Urteurrenak. Abuztua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:37, 28 apirila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Irure auzoa. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg 1 Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira. 1977 urtean agertu ziren jai egitarauetan lehen aldiz, eta Ezoziako jaien egitura antzekoa zuten.
    Bailaran gero eta jende gutxiago bizi delako edo, poliki-poliki jaiek beherako bidea hartu zuten eta 2003 urtean laga zioten jaiak antolatzeari; baina urte batzuk geroago berriro ekin zioten, egun bakarreko jaiarekin: domekan, meza, trikitilariak eta luntxa.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    San Roque ermita. San Sebastian. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg 1 1599ko abuztuak lehenean, Santa Cruz ermitan dauden San Roke eta San Sebastian irudiak bukatu ziren. Larogeitalau dukat faltatzen ziren ordaintzeko, eta herritar gustien artean banatu zen zorra, Pedro Iraolakoa eskribauak jasotako aktaren arabera: ...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko...
    Bi urte lehenago Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek egindako testamentuek honela diote: Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko...

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen).

    Errabaleko ospitalea (Google 2013).jpg 1659ko abuztuaren lehen egunetan lau etxe erre ziren Errabalean, eta suak bertako ospitaleari ere eragin zion.
    Kalteak konpontzeko tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga jarri zioten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 1830ko abuztuko lehen egunetan Placencia jenerala Jersey irlatik Londresera joan zen, Torrijosen agintepean jartzera. 1831ko urrian, aldiz, Biarnoko Oloruen zegoen, Canfranc aldera pasatzeko bere gudariekin.
    Matxinada hura gaizki bukatu zen, eta Torrijos jenerala eta bere lagunak Malagako hondartzan fusilatu zituzten. Placencia jeneralaz ez zen gehiago ezer jakin.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Kaleak. Udaletxea 01 (Indalecio Ojanguren).jpg 5 1936ko abuztuak 5ean, gerra zela eta (militarren matxinadaren ondorioz herria bizitzen ari den gertaera tristeak...) Udalak bertan behera laga zituen Andramarixak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 6 1937 urtean, aurreko urtean bezela eta arrazoi berberengatik, Soraluzeko Udal berriak bertan behera laga zituen Andramarixak.
    Honetaz gain Joaquin Olamusu serenoa suhiltzailea ere izendatu zuten, Gayarre zinemaren jabeari zergak jeitsi zizkioten, eta ihes egindako udal langileen soldatak berreskuratu zituzten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Erregetxe zaharra. Ikuspegi orokorra 03 (Oscar Pérez 2017).jpg 7 1587 urtean Ana de Mendiola izenekoak, Francisco de Arizagaren alargunak, 30 dukateko zorrak zirela eta, Juan Garcia de Uribarri jaunaren ondasunaren kontra auzia zabaldu zuen.
    Juan Garcia de Uribarri hamazortzi urte lehenago hil zen, 1569 urtean. Arrasatearra jaiotzez, Soraluzen eraiki zuen bizitza: armagilea, merkataria, alkatea, eskribaua... Uribarri dorrea ere eraiki zuen, gerora Erregetxe zaharra bilakatu zena.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 9 2017 urtean Soraluzeko Udala Sologoeneko zentralaren jaun eta jabe bihurtu zen.
    Aurretik, zentrala Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoarena zen, bazkideak EVE (%75) eta Soraluzeko dala zirela (%25).

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pintorekua etxea. Aurrekaldea (Juan Francisco Astiazarán 1994).jpg 13 1725 urtean Josep de Ganuza (semea) Pintorekua izeneko etxea hil zen.
    Josep de Ganuza aitak eman zion izena etxeari, Soraluzera etorri zenean parrokiako erretaula margotzera, eta Santa Ana komentuko pare bat eskultura urreztatzera. Semea ere pintorea izan zen.
    Etxe honetan zuloagatarrak bizi eta lan egin zuten XIX mendean. Josefa Mikaela Maiztegi ere, Babesetxearen sortzailea, etxe honetan jaio eta hil zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Logroño. Revellineko atea.jpg 14 Izurritea zela eta, 1598. urtean, Logroñoko Udalak Soraluze jarri zuen zerrenda beltzean.
    Zerrenda hau Revellin ate ondoan zintzilikatu zuten. Soraluzez gain, Oñati, Bergara, Donostia, Astigarraga, Trasmiera, El Ferrol, Torrejón de Velasco, La Puebla de Montalban, Ascartza, Elorriaga eta Arkaia agertu ziren zerrendan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 14 1914 urtean arautegia onartu zioten Zintzotasuna, socorros del Círculo Tradicionalista izeneko elkarteari.
    Egoitza Círculo Tradicionalistan bertan zuen, Bolia tabernaren goiko solairuan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Herriko jaiak. Andramarixak. Erandioko Banda (Diario Vasco 2012).png 15 Andramari eguna.
    Sasoi batean herriko jai nagusiak ziren, baina abuztuko oporrak sortu zirenetik programa asko arindu da. Gaur egun, bezperan txupinazoa eta iluntzean berbena izaten da. Andramari egunean kalejira, banda kontzertua eta berbena; inoiz herri-kirol erakustaldiak eta suzko erroberak izan dira.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 03. Debako hondartzan (1936).jpg 15 1937 urtean, nazionalek SAPAko Vickers 40/40 kañoia harrapatu zuten Reinosan.
    Kañoi hauek oso istorio korapilotsua izan zuten. Bukatu baino lehen Irungo frontera eraman zituzten, baina eragin eskasa zuten eta, Soraluzen tirabirak eta atxilotzeak izan ziren. Errepublikako gudarosteak berekin ekarri zituzten Bizkaia eta Kantabrian zehar, baina azkenean nazionalen esku erori ziren.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 16 San Roke eguna.
    Santana jaien mesedetan, azken urteetan programa asko arindu da: goizetik prozesioa joaten da San Rokeren bila, eta ongi etorria egiten zaio; egunean zehar tortila lehiaketa, dantza lehiaketa... eta iluntzean berbena.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Herriko jaiak. San Roke txiki. Sokamuturra.jpg 17 San Roke Txiki eguna.
    Zezenzaleen eguna da; zezenak goiz eta arratsaldez izaten dira: sokamuturra eta kalejirak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 18 1937ko abuztuak 18ko saioan, Udalak Dibortzio legea bertan behera lagatzeko alde agertu zen, modu sutsuan.
    Honetaz gain, Radio Requetérekin harpidetu zen, eta hurrengo irailak 22ko jai egitaraua prestatzen hasi zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Aurea Etxaniz Beitia. Erretratua.jpg 18 Aurea Etxaniz Beitia, soraluzetar raketista, 1948 urtean jokatu zuen azken partida profesionall moduan, Las Palmas de Gran Canarian.
    Aurretik Sabadell, Logroño, Las Palmas eta Santa Cruz de Tenerifeko frontoietan aritu zen. Erretiratu eta gero, Jose Acostarekin ezkondu eta Caracasera joan ziren bizitzera. 2019 urtean hil zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pedro de Placencia. Sinadura.jpg 19 1517 urtean Pedro de Placencia Nafarroako Hastategiko gotorkelua eraikitzeko maisu hargin nagusienetakoa izan zen.
    Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean, harrapatutakoa defendatzeko hainbat gotorleku eraiki zituen, horietako bat Hastategin. Gaur egun Chateau Pignon moduan ezagutzen da, eta ez da gauza handirik geratzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg 19 1757 urtean herriko alkateak eta Inazio Larreategi barrerazaleak zezenketarako plaza ixten erabiltzen zituzten barreren inbentarioa egin zuten.
    Zezenketak plaza zaharrean egiten ziren, eta inbentario honi esker jakin daiteke Soraluzeko herriko plazan jendea begira nondik eta nola egoten zen.
    Abuztuko Andramari egunean zezenak izan ziren. 307 erreal kostatu ziren banderila eta ezten-hagak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Ramon de Gorosta. Argazkia.jpg 20 1889 urtean Ramón de Gorosta armagile eta josulagun soraluzetarra Murtzian hil zen.
    Aurretik Soraluzen aritu zen armagile, eta gero Orbaizetan eta Madrilen. 1862 urtean Josuren Lagundian sartu zen, eta erizaina aritu hainbat hospitaletan.
    Hil eta gero bi biografia idatzi zituzten, horietako bat Ramiro Larrañagak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 22 1856 urtean Asiako gaitza edo morbo asiático epidemiak ez zuen kalte handirik egin Soraluzen, eta Udalak honako agiria sortu zuen:
    Hiri honetako Udalak joan den urtean eta San Roke bitarteko izan delarik, Asiako morbo kolera izeneko epidemia izugarritik hiri hau libratzeagatik Ahalguztidunari eskerrak emateko, herri honetako babesle den santu horren ohorez bederatziurrenak egingo duela erabaki du, datorren igandean hasita.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pagobedeinkatu tumulua. Gurutzea (Jose).jpg 22 1939 urtean Soraluzeko eta Elgoibarreko Udalek bi herrien arteko mugarriak aztertu eta zehaztu zuten.
    Soraluze aldetik 6 lagunek hartu zuten parte: Miguel Larrañaga (alkatea), Carlos Lizarratu (zinegotzia), Domingo Ucin (zinegotzia), Rufino Zabaleta (zinegotzia), Pedro Ygnacio Sologaistua (perito) eta Arturo Oregui (udal idazkaria). Bi txosten osatu zituzten, bata akta bera (testu laua) eta bigarrena ibilbidea (txosten teknikoa, bere neurri eta krokisekin).

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 23 1598. urtean, izurritea zela eta, Juan Ibañez de Izaguirrek testamentua egin zuen.
    Bertan zioenez, Izagirreko bere etxeko sotoan uzten zituen Maria de Saloguen zenaren bi oheak. Eta nahiz eta lehendik beste bi ohe egon, haietako bat erre egin zen, gaixotasun kutsakorra zuen etxekoandrea bertan hil zelako, eta bigarrena, gaixotasun berengatik haurrak hil zirena, atarian dago erretzeko. Testamentua egitean, gaixotasunaren ondorioz hilko zen beldur dela adierazi zuen, eta, beraz, erabaki zuen Izagirreren etxeko eta bere abereen oinordekoa bizirik geratzen zitzaion alaba izango zela, Francisca de Izaguirre.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Herriko jaiak. Ezozia. Aintzinako jaiak 03.jpg 24 Sasoi bateko Ezoziako jaiak San Roke Txikiko hurrengo domeka inguruan ospatzen ziren.
    Bi egunetakoak ziren, Domeka kaletarrentzat zen, eta astelehena bailarakoentzat. Programa, gutxi gora behera, nahikoa antzekoa zen urte guztietan: zapatuan kantaldia, euskal abeslariekin; domekan meza nagusia, ostean bertsolariak eta herri kirolak, eta arratsaldean erromeria (iluntzean Plaza Zaharrean bukatzen zena); astelehenean meza eta ostean erromeria, trikitilariek animatuta; inoiz bertsolariak ere.
    Gaur egun ekainaren erdialdera egiten dira.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Jai egitaraua (Antonio Arruabarrena 1950).jpg 24 1666 urtean jaietako erabili zituzten zezenak saldu zituzten.
    Arrazoia, zangarrak, suharrak eta biziak izan beharrean, oso motelak suertatu zirela.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 26 1910 urtean Socorros Mútuos de Artesanos elkarteari arautegi berria onartu zioten. <vr> Egoitza Etxaburueta 10, 1. solairuan zuen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Deba ibaia. Ufala Santa Ana zubian (1983).jpg 26 1983 urtean ufala izan zen. Soraluzen kalte ekonomikoak besterik ez zuen eragin.
    Gipuzkoa eta Bizkaiko 110 herri gune katastrofiko bezala izendatu zituzten. 40 bat herritar hil edo desagertu ziren, eta galera ekonomikoak 1.200 milioi eurotik gorakoak izan ziren. Ostiral hartan, aste guztiko eurite handien ondoren, azken euri jasa erraldoi bat etorri zen: 24 ordutan 500 bat litro bota zituen, ostiraleko goizeko 9:00etatik larunbateko 9.00ak bitartean.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Isabel II. Erretratua (Federico Madrazo 1844).jpg 27 1845. urteko abuztuan Isabel II.a erregina, ama eta ahizta Arrasatera etorri ziren, Gesalibarreko bainuetxeko urak hartzeko asmoz.

    Inguruko herrietan ere ibili ziren. 27an Soraluzen gelditu ziren, Debako bidean. Iluntzean herrian geratu ziren atzera, eta parrokia eta Erregetxea bisitatu zituzten. Jendetza handia bildu zen, era sokamuturra zein dantzak ez ziren falta.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Serafin Achotegui. Arrateko hilarria.jpg 29 1936 urtean, Arraten preso zela, larri zauritu zuten Serafin Achotegui soraluzetarra.
    Egun horretan nazionalek Eibar bonbardatu zuten, eta Arraten preso zeuden karlistak bibaka eta txaloka hasi ziren. Miliziano batek leihotik tiro egin eta Serafin Achotegui larri zauritu. Ahal zen moduan artatu zuten, eta hurrengo egunetan milizianoek eraman zuten "Soraluzera bueltatzeko omen". 1937ko urriaren 10ean aurkitu zuten gorpua, Arraten bertan lurperatuta.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    U Jaiak 15 (A. Bolumburu).jpg 30 Emeterio eta Zeledonio santuen eguna.
    Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta Soraluzeko San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Policarpo Larrañaga Aranguren (zuri-beltzean).jpg 30 Policarpo Larrañaga abade soraluzetarra, "Don Poli", Baionan hil zen 1956 urtean. Abadea izateaz gain, idazle, sindikalista, politikari… Ezoziko Ama ereserkiaren letraren egilea ere bada.


    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Donostiako Plazentzia baserria. Ikuspegi orokorra 2.jpg 31 1746 urtean Donostiako Plasentzia baserrietako jabea zen Joaquin Sanchez-ek Errenteriako udalari Perratxaleku izeneko barrutian garoa mozteko baimena eskatu zion.
    Ramón Zazo XVIII mendeko historialariak zioenez, Archiguinolaza de Placencia baserritik Donostiako portua ikusten omen zen. Baliteke Donostiako baserri hau Soraluzeko Atziolatza Zar baserritik etortzea.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).


    Erreferentziak