Mendiola industrialdea (eu)
Izena gainean duen Mendiola baserriak ematen dio.
Kokapena eta azalera
Deba errekaren eskumaldean dago, Maltzagarako irteeran. Herriko beste industrialde batzuren moduan, ibaia eta aintzinako trenbideen artean zabaltzen da.
Eraikinak 23.000 m2 Bide, parking eta berdeguneak 12.700 m2 Guztira 35.700 m2
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1.960 hamarkada bukaeran herrian edonon sortzen ziren lantegiak: etxe sotoetan, lantegi zaharretan, zabaltze lanak egiten ziren, lantegi berriak... herria txikia geratzen ari zen.
Arazoari erantzuna emateko, hherriko hainbat industri gizonek industrialdea egiteko proiektua prestatu zuten, eta hasi ere. Aukeratutako tokia Mendiola baserriaren azpiko lurrak ziren, Maltzagako irteeran Deba ibaiaren eskumaldean. Lanak 1975 urteko urtarrilean hasi ziren.
Aukeratutako tokia oso aldapatsua zen (herriko gainontzeko tokiren antzera), eta aurreneko lanak mendia apurtzea izan zen orubeak sortzeko. Prestatutako orubeak 800 metro pasatxo luze zen, eta 50 bat metro zabal. Erreka aldetik kalea edo errepidea prestatu zuten, eta kale hau Ezozibidearekin lotu zuten alde batetik eta, zubi baten bitartez, erdibidean GI-627 errepide orokorrarekin. Gainera, oinezkoentzako beste zubia eraiki zuten, Sagar-errekara pasatzeko.
Baina orduan, 1.973 urtean sortutako petrolioaren krisiaren eraginez[1], jarduera ekonomikoa asko moteldu zen. Soraluzen bertan, esateko, 1.400 lanpostu industrialak baziren hamar urtetan 400 bat geratu ziren, gainontzekoak desagertu ziren krisiaren ondorioz.
Mendiola industrialdea hutsik egon zen hainbat urteetan: etortzeko ziren enpresak gehienak kiebra jota zeuden, eta gainontzekoak kili-kolo, etorkizun ilunarekin eta handitzeko inolako premiarekin.
Poliki poliki ekonomiak hobera egin zuen, eta industrialdea betetzen joan zen. Enpresa batzuk bnertakoak ziren, eta beste batzuk ingurutakoak etorrita, jatorrizko herrietan ere leku faltan zirelako.
Ordutik hona hainbat enpresa itxi dira, eta berriak zabaldu, baina industrialdea beteta dago momentuz (2018).
Bertako industriak
Ezozibidetik hasita, Mendiola industrialdeko enpresak (daudenak eta egon direnak):
- Tornillería Zuzamo S.L. (1. zenbakia). Mendiola industrialdera etorri baino lehen Atxurin zegoen. 2.002 urtean jubilazioz itxi zen, eta urte batzutan pabeloia hutsik geratu zen. 2.017 urtean alboko Elesa+Ganter enpresak erosi zuen.
- Elesa+Ganter Ibérica S.L.[2] (2. zenbakia). Makinentzako elementu eta osagai estandarrak egin eta zabaltzen ditu. Leku faltan zegoela, 2.017 urtean alboko pabiloia erosi zuen.
- Urrestarazu Metalworking S.L.[3] (3. zenbakia). Forja, dekoletaje eta mekanizatuan adituak.
- Gabekola Forging S.L. (4. zenbakia). Altzairuzko eta burdinezko forja. Aurretik Garitaonaindia zen, baina 2013tik aurrera Urrestarazuk hartu zuen.
- Ibarra Logistika[4] (5. zenbakia). Hornidura, biltegi eta banaketa logistika. Soraluzeko ordezkaritza.
- Estampaciones Laga S.A.[5] (6, 7 eta 8. zenbakiak). Azkoin eta txarandelen dekoletajea.
- Industrias Gol S.A.U.[6] (9. zenbakia). Biltegia, lantegia Sagar-Errekan dago. Automoziorako estanpazioa hotzean. Enpresa familiarra zen, baina Alfa Taldeari saldu zioten. 2.015 urtean GSM talde korearrak erosi zuen.
- Autocares Andres Gómez (10. zenbakia).
- Ventanas Olarri S.L. (10. zenbakia). Itxita dago: 1.996 urtean sortu zen, eta 2.017an desegin.
- Numator S.A.L.[7] (12. zenbakia). Torlojugintzarako bigarren operazioak. Aurretik Sagar-erreka industrialdean egon zen.
- Soraluzeko Kultur Elkarte Arabiarra (13. zenbakia). Herriko 80 familia musulmanek sortua.
- Belaitz Nekazal eta Industri[8] (13. zenbakia). Baserriendako eta maskotendako mota guztiko produktuak.
- Electricidad Laibi S.L.[9] (13. zenbakia). 1.957 urtean Eibarren sortu zen, Electricidad Larramendi izenarekin, 2.001 urtean izena aldatu eta Soraluzera ekarri zuten.
- Birdai Calderería (13. zenbakia). Bergarara pasa zen, Birdai Mael S.L. izenarekin.
- Carrocerías Alonso S.L.[10] (13. zenbakia).
- Aperitivos Manu (13. zenbakia). Fruitu lehorrak eta antzekoak.
- Maux Inyec-plas (13. zenbakia). Itxita dago.
- Laudin S.A.L. (13. zenbakia). Itxita dago: 1.989 urtean sortu zen, eta 2.016an desegin.
- Grupo Redima Ibérica NorteGrupo Redima. Grupo Redima Ibéricaren site ofiziala.</ref> (14 zenbakia). Makina Erreminten salerosketak.
- Taller Mecánico Albisua S.L. (12. zenbakia). Metalaren tratamendua, ingenieritza mekanikoa, erramintak.
- SOMABE[11] (14 zenbakia).
- Embalajes Zugasti (14. zenbakia).
- SNA Europe[12] (15 zenbakia). Garai bateko Irazola Herramientas S.A., 2.005 urtetik aurrera enpresen batuketak bitartez gaur egun SNE Europe taldearen Soraluzeko lantegia da. Eskuzko erremintak egiten dituzte.
- Industrias Fer S.L.[13] (17 zenbakia). Saltoki handientzako ontziratze eta banaketan adituak.
- Tornilleria Iterga S.L.[14] (17 zenbakia). Mekanizatua eta dekoletajea.
- Talleres Mecánicos Lasher S.L.[15] (17 zenbakia). 1.973 urtean sortua, piezak mekanizatzen dituzte.
- Galvanizados Arrate[16] (19 zenbakia). 2.010 urtean Sagarraga industrialdera pasa zen.
- Tornillería Aras S.A.L.[17] (19. zenbakia)
Erreferentziak
- ↑ 1973ko petrolioaren krisia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Elesa+Ganter. Site ofiziala.
- ↑ Urrestarazu Metalworking. Site ofiziala.
- ↑ Ibarra Logistika. Transportes Ibarra S.L. enpresaren site ofiziala.
- ↑ Estampaciones Laga. Site ofiziala.
- ↑ Industrias Gol. Site ofiziala.
- ↑ Numator. Site ofiziala.
- ↑ Belaitz. Site ofiziala.
- ↑ Electricidad Laibi. Site ofiziala.
- ↑ Carrocerías Alonso. Site ofiziala.
- ↑ SOMABE. Soraluze Makina Bereziak S.L.L. enpresaren site ofiziala.
- ↑ SNA Europe. SNA Europe taldearen site ofiziala.
- ↑ Industrias Fer. Site ofiziala.
- ↑ Iterga. Site ofiziala.
- ↑ Talleres Mecánicos Lasher. Site ofiziala.
- ↑ Galvanizados Arrate. Site ofiziala.
- ↑ Tornillería Aras. Site ofiziala.