Espilla baserria (eu)
Espilla | |
---|---|
Izen formala | Espilla |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 190 m |
Hedadura | Ezozia begiratu |
Kaletik | 1,5 km |
Bertako familia
Larreategi-Alberditarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak, etimologo batzuren arabera, hesi esparrua esan nahi omen du.
Soraluzeko baserri zaharrenetakoa da, XV mendekoa.
1634.ko abuztuak 7an Gerónimo de Villa-k, arma-errege, Madrilen emandako ziurtagiriaren arabera, Gipuzkoako dorretxe zaharrenetarikoa da: de nobles hijosdalgo, notorios de sangre al fuero de España, y de cabo de armería. Bertakoek Anzaluziaren konkistan parte hartu zuten, Fernando III Santua erregearekin.
Bertan jaio zen Espilla doktorea teologo handia, Compendio de conclusiones teológicas liburuaren egilea.
1745. urterako erreta zegoen, erdibanako jabeak Pedro Antonio de Belasco eta Bergarako moja-komunitatea zirela. Hala ere, 1820. urtean Pedro Ariznabarreta zen jabe berria.
Dorretxeak armarri hau erakusten du: zilarrezkoa, erronbo urdina (azur) dauka urrezko arrano batekin kargatua: tarte bakoitzean armiño beltz (sable) bat. Inguru gorriaren barruan zilarrezko zortzi lertxun hosto.
Urte askotan, Espilla baserriaren erdiak zutik iraun du, Ezozia baserrikoek korta moduan erabili dutela, ganadua eta baserriko materialak gordetzeko.
Ezoziako parke berria egiterakoan bota zuten, eta 60 metrotara berria eraiki, bidearen bestekaldean. Espilla zaharraren armarria ere eraikin berrian jarri zuten.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (77. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (240 orrialdea)