Ezoziko Ama (eu)

    Sorapediatik
    Ezoziko Amaren prozesioa (Indalecio Ojanguren)
    Izenburua Ezoziko Ama
    Egilea/k Policarpo Larrañaga (berbak)
    Juan Bautista Gisasola (musika)
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Egoibarra.eus
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Gaur egun abesten den bertsioa hauxe da:

    Ezoziko ama, gure zaindari onena,
    gure herri dana hartu eta zaindu, Ama.
    Zure semean eskerrak iritsi dagiguz
    danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.


    Dena dela, jatorrizko bertsioak Agur ene Ama zuen izena:

    Agur, Ene Ama, Arratetik zatozena!
    Gure herri dana zuregana bihurtzera.

    Zure Semean eskerrak iritxi dagizuz;
    Danok zerura jun gaitezen Ama egizu.

    Agur, agur Ama, gure bihotza zarana!
    Gure herri dana guk dakargu zuregana.

    Zure Semean...

    Arrateko Ama, gure Amarik onena!
    Gure herri dana hartu eta zaindu Ama.

    Zure Semean...

    Ama, har gaitzazu! Zure umeak gara-ta,
    Gure herri dana zaindu eta gorde Ama.

    Zure Semean...

    Zure begi horrek itzuli zazuz gugana!
    Gure herri dana bihurtu, arren! zugana.

    Zure Semean...


    Azalpenak

    Kantuz kantu[1] liburuan jasotzen den bezala, gaur egun Ezoziko Ama izenez ezagutzen dugun abestia luzeagoa zen hasiera batean.

    Agur ene Ama izenez idatzi zuten Policarpo Larrañaga Eibarko parroko soraluzetarrak eta Juan Bautista Gisasola[2] musikari eibartarrak, 1933. urtean.

    Eibarko abadea izanik, kantua Arrateko Amabirjinari eskaintzeko asmoa zuen. Baina, Andoni Astigarraga loibak kontatzen zuenez, orduko Soraluzeko parrokoak, Martin Arangurenek, esan omen zion: "Ondo dago Arrateko Amari eskaintzea. Baina ez ahaztu soraluzetarra zarela, eta zure lehen debozioa Ezoziko Amarenganakoa izan zela". Horregatik, ereserki bikoitza da, Ezoziko Amari eta Arratekoari eskainia.

    Grabazioa (Arrateko Ama) Usandizaga disketxeak egin zuen. Usandizaga disketxea Jon Oñatibiak sortu zuen frankismo sasoian.


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Erreferentziak

    1. Kantuz kantu. Egoibarra.
    2. Juan Bautisla Gisasola. Egoibarra