragakoa industrialdea]]. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:11, 9 maiatza 2020 data duena
Hastapenak: 1343 urte aurrekoak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)
Alfonso XI erregeak hiri gutuna eman orduko, Soraluze inguruan bazegoen egitura bat.
Alde batetik, erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.
Bideak zaintzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat puntu ere baziren: Arregia dorrea eta Atxuri etxea erregebide nagusian, eta Irure Eibarko bidean.
Jende gehiena bi etxe multzotan biltzen zen: Soraluze eta Herlaibiako eremua. Eta Soraluze ondoan monastegia zegoen.
Sorrera: 1343 urteko hiribildua
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)
1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.
Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.
Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).
Lehengo hedapena: XV mendea
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarrenen luzapena, Etxaburueta kale berria) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).
Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia edozein momentuan zeharkatzea ahalbidetuz, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.
Ibaiaren bestekaldean ziren ere sutegi edo forjak, modu honetan sute arriskuak gutxituz.
Aro modernoa: 1500-1750
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)
1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.
XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Etxe berriak erregebideen ondoan egin ziren, auzo edota kale berriak sortuz: Baltegieta, Errabal, Atxuri, Errekalde, Gabolats eta Elizburu.
Etxe berri dotoreak eta jauregiak egin ziren: Uribarri dorretxea, Enparan jauregia, Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.
XVIII mendearen lehen erdialdean Udaletxe berria eraiki zuten ere, Kalegoeneko bi etxe botata. Eta Udaletxe berriaren aurrean hirugarren etxea bota zuten, enparantza sortzeko.
XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago.
Auzo eta etxe berriak egiteaz gain, hiru eraikin-multzo handi sortu ziren: Erret Lantegia (Uribarri dorretxean), eliza nagusia (bere kapera, eliz-ataria eta dorrerarekin), eta Santa Ana komentua.
XVIII eta XIX mendetako herri lanak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak (eu)
XVIII mendeko garaiak oso oparoak izan ziren, Espainiako Armadak bitartekari bakarra izendatzerakoan ( Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia aurretik eta Filipinetako Errege Konpainia gero) ekoizpena handitu zen eta ordainketak askoz fidagarriagoak bihurtu.
Oparotasun hau herri lanetan nabarmendu zen: gaur eguneko zubi berria eraiki zen, hiru arkuduna; errebote-frontoia ere (1788), eta Erregetxe berri bat egiteko proiektua izan zen (1785) baina ez zen gauzatu.
1794 urtean, Frantziako Konbentzio gerrarekin, herriaren gainbehera hasi zen. Dena dela, hamar urte geroago, 1804 urtean, Erregetxe berriari ekin zioten.
Urte guzti hauetan, 1776etik 1816 arte gutxienez, lanak egin zituzten erregebide berria Maltzagatik zabaltzeko, Iruretik eta San Roketik pasatzen zirenak ordezkatuz. Ordaintzeko ardau eta mistelei zerga berezia ezarri zieten.
XIX mendea oso zaila izan zen: Frantziako Konbentzio gerraren ostean Espainiako Independentzia gerra (1808-1814) etorri zen, lehen karlistada gero (1833-1840), 1834ko ufal handia, Oviedo eta Trubiako lantegien konkurrentzia...
Baina, 1831 urtean herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), Ipiñarrietatik ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen.
Eta 1834ko ufalaren eraginak konpontzeko, apurtutako zubiaren bi arkuak arku zabal batekin berreraiki zuten eta Santa Ana komentuko hegoaldean babes borobil potorra egin zuten.
Kañoi fabrikak: 1850-1950
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Kañoi fabrikak (eu)
Sistema gremiala desegin zutenean José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jaunak enpresa handi eta modernoa egitea erabaki zuen. Horretarako, 1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, gaur egun kiroldegia dagoen tokia, hain zuzen. Hurrengo urtean La Euscalduna enpresa sortu zuen, eta Fabrika zaharra eraiki. Euscalduna fabrika ere esaten zioten.
Durango-Zumarraga trenbidea 1888 urtean zabaldu zuten. Trenbidea ibaiaren eskumako ertzetik egin zuten eta, herri kaskoa sahiesteko, ibai-kotatik nahikoa gora egin zuten trenbidea. Elizaren atzekaldean geltokia eraiki, eta aurrean enparantza zabaldu zuten. Geltokira bertara heltzeko Erregetxetik hasita Kotxebidea zabaldu zuten.
Fabrika zaharrean leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten. 1916-1926 urteetan fabrika berriaren eraikin nagusiak sortu zituzten (bi nabe, bulegoak, prensa lantegia eta ajuste lantegia). Gerra ostean eraikin laguntzailekin osatu zuten: biltegia (1938), ekonomatoa (1941), babes antoaereoa (1942) eta kainoi probalekua (1946-1953).
Gerra aurretik, eta ostean ere, lantegi txikiak hazten hasi ziren, eta eraikin berriak egin zituzten: Sacia, Amuchastegui, Aranguren...
Aldi honetan ere bi erakunde publiko sortu eta beren egoitzak egin zituzten: Babesetxe-Ospitalea 1896 urtean Atxuri kaleko Mendizabal etxean, eta Bigarrena Maristen ikastetxea 1909 urtean Elizburu kalean.
Desarrollismoa: 1950tik 1975 arte
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)
Gerra osteko estuasunak arinduta, 1950tik aurrera Soraluzen industria loratu zen, batez ere torlojugintza. Ordurako martxan ziren lantegiak hazi ziren, ehundaka langile hartuz: Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Lantegi hauek gero eta handiagoak egin ziren. Eta beste lantegi berri asko zabaldu ziren, asko eta asko etxeazpietan.
Gerora begira, 1970 hamarkadan enpresari batzuek Mendiola industrialdea sustatu eta egin zuten baina, 1973eko krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte.
Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan. Biztanle kopurua bikoiztu egin zen eta, nahiz eta herriko etxe askotan solairu bat edo bi gehitu, oraindik ez zen nahikoa.
Hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.
1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten, Ezozibidea eta Estaziño kalea zuzenean lotuz, herrigunetik pasa beharrean. Gainera, Arraikua eta Loralderako irismena asko hobetu zen.
Hirigintza ordenatua: 1975tik aurrera
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hirigintza ordenatua (eu)
Krisien eraginez, 1970 urteetatik Soraluzek biztanle asko galdu ditu. Hala ere, etxe berriak egin izan dira; gehienetan, ez da erabili orube berririk; lehendik zeuden eraikin handiak bota eta bertan eraiki dira: Santa Ana kalean (Aranguren, komentua, komentuko ortuak), Etxaburueta kalean (Sacia), Estaziño kalean (Ucin), Errabalean (Amuchastegi), Baltegieta kalean (Arizaga)...
Erregetxea 1975 urtean bota zuten, bertan aparkalekua egiteko. 1980 urte inguruan Udalak Fabrika zaharraren hondakinak erosi eta Arane kiroldegia eraiki zuen. Hiribildu historikoa konpondu zuten, espaloiak kenduz eta lurzoru berria jarriz: Santa Ana kalearen Kalegoeni zegokion zatia, Labaderogain, Zubi Nagusia, Kalebarren, Plaza Zaharra, Udaletxeko aldapa eta Etxaburuetaren aurreneko zatia.
Errepideei dagokienez, 1973 urtean Ezozibidea eta Mendiola industrialdea lotu zituzten, 1986 urtean sahiesbidea zabaldu zuten, eta 20xx urtean barne sahiesbidea Ezozibidetik Olearaino.
Oinezkoentzat Mendiola industrialdetik Sagar-errekara pasatzeko zubia egin zuten 1970 hamarkadan, eta Iturburu pasealekua zabaldu zuten.
Azken urteetan hainbat igogailu publiko zabaldu dute, irismena hobetzeko asmoz: Gabolatsetik Arraikuara, Galipotetik Frontoira, Estaziño kaletik Kanposantura, Atxuritik Zahar-Egoitzara (bi) eta Errekaldetik Gipuzkoa etorbidera.
1970 hamarkadan Mendiola industrialdea egin zuten, gero Elektrika parean Carmelo Mendizabal industrialdea, eta 2010 hamarkadan Sagarragakoa industrialdea.