Ibilbideak (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzek aukera asko eskaintzen ditu ibilbideak egiteko: natura edota istoria ezagutu, kirola egin, arteaz gozatu edo, besterik gabe, pasiatu.

    Gehienak oinez egitekoak dira, baina badaude bizikletaz egitekoak edo automobila behar dutenak ere.


    Natura ezagutzeko ibilbideak


    Ondarea ezagutzeko ibilbideak

    • Sumendi eta laben ibilbidea (automobila behar da). Soraluzeren iragan bolkanikoaren aztarnak ezagutzeko: kuxin labak, sumendia...
    • Dolmenen ibilbidea (automobila behar da). Mendigainean zehar, zerua eta itsasoaren artean, bertako megalitoak bisitatzeko aukera ematen du.
    • Hiri aztarnak ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluze sortu zeneko (1343) aztarnak topatzeko.
    • Aro Modernoaren ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluzeren garai oparoenen eraikinak bisitatzeko.
    • XX mendeko ibilbidea. Soraluzeko XX mendeko arkitektura eta eraikin nabarmenenak ezagutzeko.
    • Iraganeko bizimoduaren aztarnak. Garai beteko bizimoduaren aztarnak Soraluzeko alde zaharrean: harategiko kakoak, zaldi eta astoak lotzeko uztaiak, forja eta egurrezko balkoiak, ateak eta atetzarrak...
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Erdigunea. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Kalebarrenetik Arregia jauregiraino, handik Etxaburuetatik Plaza Barriraino eta, bukatzeko, Santa Anatik segi komentuko etxeetaraino.
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Baltegieta eta Gabolats. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Zubi Nagusia zeharkatu eta eskumara hartu, errepidetik. Malmeron inguruan eskilarak jeitsi eta, Gabolatseko zubia zeharkatuz, Plaza Zaharreraino.
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Errabal, Atxuri eta Errekalde. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Zubi Nagusia zeharkatu eta ezkerrera hartu, Olea zubiraino, herlabia izan zena zeharkatuz.
    • Armagintza I ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Olearako bidean.
    • Armagintza II ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Sagar-errekarako bidean.
    • Egur landuaren ibilbidea (automobila behar da). Soraluzen oraindik gordetzen diren egurrezko eraikuntzaren ale paregabeak ezagutzeko ibilbidea.
    • Plaza Barriko iturriaren ibilbidea. Ipinarrieta baserriraino ibilbidea, Plaza Barriko iturriaren akudeduktuaren bidez.
    • Osintxuko erroten ibilbidea (Osintxuko ibilbidearekin lotzeko, edo automobila behar da). Osintxuko Muskiritsu errekaren barrena egiteko ibilbidea; bertan, funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu.


    Kirola egiteko ibilbideak

    Nahiz eta mendiko bizikletaz egitekoak izan, gehienak oinez ere egin daitezke, oso luzeak ez direlako:


    Erreferentziak