Eitzako tunelak (eu)

    Sorapediatik
    Larreategiko zubiak eta, eskuman, Eitzako tunelak (Bidegi)

    Ezaugarriak

    Eitzako tunelak Eibar-Gasteiz autobidearen parte dira. Maltzagatik etorrita, Larreategi eta Sagar-errekako zubien artean daude.

    Norabide bakoitzak bere tunela dauka, 733 metrotakoa. Tunel bakoitzeko sekzioa, berriz, 86 m2-koa da. Zabale baserriaren ezkerrean sartzen da mendian eta tunelek kurba egiten dute eskumara, Sagar-errekara pasatzeko.

    Izena tunel gaineko baserri multzoak ematen dio: Eitza, Eitzako-etxetxo eta Eitza Etxebarri.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Tunelaren eraikuntza (Tunelan)

    Eraikuntza

    Tunelak egiteko zulaketa eta leherketak erabili izan ziren.

    Gangaren barruko geruza egiteko 15x15x4 sarea jarri zuten, eta haren gainean porlan umela jaurti zuten. Porlanaren zabalera lurraren kalitatearen araberakoa eman zioten.


    Kontuak

    Lehen egitasmoan tunel hauek ez ziren agertzen, autobidea herriaren gainean pasatzen zelako, Txaratik. Maltzagatik gaur eguneko trazadura zuen, baina Larreategiko zubiek ezkerrera jotzen zuten; Eitzako tuneletan sartu beharrean mendi magaletik pasatzen zen, eta Sagar-erreka zeharkatzen zuen San Martzial atzetik segitzeko. Handik Txara guztia korritzen zuen Erlei errekara heldu arte; bertan eskumara jotzen zuen eta tunelean sartzen zen Osintxuraino, Kurutzekogaña azpitik pasatzen.

    Proiektu hura herrirako oso kaltegarria zelakoan, Aldundiaren tekniko eta politikoekin asko eztabaidatu ostean orduko Udalbatzak (Luis Felipe Galarraga alkatea zela) lortu zuen autobideren trazadura "atzetik" botatzea; hau da, Sagar-errekatik eta Gallastegiko tuneletatik, modu honetan autobidea herritik aldenduz.


    Erreferentziak