Komunikabideak. Deba bailarako tranbia (eu)
- Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)
Aurrekariak
1967/12/31 egunean FEVEk[1] The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company itxi zuen; hau da, Mekolalde-Gasteiz-Lizarra trenbidea.
Debagoieneko udalek saiatu ziren Eskoriatzaraino tartea martxan mantentzen, horretarako konpainia berria sortuz. FEVE ados zegoela ematen bazuen ere, azkenean ez zuen baimenik eman eta ideia bertan behera geratu zen.
Egitasmoa
Deba bailarako herriak tranbiaren bidez lotzea, lerro nagusia eta adarra erabiltzen.
Lerro nagusia Eskoriatzatik Maltzagaraino hoango zen, bertan Eusko Trenbidearekin lotzeko: Eskoriatza >> Artexabaleta >> Arrasate >> Bergara >> Soraluze >> Maltzaga. Eta adarra San Prudentziotik Oñatiraino joango zen.
Aurrikusitako maiztasuna 20 minututakoa zen.
Eraikuntza faseak
Dena batera egin beharrean, tranbiaren eraikuntza lau fasetan aurrikusten zen:
- Bergara - Mondragón – Aretxabaleta. 15,7 km eta 19 geraleku.
- Aretxabaleta – Eskoriatza. 2,6 km eta 3 geraleku.
- San Prudentzio – Oñati. 9,6 km eta 10 geraleku.
- Bergara – Maltzaga. 9,8 km.
Historia
1999 urtearen inguruan Álvaro Amannek, orduko Garraio salburua, proiektua sortu zuen.
2000-2005 epean proiektuak gauzatu ziren, eta 2005 urtean Debagoieneko herri guztietan aurkeztu ziren. Lehen fasea (Bergara-Aretxabaleta) burutzeko muga ere jarri zuten: 2010 urtea.
Baina hurrengo urteetan proiektuak ez zuen aurrera egin. Alde batetik, sozialistak Eusko Jaurlaritzan sartu zirenean, batez ere Gasteizko tranbia eta Donostiako metroa bultzatzea nahiago izan zuten. Eta bestetik, Debagoienetik bertatik alegazio asko aurkeztu ziren kontra, Udaleetatik hasita.
2010 urtean orduko Eusko Jaurlaritzak bertan behera laga zuen proiektua[2].
Ondorioak
Tranbia derrigor Soraluze bertatik pasa beharko zuenez, komunikabide ezin hobea Ermua-Elgoibar-Bergara triangeluan mugitzeko[3]. Baina asmoa zapuztu zenez, ezin onurak aprobetxatu.
Erreferentziak
- ↑ FEVE. Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha.
- ↑ [ https://www.diariovasco.com/v/20100221/alto-deba/tranvia-descarrila-segunda-20100221.html El tranvía descarrila por segunda vez]. Kepa Oliden (Diario Vasco 2010/02/21).
- ↑ Nahiz eta Osintxuko bidegorria desagertu.