«Urteurrenak. Iraila (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | '''6''' | | style="background:khaki; text-align:center" | '''6''' | ||
| 1745
| | 1745 urtean Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, ''Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad'', testamentua eman zuen Soraluzen.
Villa Alegreko markesaren anaia omen zen eta, segururena, zahartzaroan familia aldera jo zuen. Gogoratu Villa Alegreko markesak XX mende arte ondasun ugari izan zituela Soraluzen: Txara azpian (gaur egungo kiroldegiko esparrua), Sagar Erreka...

(Gehiago jakiteko, sakatu [[Sorprendente retiro (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Sorprendente retiro (eu) | ''hemen'']]). | ||

| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | '''6''' | | style="background:khaki; text-align:center" | '''6''' | ||
| | | Irimo mendigainean (Urretxu), 1931an, Euskal Herriko mendi elkarteek Karlos Linazisoro soraluzetarra (1889-1965) omendu zuten.
Jeltzalea eta mendizalea izateaz gain, antolatzailea ere bazen. Federación Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko bileran parte hartu zuen (Elgeta, 1924ko maiatzak 18an), eta gero bere lehendakaria izendatu zuten.

(Gehiago jakiteko, sakatu [[Karlos Linazasoro (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Karlos Linazasoro (eu) | ''hemen'']]). | ||

| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Arrateko_mendiak._Santutegia.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | '''8''' | | style="background:khaki; text-align:center" | '''8''' | ||
| Arrateko | | Arrateko erromeria. Sasoi batean Soraluzetik jende asko joaten ziren egun pasa: lagun-taldeak, familiak... eta tabernariren bat bere txosna montatzeko (Submarino tabernako Kalixto lehen, eta Luis Mari semea gero, ''Kalixto txikixa'').
Goizetik Maltzagara oinez abiatu, errepidetik, eta handik Arrateko santutegiraino gora. Bertako zelaietan tokiren bat bilatu (ordurako eibartarrek dena hartuta zeukaten) eta mezetara gero. Ostean, bazkaria, musika, dantza, jolasak... eta, nahi izan eta gero, alboko gurutzeari hiru buelta eman, buelta bakoitzeko kredo bat errezatzen, senargaia edo andregaia topatzeko. Iluntzean dena jaso eta Soraluzera bueltan.

(Gehiago jakiteko, sakatu [[ | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Arrateko mendiak (eu) | ''hemen'']]). | ||

| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Azkoitia._Santa_Cruz_komentua.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | '''9''' | | style="background:khaki; text-align:center" | '''9''' | ||
| 1751
| | 1751 urtean Batxi Landak, ''Tretatxu'' lapurrak, bere legenda hasi zuen, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurretei ekiteko.
Karrera laburra, 1753 urtean Azkoitian atxilotu baitzuten eta, heriotzera kondenatua izan arren, zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean.
Soraluzen ere aritu zen, Pagobedeinkatu inguruan (gogoratu orduan errege bidea bertatik pasatzen zela). Gurean ''Txandrua'' izenez ezagutzen zen.

(Gehiago jakiteko, sakatu [[Txandrua (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Txandrua (eu) | ''hemen'']]). | ||

| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: | | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: CAPA._Camión_de_vapor_Thornycroft_.jpg | 100px]] | ||
| style="background:khaki; text-align:center" | '''10''' | | style="background:khaki; text-align:center" | '''10''' | ||
| 1906
| | 1906 urtean Arístides Fernándezek, orduko ''Placencia de las Armas Company Limited''-en zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion.
Bertan, ezaugarri eta prestazioak azaltzeaz gain, Soraluzeko lantegian eraikitako S.A. motako unitatea eskura jartzen zion, 6.500 pezetatan.
Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.

(Gehiago jakiteko, sakatu [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu) | ''hemen'']]). | (Gehiago jakiteko, sakatu [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu) | ''hemen'']]). | ||

18:01, 14 ekaina 2020(e)ko berrikuspena
- Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
1 | (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
2 | 1597 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
3 | 2014 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
4 | 1902 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
5 | 1600 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
5 | 1971 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
6 | 1745 urtean Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad, testamentua eman zuen Soraluzen. Villa Alegreko markesaren anaia omen zen eta, segururena, zahartzaroan familia aldera jo zuen. Gogoratu Villa Alegreko markesak XX mende arte ondasun ugari izan zituela Soraluzen: Txara azpian (gaur egungo kiroldegiko esparrua), Sagar Erreka... (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
6 | Irimo mendigainean (Urretxu), 1931an, Euskal Herriko mendi elkarteek Karlos Linazisoro soraluzetarra (1889-1965) omendu zuten. Jeltzalea eta mendizalea izateaz gain, antolatzailea ere bazen. Federación Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko bileran parte hartu zuen (Elgeta, 1924ko maiatzak 18an), eta gero bere lehendakaria izendatu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
8 | Arrateko erromeria. Sasoi batean Soraluzetik jende asko joaten ziren egun pasa: lagun-taldeak, familiak... eta tabernariren bat bere txosna montatzeko (Submarino tabernako Kalixto lehen, eta Luis Mari semea gero, Kalixto txikixa). Goizetik Maltzagara oinez abiatu, errepidetik, eta handik Arrateko santutegiraino gora. Bertako zelaietan tokiren bat bilatu (ordurako eibartarrek dena hartuta zeukaten) eta mezetara gero. Ostean, bazkaria, musika, dantza, jolasak... eta, nahi izan eta gero, alboko gurutzeari hiru buelta eman, buelta bakoitzeko kredo bat errezatzen, senargaia edo andregaia topatzeko. Iluntzean dena jaso eta Soraluzera bueltan. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
9 | 1751 urtean Batxi Landak, Tretatxu lapurrak, bere legenda hasi zuen, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurretei ekiteko. Karrera laburra, 1753 urtean Azkoitian atxilotu baitzuten eta, heriotzera kondenatua izan arren, zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean. Soraluzen ere aritu zen, Pagobedeinkatu inguruan (gogoratu orduan errege bidea bertatik pasatzen zela). Gurean Txandrua izenez ezagutzen zen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
10 | 1906 urtean Arístides Fernándezek, orduko Placencia de las Armas Company Limited-en zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Bertan, ezaugarri eta prestazioak azaltzeaz gain, Soraluzeko lantegian eraikitako S.A. motako unitatea eskura jartzen zion, 6.500 pezetatan. Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
11 | 1598 izurritea zela eta, Soraluzek, mediku barik egonda, probintziari eskatu zion mediku eta zirujaua bidaltzeko. Eta irailak 11an agindu zioten bidaliko zituztela... baina horretarako udalak 600 erreal aurreratu behar zituela. Soraluzeko Udalak demandan egin zuen, aurreko urtean probintziak ordaindu zituelako Donostiako medikuak guztion onerako dela eta. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
11 | 1932an Policarpo Larrañagak abade soraluzetarrak (Don Poli) Eusko Tostarteko Bazkuna sortu zuen, Ondarruan. Hurrego urtean Euzko Nekazarien Bazkuna Donostian sortu zuen. Biak ala biak ELA-SOVeri lotuta zeuden. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
11 | 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko 44 toki edota eraikin balizko arkeologia gune hauek izendatu zituen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
13 | 1924 urtean Manuel Maiztegi jauna Irukurutzeta errebueltaren parean hil zen, 36 urte zituela. Oraindik gordetzen da bertan jarri zioten hilarria. 1888/02/29an Soraluzen jaioa eta Electra Irurak Bat zentralean bizi zena; elektrizista zen ofizioz eta, heriotz agiriak dioenez, errepidearen ondoko zutabe batean lanean ari zela deskarga elektriko batek hil zuen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
14 | 1553 urtean ufala izan zen Soraluzen, kalte handiak sortuz Garaiko agiriek jasotzen duten moduan: ...urte hartako irailak 14an, Gurutze Santuaren Gorespena jaian, bota zuen aguaduchoak (sic) kalte handiak egin zituen sagarrondoetan, boronatan (sic) eta presatan. Urt ehonetakoa da agiri zaharretan agertzen den lehen ufala. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
15 | 1875ko irailak 15an Alfredo Placencia Jáuregui jaio zen, Jalostotitlán (Jalisco) herrian. Abade eta poeta, askoren ustetan Mexikoko poeta katoliko onena omen zen. 1930/05/20an hil zen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
15 | 1941ko Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zeukan, baita lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
19 | 1876 urtean, Espainiako gobernuaren eskaera bati erantzunez, Udalak gutuna bidali zion Soraluzeko armarriaren nundik norakoekin. Gainera, gutun bertan sigilua ere estanpatu zuen, Gobernuak hobeto ikustkeo eta ulertzeko. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
19 | 1991 urtean, alkatea Luis Felipe Galarraga zela, Sologoeneko zentral berritua martxan jarri zen. Zentral zaharra Soraluzeko Udalak 1965 urtean erosi zuen, Jose Luis Larrañaga alkatea zela. Hogetalau urte geroago, 1989ko abenduaren 28an, Energiaren Euskal Erakundeak eta Soraluzeko Udalak Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroeléctrica Sologoen S.A sozietate publikoa) eratu zuten, eskritura publiko bitartez. Elkarte honek zentrala berritu eta ustiatu du 2017 urte arte. Ordutik hona Soraluzeko Udala da zentralaren jaun eta jabe. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
20 | 1812 urtean, Rouget jeneral frantziarrak, Bizkaitik Gasteizera zihoala 2.000 gizonekin, Longa gerrilariaren gudari saldoa ustekabean harrapatu zuen Soraluzen. Sakabanatu baino lehen lau hildako eta hiru atxilotu egin zizkion. Atxilotutako bati, teniente koronela bera, oso gutun garrantzitsuak hartu zizkioten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
20 | 1936 urtean, Bilboko Gerra Komisaldegiaren aginduz, irailak 20 eta 21ean SAPAtik ahal zen material guztia atera zuten, Sestaoko Navalera (SECN = Sociedad Española de Construcción Naval) eramateko. Horien artean, besteak beste, Vickers 40/40 kainoien azken 4 muntaiak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
20 | 1936 urtean, erreketeak zetozela eta, herritik irten zen azken trena bete betean joan zen. Arratsalde aldera pregoia jo zuten herrian, zortziretan Bilborako trena zegoela, dohainik, nahi zuenak hartzeko. Jende askok alde egin zuen herritik: urte bereko azaroan egindako kontaketaren arabera, 1.120 lagun falta ziren herrian. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
21 | 1593 urtean, San Mateo egunaren gauaz, demasako ufala izan zen Debarroan. Herri guztietan kalte handiak egin zituen: itota hildakoez gain, uraren indarrak errota, burdinolak, etxeak, zubiak... apurtu zituen, baita sotoetatik sagardo kupelak eraman ere... Mende laurden geroago halaxe kontatzen zuen behintzat Alzolako biztanle batek, ufal hura oso presente zuela oraindik. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
21 | 1936 urtean, Francoren tropak herrian sartu baino egun bat lehenago, herrian preso zeuzkaten tradizionalista edo eskuindarrak libre laga zituzten. Eztabaida askoren ostean, erabakia Jose Mari Letek, herriko Defentsa Batzordeko lehendakariak, hartu eta betearazi zuen. Francoren aldekoek herria hartutakoan izango zuten mendeku gosea apalduko zuelakoan hartu zuen erabakia. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
22 | 1936eko irailak 22an Eibarko milizianoek Agustín Arrieta Larreategi preso hartu zuten Karakategainean, Maltzagara eruan eta bertan fusilatu. Gorpua Eibarko kanposantuan laga zuten, eta bertan hilobiratuta dago. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
22 | 1936 urtean Pérez Salas komandantearen erreketeak herria hartu zuten ("askatu" beren hizkeraz). Elizburu kaletik jetsi zirenez, hurrengo urteko 1937ko irailea Udal batzarrak kalerari izena aldatu zion, 22 de septiembre (Irailak 22) izena ezarriz. Franco hil eta gero kalerari Udalak jatorrizko izena eman zion atzera. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
22 | 2016 urtean Zutik ozta-ozta nator liburuaren aurkezpen ofiziala egin zen, Soraluzeko antzokian. Liburuak Benantzio Iñurrietak espetxetik (1936-1940) bidalitako gutunak jaso, antolatu eta komentatzen ditu. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
23 | 1918 gripe izurriteak eragindako lehen hildakoa Soraluzen. Guztira 36 lagun hil ziren (20 gizonezko eta 14 andrazko), azken hildakoa 1919ko martxoak 31an izan zela. Aldi gogorrena 28an hasi zen: urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
24 | Ama Mesedetako eguna, Errekaldeko jaiak. Sasoi batean Ama Mesedetako babes-etxe eta Ospitalak antolatzen zituen, eta eten luzearen ondoren azken urteetan auzoak berpiztu dituenak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
24 | Erreketeak gelditzeko asmoz, 1936eko irailak 24an errepublikarrek Maltzagako zubia dinamitatu zuen. Erreketeek, bere aldetik, trenbidea ere apurtu (Mendiola baserrian, trenbideak bira egiten zuen lekuan, errailak moztuta eta errekara begira jarrita zeuden) eta errepidea moztu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
25 | 1907 urtean Gerra ministerioak García Lomas 10 zm itsas kainoiak itzasertzeko baterietan erabiltzea onartu zuen. Sei kainoi ziren, 1898 urtean The Placencia de las Armas Company Limited Espainiako Marinarentzat egin zituenak, baina honek alboratu zituen, zaharkitutzat jota. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | 1755 urtean, izurritea zela eta, San Roke Txiki ekarri zuten Santa Maria lal Real parrokira, bertan bederatzirurrena egiteko. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | Antzinako Foru garaietan, eta 1845 arte, San Miguel egunean herriko Udala berrizten zen. Arauak eta prozedurak bizpahiru aldiz aldatu baziren ere (1499, 1695 eta 1766), herriko aberatsek erabili zuten Udala bere aldera. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | 1757 urtean, Madriletik bueltan, Forencio Joseph de Lamot-ek Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica izeneko bere grabatuaren ale bat oparitu zion Soraluzeko Udalari. Honek Udaletxeko aretoan esegi zuen, orduko agiriak jasotzen duen moduan (Soraluzeko Udal Artxibategia. 1757ko irailak 29ren akta). (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
29 | 1906 urtean Arzabaleta baserria erre egin zen ia osorik. Sua garo-meta batean hasi eta aurki etxer osorik hartu zuen. Laguntzeko jende asko inguratu zen, eta sua amatatzeko kañoi-fabrikaren bonba ere erabili zuten. Baserria ia osorik erre bazen, denbora izan zuten ganaua ateratzeko, eta altzari eta lanabes gehienak ere. Juan Jose Aldazabal eta Benita Maiztegi ziren orduko maizterrak, eta baserrian jarraitu zen bizi izaten, zutik zegoen zatian. Baina 1907ko otsailaren 7an gaueko hamar t'erdian zaratak eta dardarak sentitu zuten. Familia baserritik atera zen, baina Juan Jose eta Daniel semea atzera sartu ziren gauzak ateratzen; bapatean etxeak barruan harrapatu egin zituen biak: aita larri zaurituta, eta semea hilda. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). |