Irureko jaiak (eu)

    Sorapediatik
    Irureko jaiak

    Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Amabirjinaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean[1]. Baina inoiz astebarruan izan dira.

    1977. urtean agertzen dira jai egitarauetan lehen aldiz.

    Ezoziako jaien egitura antzekoa zuten: jaiak zapatu iluntzean hasten ziren, ezkil-otsa eta suziriekin. Domekan meza nagusia, bertsolariak eta bolajokoak izaten ziren. Eta azken eguna astelehena izaten zen, aurrekoaren antzekoa baina auzokoendako pentsatuta.

    Bailaran gero eta jende gutxiago bizi delako edo, poliki-poliki jaiek beherako bidea hartu zuten: zapatuko sarrera desagertu zen, bertsolarien ordez trikitilariak agertu ziren eta bi egunetan luntxak eskaintzen zituzten (astelehenean auzokoendako bakarrik).

    2003. urtean laga zioten jaiak antolatzeari, baina urte batzuk geroago berriro ekin zioten, egun bakarreko jaiarekin: domekan, meza, trikitilariak eta luntxa.


    Erreferentziak

    1. 1901. urtean, berriz, abuztuak 26ren osteko igandean ospatzen ziren, Serapio Mugicak Geografia de Guipúzcoa liburuan jaso zuenez.