Udaletxeko aldapa (eu)
Kokapena
Plaza Barria eta Udaletxearen arteko aldapa. 20 metro luze eta 5 metro zabalekoa da.
Labaderogainen hasten da, eta beste muturrean Etxaburueta, Elizburu eta Frontoiko aldapa hasten dira.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Harresien barruan hiru kale geratu ziren: Kalegoen, Kalebarren eta Kalegurutze. Udaletxeko aldapa azken honen goiko aldeari dagokio.
Hasiera batean Azkoitirako bidearen zatia zen: Zubi Nagusian hasi, eta Labaderogainetik gora, Eliza ondotik (Elizburu kalea) pasatzen zen bidea, eta San Andresetik Irukurutzeta aldera.
Hasiera batean kale arrunta zen, baina XVIII mendean Udaletxea eraiki zuten albo batean, eta XIX mendean hiru etxe bota zituzten beste aldean Plaza Barria eraikitzeko.
XX. mende bukaeran aldapa egokitu eta zabaldu dute hainbat aldiz: goiko ertza jan, Plaza Barriari lurra kendu aldapa zabaltzeko...