Karlos Linazasoro (eu)

    Sorapediatik
    Karlos Linazasoro Maiztegi
    Altzeta
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1889
    Hil Zumarraga, 1965
    Profila Politikaria


    Bizitza

    Karlos Linazasoro Maiztegi Soraluzen jaio zen, 1889ko ekainaren  18an.

    Oso gazte zela Zumarragan jarri zen bizitzen bere familiarekin batera. Bere aitak, Pedro Linazasorok, Industrias Bizi-Nai izeneko lantegia sortu zuen, pintzak eta hortziriak ekoizteko.

    Zumarragan hil zen, 1965eko urriaren 27 an.


    Politikaria eta hizlaria

    Jelkidea gaztetatik, Altzeta ezizena erabiltzen zuen. EAJ alderdiak inoiz izan duen euskal hizlaririk onenetako eta arrakastatsuenetakoa izan zen. Manuel de Irujoren hitzetan: Sabino Aranaren ostean, alderdira jende gehien ekarri duen abertzalea Altzeta da, bere mitinengatik.

    José Antonio Agirre, Telesforo de Monzón, Manuel Irujo eta EAJ-PNV zaharraren izarrekin batera ematen zituen hitzaldiak. Eta egunean bertan zaleak herri batetik bestera joaten ziren, oinez ala bizikletaz, Altzeta bi edo hiru aldiz entzutearren. Berak sortutako esaera, gogoeta eta boutade asko milaka euskaldunen gogoan iltzatua geratu ziren.

    Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoa Buru Batzarreko kidea izan zen, eta gero Euzkadi Buru Batzarrekoa (1934). Askotan, Zumarraga lau euskal hiriburuen erdibidean zegoenez, EBBren bilerak edo Agirre lehendakariarekiko elkarrizketak Eusko Izarran izan ziren, Karlos Linazisororen etxean.

    Gerra ostean espetxeratu zuten aurretik, eta deserriratu gero.


    Mendizalea

    Oso mendizalea izateaz gain, antolatzailea ere bazen. Federación Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko bileran parte hartu zuen (Elgeta, 1924ko maiatzak 18an), eta gero bere lehendakaria izendatu zuten. 1931ko irailaren 6an mendi elkarteek omendu zuten, Irimo mendigainean (Urretxu).

    Mendi tontorretan buzoiak jartzeko egitasmoak bultzatu zituen, eta Zumarragako Izaspi mendian gurutzearen eraikuntza babestu zuen.

    Pyrenaica eta Aranzazu aldizkarietan artikulu asko eta asko argitaratu zituen, euskaraz.


    Erreferentziak