García Lomas 10 zm itsas kainoia (eu)
Kainoi hauek itsasontzietan erabiltzeko egin ziren, 1.898 urtean. Baina urte batzuk geroago egokitu zituzten eta kosta baterietan ezarri.
Ezaugarriak
Izen ofiziala | 10 zmtako kosta kainoia, 1.914 modeloa |
Kalibrea | 100 mm |
Kalibrea | 50 kalibre (5.000 mm) |
Pisu osoa | 1.805 kg |
Itxitura | Ziria (cuña) |
Irismena | 8.900 m |
Biraketa | Erdikoa |
Historia
1.894 urtean Miguel García Lomas artilleroak hiru kainoi azkar asmatu zituen (42, 57 eta 100 zmtakoak), baina bakarrik azkena egin zen.
Muntaia Guillén Rastori artilleroak diseinatu zuen, eta The Placencia de las Armas Company Limited-ek 6 ale egin zituen Soraluzen, 1.898 urtean.
Garaiko aldizkarien arabera, kainoien pruebak Soraluzen, Elgoibarren eta Debako hondartzan egin ziren. 115 tiro egin ziren, minutuko 11 tiro botatzen zituela.
Diseinu orduan Europako aurreratuenak baziren ere, egin zirenean Skoda, Krupp eta Creusot etxeek hobeak eskeintzen zituzten; ondorioz, Espainiako itsas-armadak ez zuen gehiagorik eskatu, eta eskatutako seiak ez zituen erabili.
Sei kainoi hauek 1.903eko azaroak 9an bajan eman zituen, eta Gerra ministerioari pasa zizkion. Cadizen (Tiro Eskola Zentrala) froga batzuk egin eta gero ministerioak onartu zituen, 1.907 irailak 25an.
1.914ko abenduak 10ean arauzkoa izendatu zuten, eta 1.915ko maiatzak 29an zerbitzu-araudia onartu.
Erabilera
García Lomasen asmakizuna kainoi inguruko zorroan datza. Zorroa kokapen finkoa duenez, tiroa egin eta gero oso modu errezean eraman daiteke kainoia bere tokira.
Kainoia itsasontzietan muntatzeko asmatua izan zen, handik beste itsasontziei tiro egiteko edo kostako portuei.
Azkenean kostako baterietan montatu zuten, Kataluña aldean, itsasontziei erasotzeko.