Soraluze - Krabelin-aitz ibilbidea (eu)

    Sorapediatik

    1993 urtean Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaiak fitxategi bi argitaratu zituen, Debabarreneko herrien inguruetako ibilbideak proposatuz. Ibilbide hauek oinez zein mendiko bizikletaz egiteko aproposak dira.

    Soraluze - Krabelin-aitz ibilbide hau bertan agertzen zen- Honetaz gain beste bi ibilbide agertzen ziren, Soraluze - Sagarerreka eta Soraluze - Kortazar.


    Soraluze - Krabelin-aitz ibilbidea

    Ibilbidea

    Aurkezten dugun ibilbide honek Soralu­zeko hegoaldean dagoen Krabelin-aitzerai­no eramango gaitu:

    1. Soraluzetik Bergararako irteeran dagoen Errekalde kalearen bukaeratik abiatuko gara. Sahiesbidean sartu gabe eskui­nera hartu eta etxe-blokeetatik ehun metro­tara dagoen bidegurutzean...
    2. ...ezkerrera joko dugu. Bariantearen azpitik pasatuz, berorren altuera har­tu eta igotzen hasiko gara.
    3. Hasieratik kilometro erdira, gutxi gora-behera, Salogoen-gainekoa base­rri ondotik pasatuko gara eta ondoren pistari jarraituko diogu, sigi-saga batzuk eginez.
    4. Aurreko gunetik 500 metrora, bide­gurutze batera ailegatu eta eskuineko bidea hartuko dugu.
    5. 300 metrora beste bidegurutze bat aurkituko dugu eta berriz ere eskuine­ko bidea hartuko dugu. Pista horretan gora jarraituko dugu.
    6. Kilometro erdi pasatxo egin ondoren, beste bidegurutze batean, ezkerreko bidea hartuko dugu.
    7. 500 metro aurrerago beste bidegu­rutze bat dugu. Eskuineko bidea hartu eta...
    8. ...200en bat metro gorago, Untzueta-gainekoa baserria inguratzen duten landak ditugu, ikusmira zoragarria eskain­tzen dutenak. Bertatik Kortazar aldea ikus dezakegu.
    9. Untzueta-gainekoa baserritik 100 metrora beste bidegurutze bat dago eta ezkerrera joko dugu.
    10. Eta 100 metro ingurura berriro ere beste bidegurutze bat; eskuinera har­tuko dugu.
    11. Berehala argiunera helduko gara eta eskuinerantz Krabelinaitzen gailurra ikusiko dugu; minutu gutxitan helduko gara bertara.

    Ostera honek Soraluze du abiaburu eta Krabelinaitz tontorreraino eramango gaitu. Ia ibilaldi guztia zuhaiztietan barrena egin­go da; beraz, gerizpe eder eta atsegina izango dugu.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Leku interesgarriak

    A. Salogoenazpi baserria

    Abiaburuan, ibilbidean zehazturiko ostera egin beharrean, barianterantz jotzen badugu, eta eskuineko aldean ikusiko dugun torlojutegi baten ostean eskuine­rantz doan pista hartzen badugu, pistan gora eginez Salogoenazpi baserrira iritsi­ko gara.

    Blasoidun etxe hau oin errektan­gularrekoa da eta bi isuritako teilatua du bi etxebizitzatan banatuta dago luzetarako suhesi atez. Ezkerrekoak bi solairu ditu eta eskuinekoak lau. Eskantzudun arlan­gaitzezko murruak ditu eta arlanduzko itxitura batzuk. Eskuineko albo-fatxadan gezileihoak eta harrizko armarri handi bat ditu.

    Egileren baten ustez, Kristobal Kolo­nen jaiotetxea izan daiteke.

    B. Salogoen-gainekoa baserria

    Igoeraren hasieran dagoen baserri polita da eta hortik aurrera txangoa zuhaizti handi batean barrean izango da; zeharbidez altuera hartu eta dagoen aldapa handia ebitatuko dugu.

    Gune honetatik aurrera gerizpeaz goza­tuko dugu ia ibilaldi osoan; horrek, egu­raldi eguzkitsuetan, ibilbidea atsegina iza­tea egiten du.

    C. Untzeta-gainekoa baserria

    Zuhaiztia igaro ondoren, landaz ingura­turik, Untzueta-gainekoa baserria ikusiko dugu.

    Leku honek igo duguneko bidea­ren pasaiarekiko kontraste handia du; toki honetan Kortazar-lrukurutzeta gaina­ren ikusmira bikaina mires dezakegu.

    D. Krabelin-aitzeko gailurrak

    Krabelin-aitzeko gailurrak 612 metro­ko altuera du eta bertan mendigoiza­leen buzoia dago, Soraluzeko Kirol Bazkunak jarria.

    Altuera handirik ez duen arren, tontorrak ikusmira ederra du Deba ibaiaren erdiko tartea, Kortazar, Urko, Oiz, Udalaitz, Aitzkorri eta abar ikus ditzakegu.


    Erreferentziak