Ibilbideak (eu)
Soraluzek aukera asko eskaintzen ditu ibilbideak egiteko: natura edota istoria ezagutu, kirola egin, arteaz gozatu edo, besterik gabe, pasiatu.
Gehienak oinez egitekoak dira, baina badaude bizikletaz egitekoak edo automobila behar dutenak.
Natura ezagutzeko ibilbideak
- Dolmenen ibilbidea (automobila behar da). Mendigainean zehar, zerua eta itsasoaren artean, bertako megalitoak bisitatzeko aukera ematen du.
- Sagar-errekako ibilbidea. Sagar-errekaren barrena, bertako baserri, burdinola, presa, iturri, ermita... ezagutzeko aukera paregabea.
- Osintxuko ibilbidea. Trenbide zaharraren bidetik, lau lau, Osintxuraino eta harutzago eramaten du bide honek. Deba ibaiaren soinuaz gozatzeaz gain, burdinolen aztarnak eta kuxin labak ikusteko aukera dago.
- Maltzagako ibilbidea. Deba ibaitik berrogetamar metro goragotik, Irure auzoko ikuspegi ederra eskaintzen du.
Ondarea ezagutzeko ibilbideak
- Sumendi eta laben ibilbidea (automobila behar da). Soraluzeren iragan bolkanikoaren aztarnak ezagutzeko: kuxin labak, sumendia...
- Dolmenen ibilbidea (automobila behar da). Mendigainean zehar, zerua eta itsasoaren artean, bertako megalitoak bisitatzeko aukera ematen du.
- Hiri aztarnak ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluze sortu zeneko (1343) aztarnak topatzeko.
- Egur landuaren ibilbidea (automobila behar da). Soraluzen oraindik gordetzen diren egurrezko eraikuntzaren ale paregabeak ezagutzeko ibilbidea.
- Aro Modernoaren ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluzeren garai oparoenen eraikinak bisitatzeko.
- Armagintza I ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Olearako bidean.
- Armagintza II ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Sagar-errekarako bidean.
- Plaza Barriko iturriaren ibilbidea. Ipinarrieta baserriraino ibilbidea, Plaza Barriko iturriaren akudeduktuaren bidez.
Kirola egiteko ibilbideak
- Soraluze - Azurtza ibilbidea (oinez edo mendiko bizikletaz).
- Soraluze - Kortazar ibilbidea (oinez edo mendiko bizikletaz).
- Soraluze - Krabelin-aitz ibilbidea (oinez edo mendiko bizikletaz).
- Plaza Barriko iturriaren ibilbidea (oinez edo mendiko bizikletaz).
- Osintxuko ibilbidea. Trenbide zaharraren bidetik, lau lau, Osintxuraino eta harutzago eramaten du bide honek. Korrika egiteko oso aproposa.
Erreferentziak
- Soraluze inguruetako ibilaldiak. Soraluzeko Kirol Bazkuna (Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaia 1993).