Armendia errota (eu)
Armendiako errota | |
---|---|
Izen formala | Armendiako errota |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 210 m |
Hedadura | |
Kaletik | 1,8 km |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Errotaren inguruko kontuak
Errota hau Armendia baserriaren ondoan zegoen, metro batzuk beherako erreka aldera. Ipintza errekako[1] urak erabiltzen zituen.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Armendiako errota zaharra[2] moduan agertzen da.
XIX mendean martxan zegoen oraindik, José Salaverría ardurapean, baina XX menderako ez zen erabiltzen. Errota baino pixka bat gorago, baserriaren parean, udal ur biltegia dago, agian errotaren antepara aprobetxatuz.
Errota gainean eta baserriaren pare parean artadia zegoen. Larogeigarren hamarkadan arto saila erabili zuten aparkamientua egiteko, eta lanekin errotaren eraikina desegin zen. Etxe azpiko arkua geratu zen, baina hori ere urteekin desegin zen.
Ipintza erreka batetik bestera zeharkatzeko errota ondoan ibia zegoen, idi-gurdiak erabiltzeko modukoa, eta zubi bat oinezkoentzat, harrizko xafla handi eta sendo batez egina. Ondoan iturria dauka, harri handi baten ondoan. Inguru hau, garai batean eta oraindik, jolastoki ederra da umeentzat, gurasoak Armendian bazkalostea egiten duten bitartean.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre. (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)