Irure Hamengua baserria (eu)

    Sorapediatik
    Irure Hamengua
    Irure Zar / Irure Txiki
    Irure Hamengua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Irure Hemengoa
    Bailara Irure
    Altuera 310 m
    Hedadura 35 Ha
    Kaletik 3,35 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Irure izango da, segururena, Soraluzeko toponimo zaharrenetakoa. Itxura denez, izena lehen jabearengandik datorkio, Don Celinos de Irure zaldun nafarra.

    Aurreko jabea, Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen eta, erregearekin haserretuta, honek mendebaldeko mugara (markara) bidali zuen. Soraluzeraino etorri eta Irureko plazan ezarri zen bere jende, ganadu eta txakurrekin. Urte batzuk geroago, 1.165an hain zuzen, zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko.

    Irure armarria hau da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarriak aipatutako gertaera (Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa) islatzen du.

    Armarria hiru aldiz agertzen da herrian: Irure Hamenguan, Irure Handikuan eta ederrena kaleko Arregia etxean. Arregia etxe hau Andrés Ibáñes de Irure jaunarena izan zen, Carlos I enperadorearen medikua, Alemaniako gerran hildakoa.

    Baserri honek benetako izena Irure Hamengua edo Irure Aquende da, bietatik gertuena delako. Irure Txiki gaizki esanda dago: Irure Handikoa-tik Irure Haundi-ra pasa zen, eta bide honetik Irure Hamengua Irure Txiki bihurtu zen.

    XVI. menderako baserri honetan bizi ziren Artolazabaldarrak, gaur egungo jabeak. XVIII mendean, esateko, jabea Joaquín Artolazabal zen. Baserri honetakoek, Intxaustikoek eta Ilordokoek bezala, jokera handiagoa izan dute beti Eibarrerako, eta 1985. urtera arte Irurekoek postua izan zuten Eibarko plazan.

    80. hamarkada hasieran, Jesus Artolazabalek Eibarren daukan jatetxea Eibarko zezenzaleen solasgune bihurtu zen eta Irureko zezenketaren gainean eztabaidatzen zuten. Ramiro Larrañaga ere tartean zebilela, Oiñatiko artxibo zaharretan ere arakatzen ibili ziren, interesak piztuta.

    Televisión Españolakoak ere etorri ziren sasoi hartan zezenketei buruzko programa bat egitera, baina azkenean ez zuten egin. 4 edo 5 kotxetan etorri zirenean, Jesusen ama bakarrik aurkitu zuten etxean. Ama beldurtu egin zen hainbeste kamara eta kanpotarrekin, eta itxura denez, berak ere ikaratu zituen etorritakoak. Azkenean, Itziarrera joan ziren programa egitera, tradizio handiko herri zezen zalea hau ere.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (120. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (250-251 orrialdeak)