«Arzabalagako ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Maltzagako ibilbidea (eu)» orria «Arzabalagako ibilbidea (eu)» izenera aldatu du) |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Ibilbide honek Soraluzetik [[Maltzaga (eu)|Maltzaga]] gainera eroango gaitu. | |||
Orokorrean, ibilbidea nahikoa laua da, baina noiz ipinian aldapa ederrak ditu, motzak ala ere. Ibilbidearen lehen erdia asfaltatuta dago, eta bigarrenean porlanezko zorua dago. | |||
Ibilbideak bi luzapen ditu. Bata, erdibidean, errepidea jarraituz Ezoziaraino doana. Bigarrena, berriz, ibilbidearen azkenean dago, Arzabalagatik Agiñaraino, bide arrunta erabiltzen duena. | |||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
43.184111,-2.428599 ~[[Larreategiko zubiak (eu) | Larreategiko zubiak]]; | 43.184111,-2.428599 ~[[Larreategiko zubiak (eu) | Larreategiko zubiak]]; | ||
43.186303,-2.425116 ~[[San Roke ermita (eu) | San Roke ermita]]; | 43.186303,-2.425116 ~[[San Roke ermita (eu) | San Roke ermita]]; | ||
43.192462,-2.431709 ~[[Arzabalaga baserria (eu) | Arzabalaga baserria]] | 43.192462,-2.431709 ~[[Arzabalaga baserria (eu) | Arzabalaga baserria]]; | ||
43.193912,-2.434838 ~[[Agiña baserria (eu) | Agiña baserria]] | 43.193912,-2.434838 ~[[Agiña baserria (eu) | Agiña baserria]] | ||
|centre = 43.183134,-2.424063 | |centre = 43.183134,-2.424063 |
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:43, 25 martxoa 2020 data duena
Ibilbide honek Soraluzetik Maltzaga gainera eroango gaitu.
Orokorrean, ibilbidea nahikoa laua da, baina noiz ipinian aldapa ederrak ditu, motzak ala ere. Ibilbidearen lehen erdia asfaltatuta dago, eta bigarrenean porlanezko zorua dago.
Ibilbideak bi luzapen ditu. Bata, erdibidean, errepidea jarraituz Ezoziaraino doana. Bigarrena, berriz, ibilbidearen azkenean dago, Arzabalagatik Agiñaraino, bide arrunta erabiltzen duena.
Herritik irtetzen
Labaderogainetik irtengo gara, eta Kalebarrenetik aurrera herria zeharkatuko dugu: Plaza Zaharra, Gabolats eta Ezozibidea.
Ezozibideko bukaeraraino helduta, Ezoziako errepidea hartuko dugu. Puntu honetan, gure eskuman Arzabaletako ondarrak ikusiko ditugu. Aurrerago, berriz, Mendiola industrialdea gure oinetara ikusiko dugu.
Aurrera segi, eta Ezoziako futbol zelaira helduko gara. Aparkalekuaren ondoan Arribiribilleta zutarriaren erreplika ikusiko dugu, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren oroigarri.
Pixkat aurrerago, Ipintza erreka[1] zeharkatuko dugu. Gure eskumara, errege bide zaharra, Soraluzetik Elgoibarrera zihoana, Ezozia, Soraluzeko San Roke eta Elgoibarreko San Roketik pasatzen zena.
250 bat metro aurrerago bidegurutzera helduko gara. Arzabalagara joateko aurrera joko dugu, baina Ezoziarako luzapena egiteko eskumara joko dugu, errepide bera jarraituz.
Ezoziarainoko luzapena
Ezoziara heltzerakoan beheko plazara helduko gara, borobila. Gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen da. Gure aurrean, Ezoziako parkea: bolatoki, umeentzako jolasak...
Ezkerrera Ezoziako santutegia, eta honen aurrean goiko plaza. Espilla baserri berria ere ondoan geratzen da; Espilla zaharra bota zutenean armarria gorde, eta baserri berrian ipini zuten ikusgarri.
Beheko plazatik 100 bat metro aurrerago Armendia baserria topatuko dugu, armarria eta guzti, eta errekaren ondoan Armendia errotaren aztarnak, errekaren ibia, oinezkoentzako zubia eta iturria. Oso paraje polita oraindik ere.
Arzabalagaraino
Arestian aipatutako bidegurutzetik aurrera Arzabalagako bidea hartuko dugu. Bide hau, asfaltozkoa beharrean, porlanezkoa da, eta estuagoa.
Mendiola industrialdeko azken lantegien gainetik pasa eta aurki Larreategiko zubiak pareraino helduko gara, Maltzaga-Gasteiz autobidea gure oinetara ikusten dela. Goiko partean, ez oso gertu, San Roke baseliza dago.
Punto hontatik aurrera Irure auzoko ikuspegi ezin hobea izango dugu, Deba ibaiaren bestekaldean. Ezkerraldean Sagar-erreka, Eitzako tunelak eta haien ondoan Zabale baserria Santa Ageda ermitarekin: ostean Larreategiko zubien azpian Iraola Etxebarri dagoela; gorago Iraola inguruko baserri multzoa: Iraolabeitia, Iraola bera, eta Mantxo; eskumaldean, Irureko plaza: Irure Hamengua, Irure Handikua, Intxausti eta San Esteban ermita; eta gainean Illordo baserria. Sasoi batean hemendik pasatzen Eibartik zetorren bidea.
Iturbe erreka[2] zeharkatuta, Arzabalaga baserrira helduko gara.
Agiñarako luzapena
Porlanezko bidea Arzabalagan bertan bukatzen da. Aurrera nahi izan eta gero bide arruntetik jo beharko dugu.
Segi eta pixkat beherago Agiña baserria[3] dago.
Bertatik gaur eguneko Maltzaga oso ondo ikusten da, batez ere geltokia eta autobideen zubiak: Maltzagako korapiloa.
Irudiak
(handiago ikusteko, sakatu gainean)