«Urteurrenak. Uztaila (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 3 ekarpen ez dira erakusten) | |||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
{| class="wikitable" | {| class="wikitable" | ||
! width=" | ! width="100 px" style="background:gainsboro | | ||
! width=" 50 px" style="background:khaki | | ! width=" 50 px" style="background:khaki | | ||
! width="600 px" | | ! width="600 px" | | ||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Tren_geltokia._Ikuspegi_orokorra_(Paisajes_Españoles_1959).jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Tren_geltokia._Ikuspegi_orokorra_(Paisajes_Españoles_1959).jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''1'''</big> | | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''1'''</big> | ||
| Maltzaga-Bergara trenbide zatia 1888.ko uztailak 1an zabaldu zuten. <br> Lanak pare bat urte lehenago hasi ziren, eta 1888ko abuztuak 26an zabaldu zuten azken zatia: Bergara-Zumarraga, hain zuzen. | | Maltzaga-Bergara trenbide zatia 1888.ko uztailak 1an zabaldu zuten. <br> Lanak pare bat urte lehenago hasi ziren, eta 1888ko abuztuak 26an zabaldu zuten azken zatia: Bergara-Zumarraga, hain zuzen. <br> | ||
(Gehiago jakiteko, sakatu [[Komunikabideak. Trenbidea (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Komunikabideak. Trenbidea (eu) | ''hemen'']]). | ||
|- | |- | ||
129. lerroa: | 129. lerroa: | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Baztanga_gaixoa.jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Baztanga_gaixoa.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''18'''</big> | | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''18'''</big> | ||
| 1598 urtean Gipuzkoako Aldundiak agiria zabaldu zuen, ''izurritea Bilbon agertu dela esanez, baita Oñatin, Soraluzen eta Donostian...'' <br> | | 1598. urtean Gipuzkoako Aldundiak agiria zabaldu zuen, ''izurritea Bilbon agertu dela esanez, baita Oñatin, Soraluzen eta Donostian...'' <br> | ||
(Gehiago jakiteko, sakatu [[ | (Gehiago jakiteko, sakatu [[1598.eko izurritea (eu) | ''hemen'']]) | ||
|- | |- | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Irurak-bat_zentrala._Ikuspegi_orokorra.jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Irurak-bat_zentrala._Ikuspegi_orokorra.jpg | 100px]] | ||
144. lerroa: | 144. lerroa: | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''20'''</big> | | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''20'''</big> | ||
| | | 1598.eko izurritearengatik Soraluzen gosea zabaldu zela eta, egun honetan udalak herritarrei proposatu zien ''bost gizon aukeratu diputatu... udalaren izenean hornidurak ekartzeko… diru maileguak bilatuz, herritarrak ez izateko goserik ezta beharrik.'' <br> | ||
(Gehiago jakiteko, sakatu [[ | (Gehiago jakiteko, sakatu [[1598.eko izurritea (eu) | ''hemen'']]) | ||
|- | |- | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Zubi_nagusia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Lamot_1756).jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Zubi_nagusia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Lamot_1756).jpg | 100px]] | ||
192. lerroa: | 192. lerroa: | ||
(Gehiago jakiteko, sakatu [[Los Mansos (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Los Mansos (eu) | ''hemen'']]). | ||
|- | |- | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Kañoi_fabrika._Ikuspegi_orokorra_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''27 '''</big> | | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''27 '''</big> | ||
| 1936 urtean, gerrarako erabilgarria izan zitekeen | | 1936 urtean, SAPAtik eraman zuten gerrarako erabilgarria izan zitekeen material guztia. <br> Tartean bi kamioi kañoiez armatuak, beste bi kamioi blindatu, Mauser fusilak, polbora... <br> | ||
(Gehiago jakiteko, sakatu [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu) | ''hemen'']]). | ||
|- | |- |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:37, 28 apirila 2022 data duena
- Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
1 | Maltzaga-Bergara trenbide zatia 1888.ko uztailak 1an zabaldu zuten. Lanak pare bat urte lehenago hasi ziren, eta 1888ko abuztuak 26an zabaldu zuten azken zatia: Bergara-Zumarraga, hain zuzen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
1 | Bezperan Elosuara helduta, 1921ko uztailak 1ean Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Eguren hurrengo egunetako miaketak prestatzeari ekin zioten. | |
1 | 1978 urtean Mesedetako Andra Maria Babesetxe berria inauguratu zuten. Eraikin zaharrarekin alderatuz, hainbat hobekuntza zituen: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta; egongela eta joko-gela, jangela, terapia okupazionala eta geriatri-bainuko gela; mojentzako lekuan harreman-lekua (egongela eta jangela), zortzi zelda, komunak eta bainugelak, sakristia eta kaperauaren logela; eta zerbitzu orokorrak: sukaldea eta biltegiak, kapera eta klaustroa, eritegia eta garajea. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
2 | 1921ko uztailak 2an Aranzadik, Barandianek eta Egurenek miaketa lanei ekin zieten. Egun hartan Aizpuruko Zabala eta Irukurutzeta industu zituzten. | |
2 | 1938 urtean Jose Mari Lete fusilatu zuten, Trubian. 1936ko uztailean altxamendu militarra jo zutenean, EAJk herriko Defentsa Batzordeko lehendakari izendatu zuen. Geroago Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Mobilizatuen administrari izendatu zuen. Frontera joana, Reinosan preso hartu zuten eta Oviedora eraman. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
4 | 1695eko uztailaren 4an Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjeak Errabaleko ospitalaren aintzinatasunaz idatzu zuen: ...ez liburu zaharrean, ez eta aipatutako ospitaleko paperetan, ez da adierazten nork eta noiz egin zuen, ez eta haren fundazioa eta antzinatasuna ere. Ospitalaren lehengo aipamenak 1517ko maiatzekoak dira, eta ordurako oso egoera txarrean zegoen. 1695 urtean bertan Kalagorriko apezpikuak baimena eman zuen ospitala Errekaldera eramateko. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
5 | 1921ko uztaileko kanpainari jarraibidea ematen, uztailak 5ean Aranzadik, Barandianek eta Egurenek Kutzebakaar tumulua industu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
6 | Enrike VIIIren seme eta oinordeko Eduardo VIa Placentiako jauregian (Greenwich, Ingalaterra) hil zen, 1553eko uztailak 6an. Maria I eta Isabel I bere ahizpak Placentian bizi ziren erregina izendatu eta aurreneko urteetan. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
6 | Elosua-Plazentzia megalitogunea aztertzeko lanetan, 1921ko uztailak 6ean Aranzadik, Barandianek eta Egurenek Pagobedeinkatu tumulua miatu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
7 | 1806 urtean bigarren kanpaia jarri zuten hormazuloan, Bernardo de Venero kanpaigileak urtutakoa. Aurreko kanpaia mende bat lehenago jarri zuten, 1698 urtean hain zuzen, Pedro de Caminos kanpaigileak urtua.
| |
7 | 1921 urtean, eta miaketa planari jarraituz, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek Atxolin Txiki tumulua industu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
7 | 1928 urtean Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia elkartearen arautegi berria onartu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
8 | Sasoi batean San Andres bailarako jaiak San Andres apostoluaren egunean ospatzen ziren, azaroak 30ean, baina eguraldia dela eta aspalditik uztailaren bigarren asteburuan egiten dira. Herriko jai egitarauetan 1977 urtean agertzen hasi ziren San Andreseko jaiak, beti hiru eguneko programarekin: larunbat gauean hasi eta astelehen gauerdiarte. Beste bailarako jaiek ez bezela, egitura hau gaur arte mantendu dute. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1921 urteko kanpainan, uztailak 8an Iruia trikuharria induskatu zuten hiru trogloditek (Eguren, Barandiaran eta Aranzadi). (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1939 urtean Juanita Nieto soraluzetar raketista Bartzelonako Les Corts espetxetik askatu zuten. Hamar aste lehenago atxilotu zuten, apirilak 21an alegia. Beste raketista askoren moduan, oso gazte hasi zen jokatzen. Ez dakigu 14 urterekin (1936an) Bartzelonara zuzenean joan zen gerra hasi aurretik, ala Soraluzetik beste askorekin batera 1936eko irailean alde eginda Kataluñara errefuxiatu moduan heldu eta bertan raketista hasi. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1951 urtean lehen meza eman zuen Ascensio Gurruchagak, Nuarbe bere jaioterrian. Bi aste lehenago, ekainak 25ean, Donostiako apezpikua zen Jaime Font y Andreuk abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. Irailean Soraluzen hasi zen, jubilatu arte: bertako koadjutore, organojolea, Gau Gurtzaren zuzendari espirituala, Santa Ana komentuko kapilaua... (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
9 | 1880 urtean Asencia Vergara izeneko andrea hil zen Soraluzen. Seguraski Manuela Asencia Vergara Larreategui izango zen, Manuel Tapiarekin 1816/05/06an ezkondua. Manuel Tapia militarra zen, Soraluzeko Erregetxera bidali zuten lanera eta Manuela Asenciarekin ezkondu zen; Soraluzeko urte haietan Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. konposatu zuen. Gero, Manuelen lana zela eta, bikotea hainbat lekutan bizi zen: Bilbao, Valladolid, Soraluze atzera... (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
9 | 1921ko egun honetan Egurenek, Aranzadik eta Barandiaranek Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria induskatu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
9 | 1936ko uztailak 9an El Día egunkari abertzalea ¿Era vasco Colón? Y a lo mejor fue guipuzkoano artikulua argitaratu zuen. Egilea José Ariztimuño abadea zen, Aitzol, Paca Vargasen laguna (Colón vizcaino liburuaren egilea). (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
9 | 1937ko uztailak 9ko Udalbatzaren bileran alkateak komentatu zuen aurreko astean alde gorritik ihes egindakoei omenaldi publikoa egin zietela. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
13 | 1965 urtean Eibarko Udalak Irurak-Bat zentrala erosi zuen, Sagar-errekako uren eruatearen emaria hobetzeko. Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso era Illordoko tunelera ponpatzeko. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
15 | 1570 urtean Esteban de Zuraire soraluzetarra, ‘bizkaitarra’ deitua eta Josuren Lagundikoa, erail zuten. Ignacio de Acevedo eta beste berrogei lagunekin Brasilera zihoala, Ebangelioa predikatzeko betebeharrez, martirioa pairatu zuen itsasoan: pirata hugonotekin topo egin zutenean azken hauek sastatu zituzten josulagun eta papista zirelako, eta itsasora bota zituzten. Urtetan uste (nahi) izan da Esteban de Zudaire soraluzetarra zela, agirietan placentino modutan agertzen delako; baina Plasenciako Josuren Lagundiaren ikastetxean urte asko eman zituela kontutan hartuta, eta abizena nafarra denez... baliteke bertakoa ez izatea. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
15 | 1720ko uztailak 15ean Hondarribi hiria Soraluzeko parrokiaren patronatuaren (eta errenten) jabe egin zen. Aurreko jabea Villa-Alegre marquesa zen, baina urte honetan erregeak Hondarribiri pasa zion, 1638ko setioan hango parrokiak jasandako kalteak konpontzeko. Egoera hau XIX mende erdira luzatu zen, baina ezken urteetan Hondarribiak Soraluzekin banatu izan behar zituen errentak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
17 | Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez, Soraluzeko elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
18 | 1598. urtean Gipuzkoako Aldundiak agiria zabaldu zuen, izurritea Bilbon agertu dela esanez, baita Oñatin, Soraluzen eta Donostian... (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
18 | 1934 urtean Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko. Enpresa honek hiru zentral zituen Soraluzen: Sologoenekoa, Maltzagakoa eta Irurak-Bat. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
19 | 1988 urtean ufal handia izan zen Soraluzen, 1983ekoa bezain gogorra edo gehiago. Ibaia asko hasi zen, bost bat metro, eta urak zenbait etxebizitza hartu zituen. Baina kaltegarriagoak izan ziren mendietatik jeisten zirenak: euriteen eraginez minutu gutxitan ur pila hasi zen jaisten maldan behera, lohi eta hondakin ugariekin batera. 15 hildako izan ziren (Soraluzen bakar bat bez), horietatik 7 Elgoibarren. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
20 | 1598.eko izurritearengatik Soraluzen gosea zabaldu zela eta, egun honetan udalak herritarrei proposatu zien bost gizon aukeratu diputatu... udalaren izenean hornidurak ekartzeko… diru maileguak bilatuz, herritarrak ez izateko goserik ezta beharrik. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
21 | 1549 urtean Juan Garcia de Uribarrik auzia zabaldu zion Udalari Gipuzkoako korregidorearen aurrean. Zubi nagusia egiteko 60 dukat mailegatu zion Udalari... baina mailegua ez zioten garaiz itzuli. Zubi hau ez da gaur egunekoa (XVIII mendean egina, XIX mendean berregina eta XX mendean zabalduta), baizik eta aurreko beste bat. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
21 | 1932 urtean soraluzetar batzuk euskal ikurriña opari zioten Udalari, Espainiakoaren ondoan erakusteko udaletxeko balkoian. Uztailak 7ko batzarrean eztabaidatu zuten gaia: jeltzaleak oparia onartzeko eta eskertzeko eskatu zuten; karlistek Eusko Ikaskuntzari galdetzeko zein den euskal ikurrina, eta bitartean ezer ez erabakitzeko; eta errepublikano-sozialistek ados, baina euskal ikurrina Espainiako bandera baino handiagoa ez izateko, eta bere eskumaldean zabaltzeko. Azkenean, erabakia hurrengo batzarrerako (1932/07/28) laga zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
21 | 1936 urtean, gerra sortu zela eta, erdi bukatuta zeuden Vickers 40/40 kañoi antiaereoak Donostiara irten ziren... baina Bergarara helduta Eibarrera bidali zituzten. Kañoi hauek bukatzeke zeuden oraindik, eta Irungo frontera eraman zituzten. Emaitza kaskarrak zirela eta, SAPAko buruak kargutik kendu zituzten, heriotz mehatzuak izan ziren... Gerra bukatu eta gero kañoiak ganoraz konpondu zituzten, eta hainbat koarteletara bidali. Pelikula eta erreportaietan ere agertu izan dira. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
25 | Uztailak 25, Santiago eguna, herriko jai nagusietako bat. Mendeetan Andramariak izan dira jai nagusiak, baina abuztuko oporrak orokortu zirenean, gero eta jende gutxiago geratzen zen. Horregatik Santiago-Santa Ana jaiei indarra eman zitzaien, eta Soraluzeko jai nagusiak bilakatu dira. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
25 | 1717 Antonio Hidalgo de Cisneros Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria kexu agertu zen, 120 tresna behar baino beranduago egiteagatik. Halaxe idatzi zion Gerra Ministroari: …aste honetan ezinezkoa izango da, nahiz eta ahalegintzen ari naizen lana aurreratzeko; gaur Santiago Gure Patroia da; bihar Santa Ana, jai nagusia leku honetan eta inguruetan; martitzenean zezenak daude; eta larunbatean San Inazio Patriarkaren eguna, Probintzi honen Semea eta Zaindaria... Gainera, urte hartako Sanferminetan, Soraluzetik jende andana joan zen, armagileak beren erremintak salduta. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
25 | 1952 urtean Krabelinatxeko buzoia inauguratu zuten, Galarraga-Untzeta izenarekin. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
25 | 1967 urtean, herriko jaiak zirela eta Gipuzkoako gobernadore zibila etorrita, hainbat herrilan inauguratu zuten: Zubi Nagusia, Udal liburutegia, Elizburuko iturria...
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
26 | Uztailak 26, Santa Ana eguna, herriko jai nagusietako bat. Santa Ana jaiak betidanik ospatu dira Soraluzen, batez ere Santa Ana kalean. Baina abuztuko oporrak orokortu zirenean, Andramarietan herrian jende gutxi geratzen zenez, Santanak bilakatu dira Soraluzeko jai nagusiak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
26 | 2017 urtean, Los Mansos Soraluzeko taldearen 50 urteurrena ospatzeko, kontzertua eskaini zuten Soraluzeko jaietan.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
27 | 1936 urtean, SAPAtik eraman zuten gerrarako erabilgarria izan zitekeen material guztia. Tartean bi kamioi kañoiez armatuak, beste bi kamioi blindatu, Mauser fusilak, polbora... (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
28 | 1932 urtean aurreko astean (1932/07/28) erabilitako gaiari heldu zioten: euskal ikurrina Udaletxeko balkoian jarri ala ez. Hasteko, Eusko Ikaskuntzaren iritzia irakurri zuten, euskal ikurrinaren erabilera orokorra "ezin da izan inolako alderdikeria, baizik eta euskaldunen batasun espiritualaren adierazpena baizik". Azkenean euskal ikurrina, eskaeraren sinatzaileek ordaiontzekoa, Udaletxeko balkoian jartzea onartu zuten: erdian Espainakoa, bere eskuman ikurrina eta ezkerrean Soraluzekoa. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | 1880 urtean Juan Víctor Ybarra Cortazar hil zen, Soraluzen. Jose Ignacio Ybarraren seme zaharrena, Soraluzen jaio zen (1845/03/06). Bartzelonan injeniaritza industrialaren titulua eskuratu zuen. Azpeitiako La Azpeitiana fusil lantegian lan egin zuen, eta hobekuntza batzuk patentatu zituen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | 1926 urtean Gaceta de Madrid-en Juan Ignacio Obiaga Fundazioa ongizate-hezkuntza modukoa sailkatzeko agintea agertu zen. Aginte horrekin batera, orduko arduradunei eskatzen zieten kapitalaren bilakaera azaltzeko, batez ere murrizketaren arrazoiak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
30 | 1779 urtean Florencio Josepf de Lamot hil zen, Soraluzen, 78 urte zituela. Ballerbi-n (Flandria) 1701ean jaioa, armagilea izateaz gain Soraluzeko Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen, eta ikuskatzailea gero. 1756 urtean grabatu bat egin arazi zuen Madrilen, Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica izenekoa, eta liburua ere argitaratu zuen: Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756. Tamalez, ez da gordetzen liburu honen alerik. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
30 | 1928 urtean Sociedad Cooperativa Popular-rari estatutu berriak onartu zizkioten. 1930 hamarkadan ere Zintzotasunak (socorros del Círculo Tradicionalista) ere estatutuak aldatu zituen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
30 | Sasoi batean, eta egun honetan hasita, Txurruka bailarako jaiak izaten ziren. 2000. urte inguruan, gero eta jende gutxiago zetorrela eta, utzi egin zioten San Inazioetako erromeria antolatzeari. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
31 | 1858 urtean Ignacio Berraondo Aguirre, Tanbor, jaio zen. 55 urte baino gehiago bete zituen herriko pregoilari eta atabalari moduan. Donostiako prentsan, zein Txistulari eta La Baskonia aldizlkarietan agertu zen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). |