«Soraluze mapetan (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
|- | |- | ||
| 1584 || [[Gvipuscoae regionis typvs (eu)|Gvipuscoae regionis typvs]] || Abraham Ortelius || Amberes | | 1584 || [[Gvipuscoae regionis typvs (eu)|Gvipuscoae regionis typvs]] || Abraham Ortelius || Amberes | ||
|- | |||
| 1595 || [[Gvipvscoa (eu)|Gvipvscoa]] || Lambert Andreae || | |||
|- | |- | ||
| 1606 || [[Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus (eu)|Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus]] || Jodocus Hondius || Amsterdam | | 1606 || [[Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus (eu)|Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus]] || Jodocus Hondius || Amsterdam |
22:15, 26 martxoa 2016(e)ko berrikuspena
1400 urtearen inguruan Johannes Guttenberg-ek inprenta asmatu zuen. Irakurtzeko liburuak bakarrik ez, aurki atlasak inprimatzen hasi ziren, interes handia zegoelako eta saltzeko errezagoak zirelako, hizkuntzen menpe ez zeuden eta.
Ordutik hona Soraluze hainbat mapetan agertu izan da, mapa txikietan eta handietan, modu arruntan zein nabarmenean... beti herriak unean zuen garrantziaren arabera.
Hasierako urteak
XVI mendean Soraluze herri txikia zen, eta orduan hasi zen armagintzan nabarmentzen. Mende bukaeran aurreneko aldiz agertu zen mapetan, beti ere eskualdekoetan (Gipuzkoakoak).
Hurrengo mende erdian Kantauri inguruko (Santanderretik Landeetaraino) mapetan ere hasi zen agertzen, gainontzeko herrien pare beti, nabarmendu barik.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1578 | Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae | Gerard de Jode | Amberes |
1584 | Gvipuscoae regionis typvs | Abraham Ortelius | Amberes |
1595 | Gvipvscoa | Lambert Andreae | |
1606 | Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1607 | Varduloru five Guipuscoae regionis typus | Gerard Mercator | Amsterdam |
1616 | Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | Petrus Bertius | Amsterdam |
1618 | Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne | Petrus Bertius | Paris |
1619 | Biscaia et Legio | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1628 | Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana | Henricus Hondius | Amsterdam |
Gero eta ospe gehiago
Armagintza zela eta, XVII mendeak aurrera egin ahala Soraluzek gero eta ospe handiago zuen, eta 1634 urteko mapa batean modu nabarmenean agertzen da, Gipuzkoako herri nagusia moduan.
Hurrengo urteetan Espainiako zein Europako mapetan agertzen zen, baina nabarmendu barik.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1634 | Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars | Willem Janzsoon Blaeu | Amsterdam |
1638 | Nova et accurata Tabula Hispaniae | Nicolaus Visscher | Amsterdam |
1656 | Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica | Matthäus Seutter | Ausburgo |
1658 | Carte Generale d'Espagne et de tous les Royaumes | Nicolas Sanson | Paris |
1665 | Regnorum Hispaniae Nova Descriptio | Willem Janzsoon Blaeu | Amsterdam |
1669 | Totius Europae Nova Et Exacta Tabula | Willem Janzsoon Blaeu | Erroma |
1692 | Parte occidentale dell'Europa | Vincenzo Coronelli | Venezia |
Urrezko garaia
XVIII mendea armagintzaren (eta Soraluzeren) urrezko garaia izan zen. Europako mapetan agertzeaz gain, Espainiako mapetan nabarmentzen zen, eta zer esanik ez Kantauri inguruko mapetan. Are gehiago, Portugaleko Mafra monastegian mapamundia gordetzen da, Soraluze agertzen dela.
Aro honetakoa da Florencio Joseph Lamot ospetsuak egindako Soraluzeko mapa eta grabatua.
Gainbehera
XIX mendean Soraluzeren garrantzia asko erortzen da: herria eta fabrikak hondatu zuten gerrak (Frantziaren Konbentzioaren gerra, Espainiako independentzia gerra, karlistadak), arma fabrikak Asturiasera bidali izanak, armak egiteko teknologia berriak... eta mapetan ere ederki ondo islatzen da atzerapen hau: Europako zein Espainiako mapetan ez da gehiago agertzen, Kantauri mapeetatik ere desagertzen da... Euskal Herriko zein Gipuzkoako mapetan bakarrik agertzen da, eta ez modu nabarmenean gainera.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1818 | Mapa de la provincia de Guipuzcoa | José López | Madril |
1845 | Carte Geographique de Navarre, Alava, Guipuzcoa et Biscaye | José de Rebolledo | Madril |
1846 | Provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya | R. Alabern eta E. Mabon | Bartzelona |
1925 | Sevillako Espainiaren plaza | Enrique Orce | Sevilla |