«Komunikabideak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    15. lerroa: 15. lerroa:


    …baina kontutan hartzen badira Deba arroko erromatar aztarnak, eta Kortazarreko Haitzak oso leku aproposa dela inguruak zelatatzeko, aukera honek kontutan hartzekoa dela ematen du.
    …baina kontutan hartzen badira Deba arroko erromatar aztarnak, eta Kortazarreko Haitzak oso leku aproposa dela inguruak zelatatzeko, aukera honek kontutan hartzekoa dela ematen du.
    [[Fitxategi: Nouvelle_Carte_de_Biscaye_avec_les_grans_chemins._Soraluze_ingurua_(Pieter_van_der_AA_1707).jpg | thumb | 300px | left | Soraluze ingurua (Pieter van der AA 1707)]]


    ==Aintzinako sarea==
    ==Aintzinako sarea==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu) | hemen]].''</small>
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu) | hemen]].''</small>
    XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, bide sarea erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen, ezzen asko aldatu. Eta Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena.
    Sare honek bi ardatz zituen, hegoalde-iparraldekoa eta mendebalde-ekialdekoa. Lehenak, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuen. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen Deba ibaiaren ertzetik, eta hemendik Elgoibarrera, baina Ezozia eta San Rokeera igotzen, altura hartzeko eta Maltzagako labarrak saihesteko.
    Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Eibartik Azitainera Ego ibaiaren ondotikmegin eta gero, Azitainetik gora egiten zuen, Irureraino. Arrazoia aurrekoarennberbera zen, Malrzafako labarrak saihestea. Iruretik Soraluzera jaiesten zen, bidea Zabale, Sagar-erreka eta San Martzialetikmpasatzen zela.
    ehengoa Ardatz honetako mendebaldean ez da Eibar agertzen, Elorrio baizik (Elorrio >> Udala >> Soraluze). Eta ekialdean bide bakarra izango zen, behintzat Irukurutzetara heldu arte, eta handik aurrera bitan, hirutan zabalduko zen<ref>Mapak bi bide erakusten ditu, bata Azpeitiara eta Zestoara bigarrena, inolako zentzurik ez daukana.</ref>.
    Eta sare honek herriko hainbat erabaki baldintzatu zituen: herria non egin (bidegurutzean, Deba ibaiaren ibiaren ondoan), ermitak non jaso (bide bazterrean), dorretxeak non eraiki (bidesariak kobratzeko toki errezenean)… Eraikin asko, gaur egun mendian sakabanatuta agertze bazaizkigu ere, garai betean denak erregebide ertzetan egin zituzten.
    ===Erregebide ondoko eraikinak===
    Aintzinako Soraluze eta Herlaibia erregebide inguruan sortu ziren, biak ala biak ibien ondoan: bata Deba ibaiarenean, eta Erlai errekarenean bestea.
    Soraluzeko etxe zaharrenetakoak ere erregebide ondoan eraiki zituzten, erregebidea etxearen eta harkaitzen artean pasatzen dela: [[Arregia jauregia (eu)|Arregia dorretxea]] eta Atxuriko etxea. Bidaiariei bidesariak kobratzeko? [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] baserria ere, herriko zaharrenetakoa, erregebidearen ertzean zegoen.
    Eta herriko hainbat eraikin erlijioso ere erregebide ertzean egin zituzten: [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako santutegia]], [[Santa Cruz ermita (eu)|Santa Cruz ermita]], [[Maala ermita (eu)|Maala ermita]].
    ==Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea==
    ===Trazadura===
    Zeharkako ardatzaren lehenengo zatia mendebaldekoa da, Bizkaia aldekoa.
    Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekako ibian bertan, Deba arroko errege bidean.
    [[Atxuri kalea (eu)|Atxuri]] kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero [[Txara (eu)|Txaratik]] aurrera egiten zuen. [[Zupide jauregia (eu)|Zupide jauregitik]] zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, [[San Martzial ermita (eu)|San Martzialerantz]]. Ermita albo batean lagata, [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] bailaran sartzen zen, altura jeisten [[Barrena baserria (eu)|Barrena]] baserriaren atzetik pasatuz eta errekaren beste aldera zeharkatuz<ref>Agiri zaharretan puntu honi ''Ugarroagaco vide-curuzia'' esaten zitzaion.</ref>.
    ::''Bazen beste balizko bide bat, Atxuri eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegietatik]] aurrera jotzen zuena [[Olabarrena (eu)|Olabarrenara]] heldu arte. Handik [[Igarate baserria (eu)|Igaratera]] pasa, eta Sagar-errekatik gora Barrena baserriraino. Agian, mendeetan zehar, biak erabili izan ziren.''
    Barrena inguruko Ugarroagako bidekurutzetik erregebideak [[Eitza baserria (eu)|Eitza]] aldera jotzen zuen, berriro altura irabazten. Eitzatik aurrera errege bidea nahikoa laua zen [[Iraolabeitia baserria (eu)|Iraolabeitia]] baserriraino, [[Zabale baserria (eu)|Zabaletik]] ere pasatzen zela, mendiari buelta emanaz.
    Iraolabeitiatik gora egiten zuen, [[Irureko plaza (eu)|Irureko plazaraino]]. Hemendik, Maltzagako amildegia albo batera lagata, Azitainera jeisten zen. Azitainetik Eibarrera Ego ibaiaren ezkerreko aldetik joaten zen, lau lau.
    ===Erregebide ondoko eraikinak===
    XII mendean Nafarroako erregeak Don Celinos bere lehengusua mendebaldeko marka defendatzera bidali zuenean, honek gaur eguneko [[Irureko plaza (eu)|Irureko plazan]] bertan ezarri zen, bere jende, ganau eta txakurrekin. Bera eta bere taldea babesteko [[Irure Hamengua baserria (eu)|Irure zaharra]] jaso zuen, errege bidearen ertzean. Modu honetan mugako bideak zaindu, bidesariak kobratu... ahalko zuen eta.
    Handik urteetara, Irure hotza zelakoan, Don Celinos honek semeari utzi zion bertako etxea eta Azitainen eraiki zuen berria, gerora Unzueta jauregia<ref>Gaur egun La Salleko ikastetxea dago bertan.</ref>.
    Eta Iruretarrek beste etxe handiagoa jasotzerakoan, [[Irure Handikoa baserria (eu)|Irure Handikoa]], hau ere errege bidearen ondoan eraiki zuten.
    Herriko hiru ermita ere errege bidearen ondoan eraikita daude: Irureko [[San Esteban ermita (eu)|San Esteban]], Zabaleko [[Santa Ageda ermita (eu)|Santa Ageda]] eta [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketako]] [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]].
    [[Santutxua (eu)|Santutxua]]<ref>San Salvador ermita, Espiritu Santuaren ermita edo ''Humilladero''a.</ref>, Olabarrena ondoan zegoena, errege bidearen ondoan egin zuten.
    [[Fitxategi: San Andres ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg | thumb | right | 400 px | San Andres ermita (Indalecio Ojanguren)]]
    ==Zeharkako ardatza: Azkoitiarako bidea==
    ===Trazadura===
    Zeharkako ardatzaren bigarrengo zatia ekialdekoa da, Gipuzkoa aldekoa.
    [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barriaren]] ondoan hasi, eta errepideak gora egiten zuen [[Elizburu kalea (eu)|Elizburu]] kaletik gora, eta [[Santa Maria la Real eliza (eu)|parrokiaren]] atzetik gero. [[Zeleta baserria (eu)|Zeleta]] eta [[Bozkoitxi baserria (eu)|Bozkoitxi]] albotik pasa, eta pixkat igo eta gero [[Keixeta erreka (eu)|Keixeta]] errekara heltzen zen, [[Keixetako errota baserria (eu)|Keixetako errota]] albo batean utzita. Behin erreka ibi batez zeharkatuta, gora egiten zuen [[Arteta baserria (eu)|Artetaraino]] eta handik [[San Andres ermita (eu)|San Andres]] ermitaraino.
    Ermitatik  aurrera nahikoa zuzen segitzen zuen erregebideak, [[San Andres baserria (eu)|San Andres]] eta [[Ipiñarrieta baserria (eu)|Ipiñarrieta]] baserrien ondotik pasatzen [[Askabeiti (eu)|Askabeitiraino]].
    Hemendik Mendigainera igotzeko erregebideak eskumara jotzen zuen, [[Atxolin Txiki mendia (eu)|Atxolin Txiki]] azpian [[Mendigain (eu)|Mendigaineko]] bidearekin bat egin arte. Mendigaina jarraituz, [[Pagobedeinkatu (eu)|Pagobedeinkatu]], [[Kurutzebakar mendia (eu)|Kurutzebakar]] eta [[Irukurutzeta mendia (eu)|Irukurutzetatik]] pasatzen zen. Mendigaineko tarte honetan erregebidea nahiko ondo gordetzen da.
    Irukurutzetatik aurrera erregebidea itsasertzera zihoan, baina barrutik: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Meaga eta Zarautz.
    ===Erregebide ondoko eraikinak===
    1558 urtean [[San Andres ermita (eu)|San Andres]] ermita eraiki zuten Azkoitiarako erregebidearen ondoan, [[Itsasoi baserria (eu)|Itsasoi]] baserriaren lurretan.
    ==XVIII mendeko errepide berria eta baserrietako bideak==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu) | hemen]].''</small>
    Ekonomia aldetik, XVIII mendea oso ona izan zen. Garraioa handitu zenez, aurreko erregebideak txiki geratu ziren eta, traketsak zirenez, errepide berria egitea erabaki zuten: ''Bergaratik Eibarrera eta Altzolako portura''.
    Horretarako Maltzagako lotunea zabaldu zuten, errepide berria ibaiaren ondotik eramanez. Ondorioz, bidariek eta garraiolariek aurreko errege bide zaharrak erabiltzeari utzi zieten.
    Errege bide zahar hauek baserritarren erabilgarri geratu ziren, batez ere Soraluzeko herri kaskoa bailarekin eta baserriekin lotzeko. Gainontzekoak galdu ziren, erabilera faltaz.
    Eta baserritarrek hainbat urteetan erabili izan dituzte herrira jaisteko, oinez, mandoz edota idi gurdiz. ideen mantenimientua ere baserritarren esku geratu zen. Trafikoa askoz gutxiago izanik, bideek gutxiago sufritzen zuten eta, inoiz apurtzekotan, konpontzerakoan ''estutu'' egiten zituzten.
    Egoera hau 1970 hamarkada arte behintzat mantendu izan zen. Orduan mendiko errepide berriak egin ziren, kotxe, ranrober eta kamioiendako. Batzutan aurreko errege bideen gainetik egin bazituzten ere, gehienetan trazadura berriak egin zituzten. Bide zaharrak, nahiz eta baten batzuk  eusten saiatu, sasiek jan egin dituzte.




    75. lerroa: 160. lerroa:
       |zoom = 14 | height = 900 | type = earth
       |zoom = 14 | height = 900 | type = earth
    }}
    }}


    ==XVIII mendeko errepide berria==
    ==XVIII mendeko errepide berria==

    22:27, 23 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Iruña-Veleiatik Tritium Tiboricum-erako balizko galtzada

    Erromatar garaiko balizko galtzada

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Hasiera batean erromatar aztarnak ager vasconum[1] delakoan agertu baziren, gero euskal itsasertzekoak aurkitu zituzten: Forua, Tritium Tiboricum, Menosca, Oiarso…

    XX mendean saltus vascomun[2]) lurretan hasi dira aztarnak agertzen, batez ere Oiarso aldean eta Deba arroan (Arrasate, Soraluze, Mutriku).

    Tartean agertu diren erromatar aztarna hauek kontutan hartuta, oso litekeena da bigarren mailako galtzada izatea Tritium Tiboricum (Astigarribia, Mutriku) ab Asturica Burdigalam galtzada nagusiarekin lotzeko, Kantauri isurialdeko beste hainbat tokitan gertatzen den moduan. Deba arroan Veleiatik etorrita Kurzetatik sartuko zen, edo Suessatio (Arkaia) edo Mariturri-tik hasita Arlabanetik. Bi kasuetan, erromatar bidea Soraluzetik pasatuko zen, bai ala bai: ibaiaren ezkerraldetik iritsiko zen, gaur egunean zubi nagusia dagoen tokiraino, eta bertan ibaia zeharkatu eta Debaren eskumaldetik, poliki poliki gora igotzen zen Maltzagako labarrak saihesteko; azkenean, Elgoibar aldera jaitsiko zen.

    Bide hau ez zuten erromatarrek asmatuko; bidea aurretik izango zen, eta erromatarrek zabaldu eta egonkortu egingo zuten.

    Balizko bide honen aztarnarik ez da oraindik agertu…

    …baina kontutan hartzen badira Deba arroko erromatar aztarnak, eta Kortazarreko Haitzak oso leku aproposa dela inguruak zelatatzeko, aukera honek kontutan hartzekoa dela ematen du.

    Soraluze ingurua (Pieter van der AA 1707)

    Aintzinako sarea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, bide sarea erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen, ezzen asko aldatu. Eta Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena.

    Sare honek bi ardatz zituen, hegoalde-iparraldekoa eta mendebalde-ekialdekoa. Lehenak, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuen. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen Deba ibaiaren ertzetik, eta hemendik Elgoibarrera, baina Ezozia eta San Rokeera igotzen, altura hartzeko eta Maltzagako labarrak saihesteko.

    Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Eibartik Azitainera Ego ibaiaren ondotikmegin eta gero, Azitainetik gora egiten zuen, Irureraino. Arrazoia aurrekoarennberbera zen, Malrzafako labarrak saihestea. Iruretik Soraluzera jaiesten zen, bidea Zabale, Sagar-erreka eta San Martzialetikmpasatzen zela.

    ehengoa Ardatz honetako mendebaldean ez da Eibar agertzen, Elorrio baizik (Elorrio >> Udala >> Soraluze). Eta ekialdean bide bakarra izango zen, behintzat Irukurutzetara heldu arte, eta handik aurrera bitan, hirutan zabalduko zen[3].
    


    Eta sare honek herriko hainbat erabaki baldintzatu zituen: herria non egin (bidegurutzean, Deba ibaiaren ibiaren ondoan), ermitak non jaso (bide bazterrean), dorretxeak non eraiki (bidesariak kobratzeko toki errezenean)… Eraikin asko, gaur egun mendian sakabanatuta agertze bazaizkigu ere, garai betean denak erregebide ertzetan egin zituzten.



    Erregebide ondoko eraikinak

    Aintzinako Soraluze eta Herlaibia erregebide inguruan sortu ziren, biak ala biak ibien ondoan: bata Deba ibaiarenean, eta Erlai errekarenean bestea.

    Soraluzeko etxe zaharrenetakoak ere erregebide ondoan eraiki zituzten, erregebidea etxearen eta harkaitzen artean pasatzen dela: Arregia dorretxea eta Atxuriko etxea. Bidaiariei bidesariak kobratzeko? Espilla baserria ere, herriko zaharrenetakoa, erregebidearen ertzean zegoen.

    Eta herriko hainbat eraikin erlijioso ere erregebide ertzean egin zituzten: Ezoziako santutegia, Santa Cruz ermita, Maala ermita.


    Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea

    Trazadura

    Zeharkako ardatzaren lehenengo zatia mendebaldekoa da, Bizkaia aldekoa.

    Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, Erlei errekako ibian bertan, Deba arroko errege bidean.

    Atxuri kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero Txaratik aurrera egiten zuen. Zupide jauregitik zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, San Martzialerantz. Ermita albo batean lagata, Sagar-erreka bailaran sartzen zen, altura jeisten Barrena baserriaren atzetik pasatuz eta errekaren beste aldera zeharkatuz[4].

    Bazen beste balizko bide bat, Atxuri eta Baltegietatik aurrera jotzen zuena Olabarrenara heldu arte. Handik Igaratera pasa, eta Sagar-errekatik gora Barrena baserriraino. Agian, mendeetan zehar, biak erabili izan ziren.

    Barrena inguruko Ugarroagako bidekurutzetik erregebideak Eitza aldera jotzen zuen, berriro altura irabazten. Eitzatik aurrera errege bidea nahikoa laua zen Iraolabeitia baserriraino, Zabaletik ere pasatzen zela, mendiari buelta emanaz.

    Iraolabeitiatik gora egiten zuen, Irureko plazaraino. Hemendik, Maltzagako amildegia albo batera lagata, Azitainera jeisten zen. Azitainetik Eibarrera Ego ibaiaren ezkerreko aldetik joaten zen, lau lau.


    Erregebide ondoko eraikinak

    XII mendean Nafarroako erregeak Don Celinos bere lehengusua mendebaldeko marka defendatzera bidali zuenean, honek gaur eguneko Irureko plazan bertan ezarri zen, bere jende, ganau eta txakurrekin. Bera eta bere taldea babesteko Irure zaharra jaso zuen, errege bidearen ertzean. Modu honetan mugako bideak zaindu, bidesariak kobratu... ahalko zuen eta.

    Handik urteetara, Irure hotza zelakoan, Don Celinos honek semeari utzi zion bertako etxea eta Azitainen eraiki zuen berria, gerora Unzueta jauregia[5].

    Eta Iruretarrek beste etxe handiagoa jasotzerakoan, Irure Handikoa, hau ere errege bidearen ondoan eraiki zuten.

    Herriko hiru ermita ere errege bidearen ondoan eraikita daude: Irureko San Esteban, Zabaleko Santa Ageda eta Ernizketako San Martzial.

    Santutxua[6], Olabarrena ondoan zegoena, errege bidearen ondoan egin zuten.


    San Andres ermita (Indalecio Ojanguren)

    Zeharkako ardatza: Azkoitiarako bidea

    Trazadura

    Zeharkako ardatzaren bigarrengo zatia ekialdekoa da, Gipuzkoa aldekoa.

    Plaza Barriaren ondoan hasi, eta errepideak gora egiten zuen Elizburu kaletik gora, eta parrokiaren atzetik gero. Zeleta eta Bozkoitxi albotik pasa, eta pixkat igo eta gero Keixeta errekara heltzen zen, Keixetako errota albo batean utzita. Behin erreka ibi batez zeharkatuta, gora egiten zuen Artetaraino eta handik San Andres ermitaraino.

    Ermitatik aurrera nahikoa zuzen segitzen zuen erregebideak, San Andres eta Ipiñarrieta baserrien ondotik pasatzen Askabeitiraino.

    Hemendik Mendigainera igotzeko erregebideak eskumara jotzen zuen, Atxolin Txiki azpian Mendigaineko bidearekin bat egin arte. Mendigaina jarraituz, Pagobedeinkatu, Kurutzebakar eta Irukurutzetatik pasatzen zen. Mendigaineko tarte honetan erregebidea nahiko ondo gordetzen da.

    Irukurutzetatik aurrera erregebidea itsasertzera zihoan, baina barrutik: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Meaga eta Zarautz.

    Erregebide ondoko eraikinak

    1558 urtean San Andres ermita eraiki zuten Azkoitiarako erregebidearen ondoan, Itsasoi baserriaren lurretan.


    XVIII mendeko errepide berria eta baserrietako bideak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ekonomia aldetik, XVIII mendea oso ona izan zen. Garraioa handitu zenez, aurreko erregebideak txiki geratu ziren eta, traketsak zirenez, errepide berria egitea erabaki zuten: Bergaratik Eibarrera eta Altzolako portura.

    Horretarako Maltzagako lotunea zabaldu zuten, errepide berria ibaiaren ondotik eramanez. Ondorioz, bidariek eta garraiolariek aurreko errege bide zaharrak erabiltzeari utzi zieten.

    Errege bide zahar hauek baserritarren erabilgarri geratu ziren, batez ere Soraluzeko herri kaskoa bailarekin eta baserriekin lotzeko. Gainontzekoak galdu ziren, erabilera faltaz.

    Eta baserritarrek hainbat urteetan erabili izan dituzte herrira jaisteko, oinez, mandoz edota idi gurdiz. ideen mantenimientua ere baserritarren esku geratu zen. Trafikoa askoz gutxiago izanik, bideek gutxiago sufritzen zuten eta, inoiz apurtzekotan, konpontzerakoan estutu egiten zituzten.

    Egoera hau 1970 hamarkada arte behintzat mantendu izan zen. Orduan mendiko errepide berriak egin ziren, kotxe, ranrober eta kamioiendako. Batzutan aurreko errege bideen gainetik egin bazituzten ere, gehienetan trazadura berriak egin zituzten. Bide zaharrak, nahiz eta baten batzuk eusten saiatu, sasiek jan egin dituzte.





    Mapa kargatzen...

    XVIII mendeko errepide berria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Trenbidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Saihesbidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Autobidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Deba bailarako tranbia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    2000 urteko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak Eskoriatza eta Maltzaga lotuko zituen tranbiaren proiektua bultzatu zuen. Tranbia berri honen laugarren fasea (Bergara-Maltzaga) Soraluzetik pasako zen.

    Proiektua 2005 urtean aurkeztu zen Debagoieneko herritan, baina gobernuaren aldaketa batetik, eta udalek jarritako alegazioak bestetik, azkenean bertan behera geratu zen.

    Erreferentziak

    1. Ager vasconum = euskaldunen lur sailak; hau da, Ebro ibaiaren isurialdea: Araba eta Nafarroa).
    2. Saltus vasconum = euskaldunen basoa; hau da, Kantauri itsasoaren isurialdea: Bizkaia eta Gipuzkoa.
    3. Mapak bi bide erakusten ditu, bata Azpeitiara eta Zestoara bigarrena, inolako zentzurik ez daukana.
    4. Agiri zaharretan puntu honi Ugarroagaco vide-curuzia esaten zitzaion.
    5. Gaur egun La Salleko ikastetxea dago bertan.
    6. San Salvador ermita, Espiritu Santuaren ermita edo Humilladeroa.