Erregetxe bigarrena (eu)
Errege-etxe bigarrena | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Herri-kaskoan |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zen, 1573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.
Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
Erreka ondoan egonda, oso tokia hezea zen eta bildutako armak herdoiltzen ziren; gainera, ufalak zirenean ura biltegietara sartzen zen, armak hondatuz. Bestekaldetik, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen ziren.
Arazo hauek zirela eta, XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, eta Lacy-ko kondearean eskatuta, 1785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen[1], zaharraren aldamenean eraikitzekoa.
1785ko irailak 23an Antonio de Jáureguik proiektua bidali zion Lacy-ko kondeari: marrazkiak, azalpenak eta aurrekontua (188.557 erreal eta 6 marabedi). Dena dela, azalpenetan bi solairu aipatzen badira (goikoa armak gordetzeko eta paketetan biltzeko, eta sotoa paketatutako armak gordetzeko garraioaren zain) marrazkietan bi plano baina hiru solairu agertzen dira. Gainera, eraikinaren altuerak ez du ematen proporzioan dagoenik.
Diru falta zela eta, proiektua ez zuten onartu eta planak ez zuen aurrera egin.
1803 urtean Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Herriak dirua jarrita, proiektu hau aurrera eraman zuten eta 1809 urtean inauguratu zen.
Artikuluak eta aipamenak
- (1973) Plaentziako fabrikaren laurehun urteburuan. Juan San Martin
- (1980) Errege-etxea. La casa del Rey. Ramiro Larrañaga
- (1992) Un ejemplo de arquitectura industrial en la Guipúzcoa del siglo XVIII. La Real Fábrica de Armas de Placencia. Maria Isabel Astiazarain
- (2000) Cartografía antigua en el Archivo General de Simancas. INGEBA