Gipuzkoa etorbidea (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Gipuzkoa etorbidea Errekalde kalearen gainean dago, Salon baserriaren azpian. Kaleak 270 metro luze da, eta 8 bat metro zabal.

    Kale itsua da, Errekalde kaletik sartzen dela. Errekalde eta Gipuzkoa etorbidearen artean badago beste adar itsu bat, 85 bat metrotakoa.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Historia

    Lur hauek nekazaritza lurrak izan dira betidanik, inguruko baserrienak (Txurruken, Salon, Salonazpi) edota beren oinordezkoenak.

    Errepidearen ondoan polborina [1]izeneko eraikina zegoen. Izenak adierazten duenez, polbora gordetzeko erabiltzen zen, eta horregatik kokapena, herri kaskotik urrun. Polborina dorre modukoa zen, laukia, 4x4 metrotakoa, eta solairu batekoa. Inguruan harresia zuen, dorretik metro t'erdira eta bi bat metroko alturakoa. Hormetan ez zeukan zulo handirik, dorreak zein harresiak aspilerak zituzten. Gipuzkoa etorbidearen etxeak eraikitzerakoan polborina bota zuten.

    Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen, eta hurrengo urteetan ere hazkundea izan zen.

    Jende guzti horri etxea emateko hainbat auzo berri eraiki ziren (Txurruken, Calonge, Zeleta, Ezozibidea, Loralde...). Azkenetakoa Gipuzkoa etorbidea izan zen, 1.970 hamarkadaren hasieran.

    Aurrekoak ez bezela, Gipuzkoa etorbideko etxeak diseinu aurreratuagoa zuten: adeiluzko Etxaurreak, balkoiak, igogailua, garajeak... Telefonikaren bulegoak, Udaletxean zeudenak, bertara ere eraman zituzten, eraikin berria propio eginda.

    Azken etxeak Olea zubiaren parean egin zituzten 2.000 urteko hamarkadan. Eta, irisgarritasuna hobetzeko, oinezkoentzako eskilarak jarri zituzten hauen ondoan, erdigunetik gertuago, eta igogailua ere.


    Bertako etxeak

    Auzunea 3 etxemultzok osatzen dute:

    • 2 zenbakia. Telefonikaren eraikina sasoi batean. Gaur egun hutsik dago.
    • 4-10 zenbakiak. 5 solairuko etxeak, beheko solairuan garajeak eta biltegiak dituztenak.
    • 24-26 zenbakiak. 6 solairuko etxeak, beheko solairuan garajeak dituztenak. Azpian beste bi solairu dituzte, atzeko kalera. Hemen ere garajeak. 26 zenbakian Venan autozerbitzua dago. Garai batean Beti jai taberna ere etxemultzo honen azpian zegoen.

    Honetaz gain, badira Errekalde kaleko eraikinak auzune honekin batera eraiki zirenak:

    • Errekalde 36-40 zenbakiak.
    • Errekalde 30-32 zenbakiak.
    • Errekalde 24-28 zenbakiak.


    Erreferentziak

    1. Mapan uztai gorriaz azpimarratuta dago.