Urteurrenak. Maiatza (eu)

    Sorapediatik
    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Santa Ana komentua. Etxaurrearen oleoa.jpg 1 1698 urtean Santa Ana komentuko lehen kanpaia jarri zuten. Komentua sei urte lehenago hasi ziren eraikitzen (1692).

    Kanpai-hormak bi kanpaientzako tokia bazuen ere, bigarrena ehun urte beranduago jarri zuten (1806).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Irukurutzetako erromeria (Mikel Valero 2019).jpg 3 Gurutze Santuaren eguna". Hurrengo igandean Irukurutzetako erromeria ospatzen da, trikuharri ondoko zelaian, Kurutzazarren ondoan. Hasieran, segururena, Kurutzazarreko erromeria izango zen (gurutze zaharrena bertan egonda).

    Aintzinean Lezarrisoroko (Osintxuko baserria, Muskiritsu bailaran) agurea Irukurutzetako tontorrera urtero igotzen omen zen, maiatzako lehen igandean, bere kapelaren zintan gurutze bat zeramala. Berarekin jende asko joaten zen, eta inguruko herrietako ehundaka lagun hurreratzen ziren: azkoitiarrak, elgoibartarrak, osintxuarrak, plazentziatarrak… Arratsaldean Konjuruaren erritua egiten zen uztak ziurtatzeko. 2000 urtetik hona berriro ospatzen ari da, maiatzeko lehen domekan, soraluzetarrek eta osintxuarrek elkarrekin antolatzen dutela.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 3 1780 urtean, Liman emandako eskritura baten biez, Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan Hil-hurrenen kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin.

    Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei Erruki-kutxa ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta uzta jaso eta gero etekinak kobratzen zizkieten, laboretan ere.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Deba ibaia. Irukurutzeta (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 4 Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoko agiri batek dioenez, 1814 urtean Irukurutzeta errebuelta parean gizona erori zen Deba ibaira: Auto de oficio por la caída de un hombre al río Deva, a la altura del término de las Tres Cruces, jurisdicción de la villa de Placencia.

    Ikusten denez, bertan dauden hiru gurutzeek berrehun urte baino gehiago jarri zuten, ez dakigu zein istripuren oroigarri. Osintxu aldera beste hilarri bat dago: 1924ko irailak 13an hemen hil zen Manuel Maiztegi jauna, 36 urte zituela. Goian bego.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Illordoko tunela. Eibal aldeko langileak (Ortuoste 1929).png 4 1928ko maiatzak 4an Eibarko Udalak Oñatiko Javier Zelaia Enparantza kontratistarekin adostu zituen Sagar-erreka urak eruatako lanak, 720.000 pezetatan eta 14 hilabeteko epean bukatzeko.

    Soraluzeko aldeko lanak ez ziren nolanahikoak: Sagar-errekako presa (1974ko presa barriak barruan hartu zuen), ura eramateko erretenak (1.000 metro baino luzeagoak) eta Illordoko tunela (1.665 metrotakoa).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 4 1933 urtean EAJren Uri Erakundearen lehendakariak udal frontoiaren erabilera eskatu zion Udalari, mitina eta euskal jaialdia egiteko. Alkateak esan zuen Gipuzkoako gobernadoreak telefonema bidali ziola, baimena ukatzen.

    Dena dela, udal frontoia lagatzeko onartu zuen... behin baimen guztiak lortu eta gero.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 4 2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalak, aho batez, Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoaren likidazioa onartu zuen. Likidazio prozesuaren ondoren Soraluzeko Udala egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe (2017ko abuztuaren 9an).

    Central Hidroelectrica Sologoen S.A elkartea 1989ko abenduaren 28an eratu zen, Sologoen zentrala berriro martxan jartzeko. Azkioen %75a EVErenak ziren, eta gainontzeko %25a Soraluzeko Udalaren esku zegoen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Diccionario de Gorosabel. Azala.jpg 5 1.766.-eko maiatzak 5eko auto acordado-ren arabera, común-eko bi diputatu eta pertsonen sindikoa sartu ziren udalbatzan. Ordurarte lau pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoeak.

    Osaketa honek ia ehun urte iraun zuen, 1845 arte. Ordutik aurrera, udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Plaza Barriko iturria. Ikuspegi orokorra (Soraluzeko Udala 2018).jpg 5 Plaza Barriko iturriaren eraikitze lanak 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzenduta.

    Ondo eta bizkor lan egin zuten: astebete geroago aurreneko erregistroa bukatuta zegoen, eta sei hilabete geroago (urriak 22an) ura iturriraino heldu zen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Ascensio Gurruchaga. Parrokian organoa jotzen.jpg 1918ko maiatzak 5ean Ascensio Gurrutxaga (Don Ascensio) Nuarben jaio zen.

    Musikazaletasunaz eta jotzeko trebetasunaz nabarmendu zen apaiztegian. 1951 urtean Soraluzera etorri zen; bertako koadjutore, organista eta Santa Ana komentuko mojen kapilaua izan zen.
    Donostian hil zen, 2001 urtean, eta Soraluzeko kanposantuko kaperan hilobiratu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Loiola etxea. Kooperatiba.jpg 6 Soraluzeko Loiola familiaren eta etxearen jatorriari buruzko teoria asko daude.

    Baten arabera, Inés de Loyola, Oñaz eta Loyolaren anderea, Juan Pérez senidearekin ezkondu zen. Juan honek Enparaneko erroten agiria sinatu zuen, 1319ko maiatzak 6an, eta oste oñaztarrak gidatu zituen Balda jauregia eraso eta erre zutenekoan. Zazpi seme izan zituzten, horietako bat Juan Pérez de Loyola.
    Beste seme batek, Alfonso XI erregeak Soraluze hiribildua sortzeko agindu zuenean (1343), bertan Loiola etxea sortzeko orubea lortu zuen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Fernando VII (Vicente López).jpg 6 1816 urtean Manuel Tapia (militarra eta Erregetxeko atezaina) eta Manuela Asencia Vergara Larreategui soraluzetarra ezkondu ziren.

    Aitaren lana zela eta, familia hainbat lekutan bizi zen: Bilbo, Valladolid, Soraluze atzera… Azkenean, familia Soraluzera erretiratu zen, urte askotara bertan hil ziren behintzat emaztea eta pare bat seme-alaba.
    Manuel Tapia honek Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. abestia sortu zuen, 1817 urtean.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 6 Udalaren 1936ko maiatzak 5eko bileran, Benantzio Iñurrieta zinegotziak komentatu zuen Udaletxeko balkoietan jartzen ziren zintzilikariak, Errepublika koloredunak, oso egoera txarrean zeudela, eta moreak kolorea galduta zuela. Azken hau aldatzea proposatu zuen eta, ondo geratuko ez baliz, berriak egin. Onartu zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Deba ibaia. Ufala zubi nagusitik Gabolats aldera (1953).jpg 7 1790 urtean ufala izan zen, eta pertsona bat ito zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 7 Udalaren 1931ko maiatzak 7ko bileran EAJren zinegotziek mozioa aurkeztu zuten, alde batetik Hezkuntza Publikoaren Ministroari telefonema jartzeko, Kataluñari onartutako eskola elebitasuna Euskal herrian ere ezartzeko; eta bestetik Eusko Ikaskuntzari laguntza eskaintzeko helburu hori lortzeko. Laskurain jaunak mozioa defendatu zuen, eta aho batez onartu zen.

    Biharamonean Hezkuntza Publikoaren Ministroaren erantzuna heldu zen, Euskal Herrirako eskola elebitasuna aztertzen ari zirela.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Noticias de arquitectura de España. Azala.jpg 8 Pascual Iturrizak, Mutrikun jaioa, Gipuzkoako Soraluzeko parrokiaren kapera nagusia marraztu zuen, 1541eko maiatzak 8an hain zuzen, eta kontzejuak onespenaz lanei ekin zien.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Correspondance de Napoleon I. Azala.jpg 8 1808ko maiatzak 8an Napoleonek Soraluzetik hartutako fusilak ukatzen dizkio Joaquim Murat-i, Espainiako erresumaren teniente jeneralari.

    Gutunaren tonuarengatik, Murat tematuta zegoen apirilean Donostiara eramandako fusilak eskuratzeko. Napoleonek dio: "Aurretik esan dizut Soraluzeko fusilak espainolenak direla, eta Donostiara eramanak izan badira berau biltegia eta gotorlekua delako izan da, beste inork ez dituela eramango segur egoteko. Ministroak itsasontziratu nahi dituenak, bere agindura itsasontziratuko dira."
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Jose Angel Basauri. Erretratua.png 8 1983 urtean udal hauteskundeak egin ziren, demokraziaren bigarrenak.

    EAJk sei zinegotzi izan zituen: José Angel Basauri, Luis Javier Oregi, Agustín Gabilondo, José Antonio Ganchegi, Miren Alberdi eta Domingo Osa.
    PSE-PSOEk, berriz, hiru: Juan María Borinaga, José Tardío eta Elías de Castro.
    HBk beste hiru: Francisco Javier Gabilondo, Cristóbal Arribillaga eta José Joaquín Hernaltes.
    Azkenik, EE aldetik Fernando Alberdi irten zen.
    Alkatea José Angel Basauri aukeratu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 10 1913ko maiatzak 10ean La Humanitaria osasun elkartea eratu zuten, egoitza Errabal, 1ko lehen solairuan zuela. Arautegia apirilean onartu zioten, 30ean.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 12 Soraluzeko Guardia Zibilaren buruak Udalari eskatu zion bandera erosteko, casa-cuartelean jartzeko.

    1932ko maiatzak12ren Udal bileran erabakia atzeratu zuten, Eibar, Elgoibar eta Bergarako Udalek halakorik egin zuten jakin arte.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Plaza Barriko iturria. Ikuspegi orokorra (Soraluzeko Udala 2018).jpg 13 Plaza Barriko iturriaren eraikitze lanak 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, eta astebete geroago, hilak 13, aurreneko erregistroa bukatuta zegoen. Sei hilabete geroago (urriak 22an) ura iturriraino heldu zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 14 1937 urtean Gipuzkoako Aldundiak Soraluzeko Udalari eskatu zion 3.017,65 pezeta ordaintzeko, aurreko urteko zedula pertsonalengatik.

    1937ko maiatzak 14an Soraluzeko Udalak Gipuzkoako Aldundiari erantzun zion ezinezkoa zitzaiola diru hori ordaintzea. Alde batetik kontsumoen zergak asko apaldu zirela, biztanleen herena baino gehiago falta zelako; eta bestetik Espainiako Gudarostea zazpi hilabetetan bertan egon zela, gastu handiak sortuz.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Kainoigile gremioa. Koloretan (Florencio Joseph Lamot 1756).png 15 1710eko maiatzak 15ean Agustín de Mugica armagile soraluzetarra Zumaiako Batzar Orokorreen aurrean agertu zen, maisu gremialen Memoriala aurkezteko.

    Ez zen aldi bakarra armagileen ordezkari moduan agertu zena: 1716 urtean ordezkari gremiala bidali zuten Madrilea, Kortearen aurrean.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    San Andres ermita. San Isidro 3. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg 15 San Isidro, baserritarren patroia.

    Sasoi batean meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 16 1891ko maiatza 16an "Círculo Católico" elkartearen arautegia onartu zuten. Elkarte bera hurrengo hilebetean eratu zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 18 1924ko maiatzak 18an Federación Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko bilera egin zen Elgetan, bultzatzaile nagusia Karlos Linazisoro soraluzetarra izan zela. Federazioaren lehendakaria izan zen, eta 1931ko irailaren 6an mendi elkarteek omendu zuten, Irimo mendigainean.

    Honetaz gain, EAJ alderdiak inoiz izan duen euskal hizlaririk onenetako eta arrakastatsuenetakoa izan zen. Manuel de Irujoren hitzetan: Sabino Aranaren ostean, alderdira jende gehien ekarri duen abertzalea Altzeta da, bere mitinengatik.
    Zumarragan hil zen (1965).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 18 1933ko maiatzak 15ean Udalak frontoia laga zion Soraluzeko Círculo Tradicionalista-ri mitina egiteko... beharrezko baimena lortu eta gero.

    Bi aste aurretik gauza bera egin zuen EAJrekin..
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 19 1599ko maiatzak 19an Joan de Iturrao merkatariak, orduko izurriak jota, testamentua eman zuen.

    Arma merkatari garrantzitsua zen -ehunka arkabuz eta moskete salerostetan aritzen omen zen- eta testamentua ematerakoan, nahiz eta eskribaua izan, ezin izan zuen sinatu: Eta nire gaixotasunaren larritasunagatik, sinatzen dakidan arren eta ohitura dudan arren, ez nuen sinatu ezin nuelako. Larritasunak ez zituen kutsatuak fisikoki eragozten, errezelo hutsak baizik.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg 19 1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Han zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 19 1934ko maiatzak 19an Círculo Tradicionalista-ri arautegi berria onartu zioten. Kalegoen (Santa Ana), 2ko beheko solairuan zegoen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Ramiro Larrañaga Fernandez de Arenzana (zuri-beltzean).jpg 19 2005 urtean Ramiro Larrañaga zendu zen, Donostian. Soraluzen jaio zen (1924) armagile familia batean, eta bera ere grabatzailea izan zen.
    Jakinminak bultzatuta, herriko historia ikertzen eta zabaltzen hasi zen; eta aurki konturatu zen Soraluzeko armagintzak munduan izan zuen eraginaz. Orduan Euskal Herriko armagintza landu gabe zela, berak zabaldu zuen bidea, ikertzaile porrokatua bihurtuta. Jarduneko bi ardatz nagusi horietan, Soraluzeko historia zein Euskal Herriko armagintza, berak sortutako lanak ezinbestekoak dira oraindik.
    Eragin nabarmena izan du Soraluzen, bere liburu eta artikuluekin bertako identitatea sendotzen lagundu zuen eta.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Deba ibaia. Ufala zubi nagusitik Errekalde aldera (1953).jpg 20 1801 maiatzean, 20 eta 21ean, oso ufal handiak izan ziren: ...trumoi-hodei izugarri eta ikaragarriak ur superrugariak eta haziak ekarri zituen.

    Ufalaz gain, haitzak apurtu eta askatu ziren, batez ere Txara inguruan. Eta urte bereko abuztuak 20an beste ufal handia izan zen.
    Ufal hauek zirela eta, Erregetxe zaharra leku berean berrizteko 1785 urteko egitasmoa bertan behera geratuko zen. Ura beheko sotoetan sartzen ohi zen, armak hondatzen; eta Txaratik askatutako harkaitz handiak inoiz Erregetxe barrura sartzen ziren, triskantza handiak eginez. Horregatik, 1803 urtean Erregetxe berria egiteko proiektua onartu zuten, baina Deba ibaiatik eta Txaratik toki seguruago batean, Plaza Zaharraren gainean hain zuzen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 21 1997ko maiatzaren 21ean Soraluzeko Ametsa izena desagertu zen, aurrerantzean Plaentxi Herri Eskola izanik.

    1993an Soraluzeko Ametsa sare publikoan integratu zen. Ikastetxe publikoa sortu zen, Soraluzeko Ametsa ikastola izenekoa. Eta 1996an Soraluzeko Ametsa banatu zen: Plaentxi LHI (lehen hezkuntza) eta Soraluze BHI (batxilerra).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg 21 2016ko maiatzak 21ean ETBko Sustraia programan Egotza markako ahuntz gaztei buruzko erreportaia eman zuten, Nagore Martinek ahuntz esne gordinez egindako gaztei hain zuzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Askabeitiko iturria. Inaugurazioa 01 (1952).png 22 1952 urteko maiatzaren 22an Soraluzeko Kirol Bazkunak Askabeitiko iturria inauguratu zuen , Felix Abarrategi lehendakaria zela.

    Amapontekoa Heraklia Maiztegi Mujika izan zen, eta Don Migel Goikoetxea herriko parrokoak iturria bedeinkatu zuen..
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    SAPA. Tankeen kontrako 88-51 kainoia 01 (1950).jpg 23 1955ko maiatzak 23an Gipuzkoako Industria Ordezkaritzaren injeniaria Soraluzeko lantegira etorri zen, "Cañón contra-carro y de campaña de 88/51" patente eskaeran agertutakoak egiaztatzeko.

    Kainoia 1950 urtean diseinatu zuten, eta hurrengo urtean patentatu. Hala ere, prototipoarekin egindako probatan hutsune larriak agertu ziren, konponbide zailekoak. Beraz, proiektua bertan behera laga zuten. Gaur egun prototipoa SAPAko Andoaingo lantegian gordetzen dute.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 24 2019 urtean Soraluzeko Udalak Askabeiti inguruko lursaila erostea erabaki zuen, 7.344 eurotan. Lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 26 1991 urtean udal hauteskundeak egin ziren.

    EAJk bost zinegotzi izan zituen: Luis Felipe Galarraga, Rafael Varela, M. Angeles Ariznabarreta, José Oregi eta Jesús Orbea.
    HBk hiru: Rosa Etxeberria, Ramón Argarate eta Pilar Valero.
    PSE-PSOEk bi: Ignacio Borinaga eta M. Angeles Ocariz.
    EtaEAk bat, Maite Narbaiza.
    Alkatea Luis Felipe Galarraga aukeratu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 26 2011ko maiatzak 26an Eusko Jaurlaritzak ondarearen behin-behineko inbentarioa sartu zituen Santa Maria la Real eliza eta Ezoziako santutegia.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen)

    Justo Iriondo Aranburu. Erretratua.jpg 28 "1863 urtean Ziortzan (Bizkaia) jaio zen, Justo Iriondo; Elgoibarreko Sansongua baserrian hazitakoa, handik etorri zitzaion izengoitia: ""Sanson"". Zurgina ofizioz, 1889ko urriaren 1ean Soraluzeko Euscalduna fusil fabrikan sartu zen, gerora The Placencia de las Armas Company Limited eta SAPA izan zena.

    Indar handikoa eta abilezia bereziko gizona omen zen, batez ere bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko. Izaera gogorrekoa, pioien maixuari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herriaren etorriak laster jarri zien izena: Sanson eta sei filistiarrak. 1944.ko otsailak 29an erretiroa hartu zuen."


    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Maltzagako tren lotunea. Zentrala eta taberna (Lorenzo Oregi Oregi).jpg 28 Maltzagako zentralaren emakida 1896ko maiatzak 28koa da. Jabea Electra Irurak-Bat izan zen, Antonio Zabalarena (Sologoen eta Sagar-erreka zentralen jabea ere).

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Iraola Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 29 1782ko maiatzak 29an Francisco de Ibero azpeitiarra izendatu zuen Soraluzetik pasatzen zen errepide berriaren seigarren zatia aztertzeko eta neurtzeko.

    Errepide berri honen esker, Eibar eta Elgoibarrera joateko ez zen menditik gora eta behera ibili behar (Irure, San Roke), Maltzagatik baizik. Dena dela, Soraluze errepideen erdigunetik atera zuen, bazter batean utziz.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 29 Miguel Antonio de Jauregi Ondarza bergararra hil zen, 1833ko maiatzak 29an.

    Arkitektoa, Soraluzen bi lan nabarmen egin zituen: Udal frontoia eta Erregetxea. BIgarren Erregetxearen diseinua (egin ez zena) ere berea da. Honetaz gain, Maria Barbara de Aguirre soraluzetarrarekin ezkondu zen, kapilautza eskuratu zuena.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    PACL. 100-50 García Lomas kainoia.jpg 29 1915ko maiatzak 29an Gerra Ministeritzak García Lomas 10 zm. kainoiaren zerbitzu-araudia onartu zuen.

    Kainoia Miguel García Lomas artilleroak asmatu zuen, 1894 urtean. The Placencia de las Armas Company Limited enprssak 6 ale egin zituen 1898an, Espainiako itsas-armadarako; baina atzerrikoak aurreratuagoak zirenez, ez ziren erabili. Azkenean, 1914an Gerra Ministeritzari saldu zizkion eta honek egokitu itsasertzeak defenditzeko.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 29 Orbea zentrala bertako langilea zen Manuel Egiazu Lezetak erosi zuen, 1969.ko maiatzak 29an. Eta urtebete geroago, 1970.ko apirilak 25ean Jose Maria Orbegozo Altunari saldu zion.

    Embalajes Ansola lantegia zabaldu zuten bertan. Horretarako, zentrala era zubia bota zituzten, ibaia eta trenbidearen arteko esparrua industu eta zubi berria egin zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg 31 Trentoko eliz batzarren ostean, parrokietan bataio, ezkontza eta hildako liburuak ezarri ziren.

    Soraluzen, Santa Maria la Real parrokian, 1591ko maiatzak 31an hildako liburua estrenatu zuten: Agarreburu baserriko María Pérez de Aguirre, errotaria.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 31 1910ko maiatzak 31an "Socorros Mútuos de Artesanos" elkartearen arautegia onartu zuten.
    Elkartea abuztuan eratu zen, eta egoitza Etxaburueta 10eko lehen solairuan zuen.

    Osasunerako bigarren elkartea zen, bost urte aurretik Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia sortu zen eta.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 31 1931.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 31 1937.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)


    Erreferentziak